h) Foruak

Naberan 1582010811079 Naberan | 2020-02-18 08:40

Esan bezala, herri edo herrialde bateko usadio eta ohiturak idatzita jasotzen zituen araudimultzoa ziren Foruak. Zenbait eskubide eta askatasun indibidual zein kolektibo eraentzen zituzten: zuzenbidezko eskubideen errespetua,bake-garaian soldadutzarik egin beharrik eza, zerga-erregimen berezia, aduanako zergarik eza, etab. Herrialde bakoitzeko batzarrak zuen foru-legeak idazteko eta aldatzeko ahalmena.
 Lehenengo forua Nafarroako Foru Orokorra izan zen (XIII mendea). Hona hemen AnneMarieLegarderen (“LesBasques, societétradicionell eta symetriedessexes”)analisia emakumearen egoerari dagokionean: “Oso informazio zehatzak ematen ditu emakumearen eginkizunei eta egoerari buruz: haren ahalmen juridikoa, ezkontza kontratua, ezkontza-hornia, ezkontza-erregimena, emakumearen egoera matrimonioan,ezkontideen arteko eginkizunak, ondasunen kudeaketa, ezkontza desegin osteko emakumearen egoera, bigarren ezkontzak, alargunen usufruktua, etab.”
“Ez al da hori guztia euskaldunen izaera psikikoaren eta sexu-simetriaren hurbilketarako materiala?”  -ondorioztatzen du berak.  
Euskal Herriko Foruak ezpata- eta konstituzio-kolpez eraitsi zituzten. Iparraldekoak 1789an indargabetu zituen“Iraultzak” konstituzio berria ezartzean. Ez da geratu arrastorik ere. Hego Euskal Herrian, Borboien eraso askoren ondoren, Cádizko Gorteetako konstituzioak abolitu zituen lehenengo aldiz (1820an). Fernando VII.ak berritu bazituen ere, Bigarren Karlistada amaitzean lege-dekretuz abolitu zituzten hiru herrialdeetakoak, Kontzertu Ekonomikoak bakarrik geratuz hondar gisa. Hauek ere kendu zizkien Francok Bizkaia eta Gipuzkoari. Diktadorea hil ostean, hiru probintzietako Diputazioek Foru Diputazio edo Aldundi  izena
7  
berreskuratu zuten, eta 1981ean beren Kontzertu Ekonomikoa Bizkaiak eta Gipuzkoak. Nafarroan 1982an  “Foru-erregimenaren Hobekuntzarako Lege Organikoaren” arabera Foru Komunitatea eraikitzean, Foru Diputazio historikoa herrialdeko Foru-Gobernu bilakatu zen.  Eskuduntza minimo horiek ere mehatxupean daude gaur egungo eskuinaren oldarraldiarekin.
Genero parekidetasunari dagokionean, AlkarPoderoso deritzon foru-zuzenbidezko eskubideak merezi du aipatzea. Erdi Arotik datorren eta Bizkaian indarrean dirauen tradizio honen arabera, ezkontideek beren oinordetzari buruzko testamentu-ahalordea ematen diote elkarri. Horrela bizirik geratzen ezkontideak, gizonezkoa nahiz emakumezkoa izan, har dezake ondasunen gozamen unibertsala edo integrala.
 


Utzi iruzkina: