G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Ciutadellan , Menorcako aintzinako hiriburuan, ez dute suterik pizten Sant Joan gauan. Ez eta makalik zutitzen, Agurainen egiten duten moduan. Suarekin eta makalekin zerikusirik ez duen gauza bat egiten dute. Zaldi gainean jarri eta... Gora! Horixe bera. Bueltak eta bueltak eman zaldi apainduekin, bi zangotan ibiltzera behartuz animaliak. Kale bete-beteak, mundu guztia zaldia eta zalduna animatuz. Arriskua badu antzaz jatorri britainarra duen zelebrazio honek, izan ere zaldiak ikusteko bildu den publikoa zaldien pean kokatzen baita, inongo segurtasun hesirik gabe. Animali...


Nueve meses de invierno y tres de infierno. Horrelakoa da planeta gorri hau. Orain, jakina, infernu-garaian gaude. Planeta gorria inoiz baino gorriago. Etxean igarotzen ditut ordu gehienak, aire egokitua piztuta. Potentzia gutxi kontratatuta dugunez askotan argia klak! maltzur baten ostean joan egiten zaigu eta akabo aire egokitua, musika, sukaldeko sua… eskerrak nire ordenagailuak bateria propioa duela, bestela benetako tragediak gerta zitezkeen hemen! Arratsaldean okerrena dator. Asfaltoak goizean zehar pazientziaz irentsitako bero guztia egozten du, errukirik gabe. Gonak igotz...


Larunbat arratsaldea Martitzen. Ekaineko egun eguzkitsu eta luzea. Aisialdi alternatiba anitz arratsalde honetan. Kapitalean gaude, azken finean. Batetik Carlinhos Brown-ek inauteriak zer diren irakatsiko digu Castellanan behera, Telefonica-Movistar katezismoa eskuan. Bestetik… ama eta aita eta espiritu santu baten aldeko agerraldi kristau-popularra eta aberrazio antinatural baten aurkako desfilea, dena batera, emango da nire etxe inguruko kaleetan. Bidegurutze batean ikusten dut nire buruan. Zaila da erabakitzea, zer egin ekaineko arratsalde honetan Martitzen? ...


Martitz eta Siberia artean bizi naiz, beti gora eta behera. Horregatik diot N-I errepidea dela nire aberria. Hartzen dudan autobusa, nire probintzia mugikorra. Zerbitzu areatan kafea zerbitzatzen didaten gizon eta emakumeak, berriz, nire aberri-kideak. Autobus honen gidaria nire probintziako autoritate nagusia da. Autoritate demokratikoa: bera hautatu genuen gehiengoz billetea erosterakoan. Egia da ez genuela aukera anitzik izan, baina tira, COPE irratia sintonizatzen ez duen bitartean elkarrekin ondo konpontzen gara. Zerga biltzaile ugari daude aberri honetan, bidesarietan ondo k...


Erabili zuen misterio tonu hark bera ere harritu zuen. Errekuperatzera edo . Amonaren kuriositatea esnatzen lortu zuen duda barik. Alta, ez da artifizio handirik behar amonen kuriositatea pizteko, hori gauza jakina da, baina Elena bere lanaz harro zegoen dena den. -Gaixorik egon zara, ala?– Amonak bezala kezkatzen hasia zen ile urdineko emakume hura. Elenak ez zuen berehala erantzun, emakumea adi-adi begira zuela jakinda.- Barkatu, ez nuen indiskretua izan nahi. -Ez da indiskrezioa, ez… baina, bai, zentzu batean gaixorik egon naiz…, eta nago, oraindik ere.– hasperen eg...


Ipuintxo batekin nator gaurko honetan. Zuetako batzuei ezaguna egingo zaizue ziurrenik, aurreko lan baten adaptazioa baita. Beste horrek egiten duen bezala, zatitu egingo dut kontaketa, irakurketa oso astuna ez egitearren. Zuen kritika krudelen zain gelditzen naiz. Astelehen hura beltza esnatu zen, Elenaren trajea bezain beltza. Ez gehiago, ez gutxiago. Astelehen horretan deseroso sentitzen zen Elena bere belztasunean. Bitxia, arraroa. Eta eroso sentitu behar zuen. Egun klabea zen, azen finean. Hirugarren bilera hura. Hirugarren bilera eta kontratua sinatu. Kontratua sina...


Neolitora egin behar dugu atzera. Garai horretan, sexu-grinak tribuaren beharrezko jokaera oztopatzen zuela ikusirik, sexua transgresio edo salbuespen gisa kontsideratzen hasi zen. Gizonak ezin zuen bere desioetara men egin uneoro. Kontrolatu beharra zegoen. Gaitza zen sexua, hori zen ideia berria, eta gaitzak erabiltzen zuen instrumentua emakumea zen. Moral kristauak erraz egin zuen bere pentsaera hau eta Evaren pertsonaia sortu zuen. Tentazioa, akabera, emakumean datza. Gaizkia berari dagokio. Deabruaren morroia besterik ez da emakumea. Gizonari, gehienez, ahultasunaz akusa dakio...


Hiri handiak horrelakoak dira. Azkar ibili beharra dago, bestela atzekoek zapalduko zaituzte/metroa galduko duzu/gorri jarriko zaizu semaforoa. Oztopoz beterik daude kaleak gainera eta horiek saihestuz ibili beharra dago, paseoa asko zailduz: eskaleak, prostitutak, mapari begira espaloiaren erdian gelditu diren turista taldeak, propaganda banatzen duten gizon eta emakumeak… Azken hauei kariño espeziala diet eta beti hartzen dut eskaintzen didaten papertxoa – Descuentos en Peluquería Manoli, Hágase Azafata de Congresos, MacBurguer prezio erdian eta abar… Bada gaur gizon beltz hand...


Aurreko urteetan ere izanda naiz eta badakit nola dioan gauza . Jende pila eta stand pila. Sargoria. Gurasoak ume txikitxoekin, Los Lunis-en oholtzaren bila. Izozkiak eta garagardoak saltzen dituzten txiringitoek euro eskukadak lortzen. Hobe da umorez hartzea. Edo mozkor joatea. Liburuak behintzat ehuneko hamarraren deskontuarekin lortzen dira. Estatistika apur bat orain. Jende gehien kontzentratzen zituen standak, pasa den urtean: Borboi bastardoaren etxola eta Pedro J. Ramírezena. Harrituta zaudete? Ba dozenaka pertsona ikusi nituen ilara zintzoan, bakoitza bere liburuar...


Ipuintxo bat argitaratu behar didate udaletxeko aldizkari batean. Argazki bat ere publikatu nahi dute ipuintxoaren ondoan. Urduri nago kontu horrekin, argazkiaren kontuarekin. Argazkilariak Planeta Gorrira etorri nahi ez duenez nik bidali behar diot e-mailez potretaren bat. Nik aukeratu behar dut, digitalizatuta ditudan argazki guztien artean bakar bat. Ez naiz bat ere fotogenikoa. Oso gaizki ikusten dut nire burua argazkietan – batzuek ondo nagoela esaten dute eta hau kezkagarriagoa da, argazki horretan agertzen naizen bezala ikusten bainaute – eta nahiago dut tontakeriaren bat ...