GORAIPAMENAK: Margaret Atwood, Angel Erro
Udako egun luze, nagi eta urrekara hauetan Xerezaderen Artxiboan konplimenduak egiteko gogoa sortu zaigu, horrela, hargatik, eta laguntza eskatu diegu gure bi laguni: Margaret Atwood andreari eta Angel Erro jaunari.
Margaret Atwoodek “Emakume ergelak” izeneko testua eskuratu digu jentilki: zer antzekotasun daukate Evak, Txano Gorritxok eta Bibliako bost birjina tuntunek? Margaret Atwoodek horren argiak ez diren emakumeei egiten die gorazarre, haiekin omen dauzkagun zor handiengatik. Kontuz baina: makurtu burua, Atwood andreak norabide guztietara jaurtitzen baititu bere ironiaren geziak. Dena dela, zure heriotza goxoa izango da, Itziar Diez de Ultzurrunen itzulpenak eta ahotsak lagunduko dizute-eta zure azken minutuetan.
Bestalde, Angel Erroren “AP 12 8” poema dakarkigu. Izen misteriotsu horren atzean gutizia delizioso bat ezkutatzen da. Hori baino ez dizugu aurreratuko, eta aholku bat: entzuten duzun bitartean, atera hozkailuan gordeta daukazun bonboi edo txokolate hori eta sentitu nola desegiten den puska hotz bakoitza zure mihiaren laztan beroaren kontra.
ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ
Iruzkinak
Utzi iruzkina: