Zenbat aldiz?
Goiz hartan eguneroko gauzak aldatu ziren. Borroka handiagoa izan zen. Gripearekin lau egun pasatu eta gero, Anak bere ahizpari arratsaldean deitu
“Betidanik, hamar urte baino gehiago, elkarrekin bizi gara eta ez da ezer gertatu, ez nau inoiz jo”. Telebista piztean, 016 zenbakia pantailan ikusten du. Gasteizen emakume bat hil dute. Senarrak eskopeta bat hartu du eta bere emaztea hil du. Gero, bere burua hil du. Lakua auzoan gertatu da. 82 eta 76 urte zeuzkaten.
“Zaharrak ziren”, pentsatu du Anak, baina gero bere buruari esan dio tratu txarrak edozein etxetan gerta daitezkeela. Telebistako berrian aditu batek adierazten du oso garrantzitsua dela ikustea lehenengo seinaleak emakumeen kontra indarkeria gelditzeko. Urte bat ondoren, Anak bere lana utzi du eta ez da ia-ia bere etxetik irteten. Ubeldurak eta zauriak gehiegi ikusten dira.
Ana edozein emakume izan daiteke.
Atzo Gasteizen emakume bat hil zuten bakarrik emakume izateagatik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: