G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Asteazkenean erabateko greba egin zuten (tira, genuen) EHUko irakasleek. Aspaldiko partez bat egin dute unibertsitate-sindikatu guztiek greba deialdi bateratua luzatzeko unean. Grebaren arrazoia: soldaten igoera eskatzea. Diru aferei dagokionez, jakina denez, ideologiak lurrindu eta pankarta beraren atzean jar gaitezke guztiok. Ez zen eskolarik egon, beraz, pasa den asteazkenean. Arabako Campusean, baina, master class berezi bat disfrutatzeko aukera izan genuen. Irakasle gonbidatua: ez eskirol bat baizik eta hitzen aztia den Harkaitz Cano idazlea. Ahulkiak errezitaldi an...


Umezurtz gelditu gara blogariok azken egunotan, aita eta amarik gabe, edo, hobe esanda, PROGENITOR A eta PROGENITOR Brik gabe. Larunbatean esan zigun agur Patxi Traperok (behin betiko agurra? zaila gero hori sinistea) eta gaur goizean Julen Gabiriaren agurrarekin esnatu gara. Blogen munduan ere belaunaldiak daude, eta badirudi blogosferan azkarrago pasatzen dela bakoitzaren garaia. Uste dut bloga duen edonork uler dezakeela zergatik. Nekagarria benetan egunero edo ia taula gainean agertu beharra. Salbuespenak badaude, noski, hamar urte barru bere blogarekin jo eta su jarraituko duten zoro m...


Ohiko saltokira egunkariaren bila, goizeko zazpiak eta laurdenetan. - Aún no me ha llegado nada, no sé qué pasa hoy... Euskalteleko nire posta elektronikoa ez dabil. Inzidentzia partea irekiko dutela eta laster (?) konponduko dutela. Baina bitartean... Explorer nabigatzailearen bertsio zaharra erabiltzera behartuta, Mac are zaharrago honetan. Web orri gehienak ez zaizkit kargatzen. Berri onek ihes egiten didate, antza. Norbaitek uso-mezulariren bat bidaliko dit?


(Merkatu-ikerkuntza irakasle baten purrustada) Boterea duenak galdetzeko baimena ere badu. Baimena eta beharra. Galdetuz, itaunduz, inkesta eginez, bere sudurra azken izkinaraino sartuz eusten dio botereari boteredunak. Besteok, menpeko horiok, erantzutea besterik ez dugu. Non ibili zara? galdetzen digu amak. ¿Qué hacía usted sentado a las ocho de la mañana en un bar cerrado? galdetzen digu poliziak. Zein da abangoardia sobietarren garrantzi politiko eta artistikoa? galdetzen digu irakasleak. Ze detergente marka nahiago duzu? galdetzen digu inkestatzaile irribarretsuak. Baina halako batean...


Etxebizitza ministerioak, Trujillo ministroa buru, bere kabinete-krisia bildu eta brain-storming saio nekagarri bezain emankor baten ostean, gazteok etxebizitza duin bat eskuratzeko dugun arazoari irtenbide behinena topatu bide du. Asmakizun miresgarriak Keli Finder du izena. Zer ote? Etxe-bilatzaile lanak egiten dituen web-orri bat. Alajaina! Baina ez hori bakarrik. Asmakuntza borobiltzeko hamar mila zapatila pare ere kaleratu dituzte, web-atari horretan sartzen diren lehenengo hamar mila gazte itxaropentsuek eskura ditzaten, haiekin pisu-bilaketa erosoagoa izango delakoan. Azkenean! We...


Aurkako nazioak dira / They are hostile nations 1 Desagertzen diren animaliei, ugaritzen diren estolda eta beldurrei, buxatzen den itsasoari, iraungitzear dagoen aireari begira gaudelarik adeitsuak izan beharko ginateke, adi egon beharko genuke, elkarri barkatu beharko genioke. Horren ordez etsaiak gara, elkar ukituz elkarri erasotuko bagenio bezala. Dakartzagun opariak fede onez ekarrita ere gure eskuetan arma bihurtzen dira, maniobrak. 2 Utzi ni enfokatzeari, gorde zure prismatikoak, trukean amore emango dut   airetiko argazki hau (zure puntu ahulak gorriz markatuta) oso erabilgar...


Ama ari zitzaidan kontatzen garai horretan bertan ezagutu zuela berak aita. Hogeita bi urte bete berriak, moja-eskola batean zebilen klaseak ematen. Egun horretan, martxoaren hiruan, ez zen, ohi zuenez, Zaramagara inguratu, bere ama –nire amona– gaixo zegoela eta zaindu behar zuelako. Baina berehala enteratu zela gertatutakoaz, hiri osoa enteratu zen moduan. Hitz egiten duen bitartean aitari begiratzen dio. Gu baino aurreratuago dago, lepoa luzatzen. Pausua moteldu dugu eta konturatu gabe, geldirik geratu. Zer gertatzen da? Geldirik dago manifestaldia. Hor aurrean, bi edo hiru furgoneta, e...


Momentu zirraragarri bat badago, inauterietako saltsa honen barruan: oraindik etxean, aurretik dugun festa prestatzen gabiltzan ordu horiek. Egun batez nahi duguna izan gaitezke. Edota, hainbat hobe: egun bakar batez egunerokotasunak behartzen dizkigun maskara guzti horiek kendu eta gu geu izan gaitezke. Armairu zaharra ireki eta arakatzen hasiko gara: trapu zaharrak, antifazak, plastiko-sudur luzeak. Ideia baten bila, pertsonai baten bila, ispilu aurrean. Gero etorriko dira osagarriak, makillajea, azentu berri bat praktikatu beharra. Etxetik irteteko ordua ailegatzen da, beraz. Lehenengo d...


“Blogaren bidez” esan dut bloga bide edo tresna hutsa balitz moduan. Tresna hutsa ote da? Zinema sortu zenean, orain dela ehun eta piku urte, narratiba egiteko beste tresna baten moduan ikusi zuten zenbaitek. Tresna bulgarrago, herrikoiago bat baino ez. Badaude XIX mendeko pelikula ugari antzezlan filmatu hutsak direnak. Kamara ikusleak behar zuen tokian jarri eta plano orokor baten barruan antzezleek taula gainean egiten dutena filmatzen dutenak. Zorionez berehala ikusi zuten horrek ez zuela zentzurik, zineak beste baliabide batzuk eskaintzen zituela: plano motzagoak – adibidez aktoreen a...


Has nadin nire burua zuritzen: nire blogak ez du asmo literariorik. Eta hala ere blogak eta literaturari buruz hitz egitera gonbidatu naute. Eta aurki.com-en idazleen txokoan sailkatu naute. Zer pentsatzea ematen du? Hasieran bazuen, Onanismo Onirikoaren garai ilun horretan. Asmo literarioa, esan nahi dut. Edo hobe esanda, nire estreinako blog horretan zer idatzi ez nekienez, aurretik idatzita eta ordenagailuan gordetako ipuintxo eta poema batzuk argitara eman nituen. Asmo literarioa? Apal-apala. Gainera gutxi iraun zuen horrek. Berehala bloga bestelako gauzak idazteko egokiago zela ikusi...