Aurreko sarrerari jarraipena emateko erabaki dugu konparaketa bat egitea hainbat herrialdeetan non soldatak emakumeen eta gizonen artean desberdinak diren. Esan dugun moduan hainbat herrialde parte hartu izan dute hausnarketa honetan, hauexek dira: Irlanda, Australia, Luxenburgo, Holanda, Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Espainia eta Japonia. Alde batetik hausnartuko dugu gizon  eta umerik gabeko emakumeen arteko desberdintasuna soldatan. Grafiko honen bitartez ikus dezakegu nola lehenengo lau herrialdeetan, hau da, Irlandan, Austrian, Luxenburgon eta Holan...


Sarrera honen bidez erakutsi nahi dizueguna da,  gaur egun nahiz eta emakumeen eta gizonen artean ezberdintasunak areagotu diren, badaude kasu batzuk non emakumeak ez dituzten eskubiderik. Hori dela eta, erakunde bat aztertuko dugu non emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen faktore batean oinarritzen da. Emakunde erakundearen aldizkarian ikusi dugun moduan esan beharra daukagu Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeak salatu du soldata diskriminazioa dela gaur egun emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna eragin eta betikotzen duen faktoreetako bat. Lan munduan ematen den zere...


Metro Bilbaoko langileen soldatak izoztu egingo dituzte Metro Bilbao ha decidido congelar los sueldos de los trabajadores


Pasa den eguaztenean Jose Luis Rodríguez Zapatero (ezizenez ZP) Espainiako Gobernuko presidenteak estatuko defizit handiari aurre egiteko neurriak aurkeztu zituen Madrileko Diputatuen Kongresuan. Beste behin, hautsak harrotu ditu ZPk esandakoak. Izan ere, neurri hauek ustez ezkertiarra den gobernu batek hartzea benetan lotsagarria iruditzen zait (azaldu zituen moduan, behintzat).25 urtean lehen aldiz (1985etik alegia) jubilatu eta alargunen pentsioak ez dira KPIaren (Kontsumorako Prezioen Indizearen) arabera igoko. Gutxieneko pentsioak eta Errenta Aitorpena egin behar ez dutenenak izan ezik...


Gobernua paroaren zenbakien beherakadekin oso kontent agertzen dira, baina poztasun hori ezin daiteke erabat positiboa izan. Gero eta langile gehiago daude lanpostu batean, baina horrek ez du esan nahi kalitatezko lan batean ari direla. Egiten den lan hori oso txarto ordaindua dago eta horrek ez du bizitzeko kalitaterik ematen. 1000 euro baino gutxiago hilean lortzea ez du posible egiten etxe bat alokatu edo hipotekatzea, jatea, aisialdi pixka bat edukitzea, bizitzeko oinarrizko erosketak egitea, etab. Ez gara kapritxo dirutsuetaz ari, bizitza garestitu egiten da, IPCaren urtez urteko gorak...


Azken iruzkinak