Aurkako nazioak dira / They are hostile nations 1 Desagertzen diren animaliei, ugaritzen diren estolda eta beldurrei, buxatzen den itsasoari, iraungitzear dagoen aireari begira gaudelarik adeitsuak izan beharko ginateke, adi egon beharko genuke, elkarri barkatu beharko genioke. Horren ordez etsaiak gara, elkar ukituz elkarri erasotuko bagenio bezala. Dakartzagun opariak fede onez ekarrita ere gure eskuetan arma bihurtzen dira, maniobrak. 2 Utzi ni enfokatzeari, gorde zure prismatikoak, trukean amore emango dut   airetiko argazki hau (zure puntu ahulak gorriz markatuta) oso erabilgar...