Kategoria: emakume
"Les flles de Illighadad" Hondarrezko emakumeak zerk urratu du zuen zeru infinituetako gauetako ametsa? ...
Emakume beltzaren bular beltz biluzietan gerra deabruaren ubeldura ...
Udako egun luze, nagi eta urrekara hauetan Xerezaderen Artxiboan konplimenduak egiteko gogoa sortu zaigu, horrela, hargatik, eta laguntza eskatu diegu gure bi laguni: Margaret Atwood andreari eta Angel Erro jaunari. Margaret Atwoodek “Emakume ergelak” izeneko testua eskuratu digu jentilki: zer antzekotasun daukate Evak, Txano Gorritxok eta Bibliako bost birjina tuntunek? Margaret Atwoodek horren argiak ez diren emakumeei egiten die gorazarre, haiekin omen dauzkagun zor handiengatik. Kontuz baina: makurtu burua, Atwood andreak norabide guztietara ...
Aurreko sarrerari jarraipena emateko erabaki dugu konparaketa bat egitea hainbat herrialdeetan non soldatak emakumeen eta gizonen artean desberdinak diren. Esan dugun moduan hainbat herrialde parte hartu izan dute hausnarketa honetan, hauexek dira: Irlanda, Australia, Luxenburgo, Holanda, Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Espainia eta Japonia. Alde batetik hausnartuko dugu gizon eta umerik gabeko emakumeen arteko desberdintasuna soldatan. Grafiko honen bitartez ikus dezakegu nola lehenengo lau herrialdeetan, hau da, Irlandan, Austrian, Luxenburgon eta Holan...
Gerra kiratsa dario Azawad lurralde hitsari. Gerrak, elkar ondo ezagutzen duten azeri zaharrek asmatzen omen dituzte, elkar ezagutzen ez duten gazteek batak bestea hil, birrindu, txikitu dezaten. Gerra, ez da emakumearen lagun, gerra herioren konpainiarik fidelena da, eta oinazearena, eta izuarena. Emakumea, berriz, bizi emaile, eta sortzearen beraren altzo. Gerrek larderiaz irentsiko lituzkete emakumeak oro, eta zanpatuko. Bizi emailea, herioren atzaparretan abandonatuko. Ederra litzateke, emakumeen ahotsa, Azawad aldetik, ozenago, argiago, gehiago iritsiko balitz...
Bizenta Mogel da, lehenengo emakume idazle euskalduna. Azkoitian jaio zen 1782an, eta umezurtz gelditu ostean, osaba Juan Antonio apaizak, hazi eta hezi zuen Markinan. Zer sentituko ote zuen, jakinda, euskaraz idatzi zuen lehenengo emakumea zela? Garai hartan gainera, ez zegoen batere ondo ikusia, emakume idazlea, eta beste hizkuntzetan sortzen ziren lanetan ere, ez zegoen andre idazlerik. Zer burutaziok? zer gogok? zer ametsek harrapatu zuen Bizenta gaztearen bihotza? Emakume ausarta izan zen gero! ...
Kim Jong Un bertan egon zen, benetan partehartzailea izan zen kontzertuan. Besteak beste Bella Ciao abesti partisano italiarra jo zen.
Goiz hartan eguneroko gauzak aldatu ziren. Borroka handiagoa izan zen. Gripearekin lau egun pasatu eta gero, Anak bere ahizpari arratsaldean deitu zion kafe bat hartzeko. Baina elkarrizketa entzutean, Angel haserretu zen eta eztabaidatzen hasi ziren. Ohi den bezala, oihukak eta irainak izan ziren. Baina zerbait desberdina gertatu zen. Angelek bere eskua jaso zuen Ana jotzeko. Baina eskua airean geratu zen. Belgurragatik, Anak bere planak aldatu zituen eta etxean geratu zen. Gertatu zitzaiona ez zion inori kontatu. Aste bat pasatu eta gero, “arrunta” heldu da, Anaren iritziz. Ez dute gertaer...
Ia hilabete bat berandu ekiten diot blog honi. Nire buruari egindako oparida da. Honekin batera, koaderno berezia eta luma berria estrenatu ditut. Bi bitakora idazteko asmoa dut: bata pribatua, niretzako gordetam, eta bestea, irakurtzen ari zaren hau. Ez da nire lehenego bitakorak, baina nerabearekin batera apurtu nituen idatzizko koadernoak. Kolore askotakoak ziren. Erre ahal nituen, baina ez, apurtu nituen. Ez naiz nostalgikoa, ez dut iragana oroitzea gustuko, eta batzuetan nireganatu uzten dudan arren, ez noa bila, Beharbada zaharra izango naizenean bidaiatuko naiz berriro pasatu horreta...
Ia hilabete bat berandu ekiten diot blog honi. Nire buruari egindako oparida da. Honekin batera, koaderno berezia eta luma berria estrenatu ditut. Bi bitakora idazteko asmoa dut: bata pribatua, niretzako gordetam, eta bestea, irakurtzen ari zaren hau. Ez da nire lehenego bitakorak, baina nerabearekin batera apurtu nituen idatzizko koadernoak. Kolore askotakoak ziren. Erre ahal nituen, baina ez, apurtu nituen. Ez naiz nostalgikoa, ez dut iragana oroitzea gustuko, eta batzuetan nireganatu uzten dudan arren, ez noa bila, Beharbada zaharra izango naizenean bidaiatuko naiz berriro pasatu horreta...
Maleta, maletina eta txamarra lodia. Jarlekuan eseri, egin beharreko bideari atzea emanda, heldu beharreko lekura heldu nahiko ez banu bezala. Parean eserlekua. Urruti. Hankak ezin bertan jarri. Ni atzeraka, aurrekoak aurreraka. Lau gizonezko eta hiru emakumezko. Zein baino zein bereziago. Urrutien erdi-lo, aurpegia eskuez eztaltzen duen atzerritarra. Aldamenean, lurrera begira doan eta, itxuraz, irratia entzuten doan gizon edadetu bat. Honen aurrean belarrietatik zintzilik mp4-a duen eta musika 1000Hz-tan jarrita duen gaztea. Ondoan, emakumezko edadetu bat. Andere txukuna, atsegin itxurak...
--Aita, istorio kontalaria izan nahi dut. --Eta, zer kontatuko duzu bada seme? --Istorioak eta kontuak kontatuko ditut. Egiak eta gezurrak. Kontatuko dut nola amona mantangorri batek gauero lo kantak kantatzen dizkidan loak har nazan. --Ederra! Eta zer gehiago kontatuko duzu, seme? --Kontatuko dut, lo kantek gidatuta amets egiten dudala. Eta amets egiten dut esnatzen naizela; eta zoriontsu ikusten zaitudala lanerako bidean; egun horretan, zure nagusiak ez zaituela zigortuko lanean; eta pozik bueltatuko zarela; eta ama muxukatuko duzula, jo beharrean, lasaitasunaren pozez.Eta, hala, ama pozi...