Kategoria: mileuristak
Gobernua paroaren zenbakien beherakadekin oso kontent agertzen dira, baina poztasun hori ezin daiteke erabat positiboa izan. Gero eta langile gehiago daude lanpostu batean, baina horrek ez du esan nahi kalitatezko lan batean ari direla. Egiten den lan hori oso txarto ordaindua dago eta horrek ez du bizitzeko kalitaterik ematen. 1000 euro baino gutxiago hilean lortzea ez du posible egiten etxe bat alokatu edo hipotekatzea, jatea, aisialdi pixka bat edukitzea, bizitzeko oinarrizko erosketak egitea, etab. Ez gara kapritxo dirutsuetaz ari, bizitza garestitu egiten da, IPCaren urtez urteko gorak...