Aurkako nazioak gara?

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-03-08 01:53
1

Aurkako nazioak dira / They are hostile nations

1

Desagertzen diren animaliei,

ugaritzen diren estolda eta beldurrei,

buxatzen den itsasoari, iraungitzear

dagoen aireari begira gaudelarik

adeitsuak izan beharko ginateke, adi

egon beharko genuke, elkarri barkatu beharko genioke.

Horren ordez etsaiak gara, elkar ukituz

elkarri erasotuko bagenio bezala.

Dakartzagun opariak

fede onez ekarrita ere

gure eskuetan arma

bihurtzen dira, maniobrak.

2

Utzi ni enfokatzeari,

gorde zure prismatikoak,

trukean amore emango dut

 

airetiko argazki hau

(zure puntu ahulak

gorriz markatuta)

oso erabilgarria suertatu zait

 

ikusten, bakarrik gaude

borroka-zelai lokartuan, irentsi

edo atzeman ezin den elurra.

3

Hemen ez dago armadarik

hemen ez dago dirurik

Hotza dago, eta hotzago egongo

Elkarren beharra dugu

arnasa hartzeko, berotzeko, bizirautea

da zilegi zaigun gerra

bakarra, geldi zaitez

nirekin oinez, denbora dugu

ia / helduko bagenio

azken uda izan litekeenari.

Margaret Atwood. Power Politics.                 Bertsio originala irakurtzeko, klik.

Luistxo

Luistxo 2006-03-08 10:29 #1

Idazle horren zientzia fikziozko bi nobela irakurriak ditut, Oryx and Crake, eta The Handmaid's Tale. Oso onak.<br />


Utzi iruzkina: