Langileen %60 mileurista

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-10-09 23:47

Gobernua paroaren zenbakien beherakadekin oso kontent agertzen dira, baina poztasun hori ezin daiteke erabat positiboa izan. Gero eta langile gehiago daude lanpostu batean, baina horrek ez du esan nahi kalitatezko lan batean ari direla. Egiten den lan hori oso txarto ordaindua dago eta horrek ez du bizitzeko kalitaterik ematen. 1000 euro baino gutxiago hilean lortzea ez du posible egiten etxe bat alokatu edo hipotekatzea, jatea, aisialdi pixka bat edukitzea, bizitzeko oinarrizko erosketak egitea, etab. Ez gara kapritxo dirutsuetaz ari, bizitza garestitu egiten da, IPCaren urtez urteko gorakada eta soldaten izozketak ez du laguntzen. Bestalde etxebizitzen igoera dugu, konstituzioaren arabera etxe bat edukitzea eskubide bat da, baina gaur egungo soldata eta prezioekin oso zaila egiten zaigu dena. Gainera azken hilabeteetan oinarrizko produktuen igokada arraro zamarra sumatzen ari gara, olioa garestitu egin da pilo bat, gariaren prezioak ere gora egin du eta honek ogiaren prezioaren igokada ekarri du. Eta azken aste honetako berria: litro bat esne, gasolina litro bat baino garestiagoa da! 

Txikikeri batzuk baino ez dute ematen, baina produktu hauek oinarrizkoak ditugu gure bizitzarako eta bata besteari gehituz egiten zaigun zuloa handiegia da, eta bitartean soldatak izoztuta mantentzen dira…

 

Arazo honetaz ere ohartu dira kanpoan, honen adibidea dugu Ipar Amerikako CNNk egindako erreportai hau.


Utzi iruzkina: