Aurreko sarrerari jarraipena emateko erabaki dugu konparaketa bat egitea hainbat herrialdeetan non soldatak emakumeen eta gizonen artean desberdinak diren. Esan dugun moduan hainbat herrialde parte hartu izan dute hausnarketa honetan, hauexek dira: Irlanda, Australia, Luxenburgo, Holanda, Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Espainia eta Japonia. Alde batetik hausnartuko dugu gizon  eta umerik gabeko emakumeen arteko desberdintasuna soldatan. Grafiko honen bitartez ikus dezakegu nola lehenengo lau herrialdeetan, hau da, Irlandan, Austrian, Luxenburgon eta Holan...


trena

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-12-08 19:12

Maleta, maletina eta txamarra lodia. Jarlekuan eseri, egin beharreko bideari atzea emanda, heldu beharreko lekura heldu nahiko ez banu bezala. Parean eserlekua. Urruti. Hankak ezin bertan jarri. Ni atzeraka, aurrekoak aurreraka. Lau gizonezko eta hiru emakumezko. Zein baino zein bereziago. Urrutien erdi-lo, aurpegia eskuez eztaltzen duen atzerritarra. Aldamenean, lurrera begira doan eta, itxuraz, irratia entzuten doan gizon edadetu bat. Honen aurrean belarrietatik zintzilik mp4-a duen eta musika 1000Hz-tan jarrita duen gaztea. Ondoan, emakumezko edadetu bat. Andere txukuna, atsegin itxurak...