Geure hizkuntzaz

Naberan 1582010811079 Naberan | 2020-02-28 22:43

Naberan 1584271400709

GEURE HIZKUNTZAZ EZ DAKIGUNA                                                                                               

 Ez digutelako inon irakatsi.

Bai, euskerak bere globalizazio garaia izan zuen, duela hamar mila urte inguru. Gaur egun ingelesak duen bezala eta orain dela 500 urte hispanierak Hego Amerika osoan. Hara zelan gertatu zen euskerarena. Glaziazio aldian hemen jende pila bat babestu zen, hainbat lekutik etorrita.

Hemen, esan dut. Ez al dago konkretatzerik? Kolonizatzaileek “cultura franco-cantábrica” deitu diote, “euskal” ez aipatzearren. Akitaniakoa deituko diot, Dordoina eta Asturias barne hartzen zituen Akitania zabaleko kultura eta hizkuntzari. Eta atxiki beharreko beste izen bat: madeleine aldia: Ekain, Altamira, Santimamiñe…, duela 15.000 inguruko koben garaia.

Izan ere, onomatopeia-hots eta monosilaboz osaturiko paleo-euskera, koba-garai horretan (duela 18.000 urte inguru) bi-silabadun bilakatu zen: bizi, bihots… -pultsuan “bi-isuri” eta “bi-hots” (sistole/diastole) hauteman zuten gure arbaso bizkorren hizkera arkaikoa-.

Baina harira. Madeleine aldi horretan Akitania zabaleko populazioaren saturazioa hain zen handia, non euren arteko gerrak ere gertatzen hasiak ziren. Orduan, glaziazioa bukatzean, jende-olde hura guztia Eurasian barna barreiatu zen.

Egia esan, hogei mila urte lehenago, gure euskera arkaikoa sortu bezain pronto, euskaldunek Kanadara eta Ipar Amerikara iritsi ziren, kostaz kosta glaziarraren barrenetik oinez (egin kontu orduko Ingalaterra, adibidez, Europara batuta zegoela lehorrez). Orduan, “solutre-azkona” ezeze, euskaldunek euren hizkuntzaren arrastoa utzi zuten, oraindik bizirik dirauena: hortik Kanadako athabaskoen eta EE.BB.etako apatxe eta nabajoen senidetasuna aurkitzea M. Rhülen eta egungo hizkuntzalari ospetsuenek.


Utzi iruzkina: