Udako egun luze, nagi eta urrekara hauetan Xerezaderen Artxiboan konplimenduak egiteko gogoa sortu zaigu, horrela, hargatik, eta laguntza eskatu diegu gure bi laguni: Margaret Atwood andreari eta Angel Erro jaunari. Margaret Atwoodek “Emakume ergelak” izeneko testua eskuratu digu jentilki: zer antzekotasun daukate Evak, Txano Gorritxok eta Bibliako bost birjina tuntunek? Margaret Atwoodek horren argiak ez diren emakumeei egiten die gorazarre, haiekin omen dauzkagun zor handiengatik. Kontuz baina: makurtu burua, Atwood andreak norabide guztietara ...


Aurkako nazioak dira / They are hostile nations 1 Desagertzen diren animaliei, ugaritzen diren estolda eta beldurrei, buxatzen den itsasoari, iraungitzear dagoen aireari begira gaudelarik adeitsuak izan beharko ginateke, adi egon beharko genuke, elkarri barkatu beharko genioke. Horren ordez etsaiak gara, elkar ukituz elkarri erasotuko bagenio bezala. Dakartzagun opariak fede onez ekarrita ere gure eskuetan arma bihurtzen dira, maniobrak. 2 Utzi ni enfokatzeari, gorde zure prismatikoak, trukean amore emango dut   airetiko argazki hau (zure puntu ahulak gorriz markatuta) oso erabilgar...


Azken iruzkinak