Umezurtz

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-03-28 18:13
3

Umezurtz gelditu gara blogariok azken egunotan, aita eta amarik gabe, edo, hobe esanda, PROGENITOR A eta PROGENITOR Brik gabe.

Larunbatean esan zigun agur Patxi Traperok (behin betiko agurra? zaila gero hori sinistea) eta gaur goizean Julen Gabiriaren agurrarekin esnatu gara.

Blogen munduan ere belaunaldiak daude, eta badirudi blogosferan azkarrago pasatzen dela bakoitzaren garaia. Uste dut bloga duen edonork uler dezakeela zergatik. Nekagarria benetan egunero edo ia taula gainean agertu beharra. Salbuespenak badaude, noski, hamar urte barru bere blogarekin jo eta su jarraituko duten zoro maitagarri horiek.

Maila oso goian utzi dute orain agur esaten diguten blogariek. Bide berriak ireki dituzte, momentu zirraragarriak oparitu. Belaunaldi berrikoek zaila izango dute horri eusteko, are gehiago gainditzeko, baina euskal blogosferari dagokionez, oraindik sorpresa ugari zain ditugulakoan nago.

Hala Bedi.

Julen eta Patxi: zuen aterpe horretatik egin iezazkiguzue ku-ku noizbait, akort?

Sare

Sare 2006-03-28 23:23 #1

Pena apurtxo bat ematen dit neri ere egoera berri honek, a ze bik utzi duten blogosfera! A ze bi monstruok! Halere, entzuna den bezela, ez dezagun negarrik egin bukatu delako, irri egin dezagun eman diguten guztiagatik!

Zuk behintzat, katixa, segi zure horretan, progenitora C izateko bidean!!;-)

kurrukuku

kurrukuku 2006-04-03 11:53 #2

ba azken bolada honetan ezin da esan zu oso bizi zabiltzanik, zer duzu ba?

gurutxa

gurutxa 2006-04-04 17:40 #3

agur esateak merezi du!!!

35 erantzun Gabiriaren azken post horretan, eta 34 Patxitraperoren azkenengoan.

Nork irabaziko du?

Utzi iruzkina: