Hasierapuntua

No profile photo Berrogeita | 2010-10-12 14:50

Ia hilabete bat berandu ekiten diot blog honi. Nire buruari egindako oparida da. Honekin batera, koaderno berezia eta luma berria estrenatu ditut. Bi bitakora idazteko asmoa dut: bata pribatua, niretzako gordetam, eta bestea, irakurtzen ari zaren hau.
Ez da nire lehenego bitakorak, baina nerabearekin batera apurtu nituen idatzizko koadernoak. Kolore askotakoak ziren. Erre ahal nituen, baina ez, apurtu nituen.
Ez naiz nostalgikoa, ez dut iragana oroitzea gustuko, eta batzuetan nireganatu uzten dudan arren, ez noa bila, Beharbada zaharra izango naizenean bidaiatuko naiz berriro pasatu horretara, baina ez orain. Horregatik ez ulertu gaur hasten ditudan koaderno hauek iraganeko iztulera moduan, jakin badakidan arren, hori pentsatzen duzula: emakume hau berrogeitetara heldu eta hasi da bizitzaren balantzea egiten. Erratuta zaude, baina ez guztiz.
Balantzea egin nahi dut, baina ez iraganera begiratuta, gerora so eginez baizik. Hemendik berreogeitakoak amaitu artean gertatuko denaren lekukoak izan daitezen nahi dut, bizitzaren unerik onenean nagoela uste baitut; gutxienez horrela sentitzen naiz.
Ez pentsa zure aurrean duzun emakume hau garailea den, edo berezia edo amets guztiak bete duen andre bat; emakume arrunta naiz, egunero zalantzak ditudana, beldurrak, bakardadeak, maitasunak eta desamodioak, argiak eta ilunak... Horiek guztiek bizirik nagoela esaten didate, frogatzen didate, xurxulatzen didate...
Hona ekarriko ditut bizipen horiek, baita besteei lapurtutakoak ere... Baina ez dut agintzen egunero idatziko dudanik, batzuetan egurekotasunak lapurtzen baitizkit minutuak, orduak, egunak... (eta horren truke, berriz, bizitza ematen dit)
.


Utzi iruzkina: