Mundu mailan dagoen sexu ezberdinen soldaten egoera

denokberdin 1456131929839 Denok Berdin | 2014-04-04 15:48
1

Aurreko sarrerari jarraipena emateko erabaki dugu konparaketa bat egitea hainbat herrialdeetan non soldatak emakumeen eta gizonen artean desberdinak diren. Esan dugun moduan hainbat herrialde parte hartu izan dute hausnarketa honetan, hauexek dira: Irlanda, Australia, Luxenburgo, Holanda, Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Espainia eta Japonia.

Alde batetik hausnartuko dugu gizon  eta umerik gabeko emakumeen arteko desberdintasuna soldatan.

Grafiko honen bitartez ikus dezakegu nola lehenengo lau herrialdeetan, hau da, Irlandan, Austrian, Luxenburgon eta Holandan soldataren egoera onuragarria den emakumeentzat. Adibidez, Irlandan umeak ez dituzten emakumeak gizonak baino %15 kobratzen dute. Aldiz, Espainian, gizonak umerik gabeko emakumeak baino gehiago irabazten dute, zehatzak izateko %12 gehiago irabazten dute.

Beste alde batetik hausnartuko dugu gizon eta umeak dituzten emakumeen arteko desberdintasunak soldatan.

Emakumeak amak bihurtzen direnean egoera aldatu egiten da grafikoan ikus dezakegunez. Ez dago herrialde bat bakarrik non emakumeen egoera onuragarria den. Nahiz eta lehen esandako herrialde garatuetan desberdintasuna txikiagoa izan,batez ere Italian, ez dago datu positiborik umeak dituzten emakumeentzat. Adibidez, Espainian oso parekatua dago tasa, lehenengo grafikoan %12aren diferentzia zegoen emakumeen eta gizonen artean, eta bigarren grafiko honetan %13aren diferentzia.

Sarrera honekin amaitzeko galdera batzuk egin nahi dizkizuegu, uste duzue objektiboa dela  lehenengo kasuan bezala umerik gabeko emakumeak gizonak baino gehiago irabazi behar dutela? Edo bigarren kasuan bezala, gizonak umeak dituzten emakumeak baino gehiago irabaztea bidezkoa dela? Eta azkenik, zein da zuen ustez gertakari honen zergatia?

nerea gonzalez

nerea gonzalez 2014-05-10 19:12 #1

Kaixo neskak!

Sarrera oso interesgarria iruditzen zait. Gainera, gaur egun gizartean egunero emakume asko jasan behar duten errealitatea da.

Lotsagarria da, XXI mendean hau oraindik gertatzea. Alde batetik, egia da lan askotan emakumeak soldata baxuagaoak kobratzen dutela, baina, zergatik? Gizonek baino lan gutxiago egiten dute ala? Bestetik, lanpostu batzuetan ez dituzte emakumeak kontratatzen haurdun gelditu ahal direlako. Penagarria da benetan.

Lan oso ona egiten ari zarete blog honekin; zuen sarrerak historian zehar eta gaur egun emakumeak jasan dituzten diskriminazioak ulertzeko baliogarria izan zait. Horregatik, jarraitu horrela neskak.

Musu batt (L)!

Nerea Gonzalez.

Utzi iruzkina: