n) Zein da egungo egoera?
Aurreko mendeetan jada gertatua zen euskal nortasunaren galera, batez ere Nafarroa konkistatu ondoren. Gogoratu medikuntza tradizionalaren errepresio ankerra, lur komunalen pribatizazioa, euskal ohitura eta Foruen galera, denok ere euskal senaren zutabe garrantzitsuak.
Euskaldunok beste gerra bat galdu ondoren, Frankoren errejimenak eta ondorengo neofrankismoak are gehiago kolpatzen dute euskera nahiz euskal kultura eta askatasunak.
Ondorioz, hona hemen euskal nortasun kolektiboaren zenbait galera azken ehun urteotan: - Zuzenbide Piriniarrari etaForuei gaur egun indarrean dagoen Zuzenbide ErromatarGermanikoa gailendu zaio erabat, lehengo komunitate sena eta lokarriak ahulduz, maila lokal nahiz nazionalean. - Horren ondorioz, eta baserria amiltzearekin batera, Etxearen komunitate kontzeptua eta honen inguruko ama-ildoko ordenamendu juridikoa desagertu egin da ia.
10
- Euskal Mitoaren transmisioa eten egin da. Mito hori transmititzen zen guneak (baserriko supazterra…) eta uneak (bertan egiten ziren lanak, arto eta indaba garautzea, txarri-hiltze ingurukoak, zenbaitetan auzokoak bilduz, eta beste hainbeste ospakizun) desagertu ahala, transmisio hura eten egin da. Supazterraren lekua telebistak hartu du. - Komunitate senaren eta helburuen ordez, norbanakoak hartu du protagonismoa, norbanakoaren arrakastari lehentasuna emanez. Hortik alde negatiboen artean, indibidualismoa, kontsumismo eta kapitalismoaren inperioa, zeinek Multinazionalen eta Bankuen menpeko jopu bihurtu gaituen. - Naturaren eta sendabideen ezagutza eta jakinduria tradizionala galduz joan da, eta farma-industria gailenduz, gaur egun 3. potentzia ekonomiko bihurtu delarik (arma eta petrolio negozioen hurrengoa). Orain medikuntza integratibo oro ezabatu nahian dabiltza. Horrez gain, osasungintzaren pribatizazioa hedatuz doa. - Lur planeta, ingurumena eta jendearen osasunari buruzko jarrera kezkatsu bat sortu da arrisku berrien aurrean: arrisku nuklearra, klima aldaketaren ondorioak, elikaduraren industrializazioa, kutsadura eta toxikatze prozesu globala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: