Infernua, Tom Cruise eta Iratxe

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-06-21 18:54
2

Nueve meses de invierno y tres de infierno. Horrelakoa da planeta gorri hau. Orain, jakina, infernu-garaian gaude. Planeta gorria inoiz baino gorriago. Etxean igarotzen ditut ordu gehienak, aire egokitua piztuta. Potentzia gutxi kontratatuta dugunez askotan argia klak! maltzur baten ostean joan egiten zaigu eta akabo aire egokitua, musika, sukaldeko sua… eskerrak nire ordenagailuak bateria propioa duela, bestela benetako tragediak gerta zitezkeen hemen!

Arratsaldean okerrena dator. Asfaltoak goizean zehar pazientziaz irentsitako bero guztia egozten du, errukirik gabe. Gonak igotzen dituen beroa dario. Gainean eguzkia eta azpian asfalto mendekatia. Infernua, hitz batez.

Infernua gustuko omen dute Gran Vian arratsaldeko lauretatik pilatzen ari diren Tom Cuise-n fanek. Orson Welles-en deialdi ahalmena guztiz gainditua.
Hemendik ikusten ditut, 22 graduetara mantentzen den nire kapsula esterilizatuko leihotxotik. Zoriontsuak dirudite, deshidratatuak ere bai. Ordurako konortea galdu ez badute, Hollywoodeko izar-ipotxa ikusiko dute, beren begietatik hiru-lau metroetara. Eta epikoa izango da euren jokamoldea. Interesatzen ez zaien filma baino epikoagoa. Edo hori pentsatuko dute haiek.

Gero Soto del Relax-en dudan lagun bat ekarri dut gogora. Gertu, baina urrun. Bertan daraman hirugarren uda hastear. Aire egokiturik gabe, Hollywoodeko aktorerik gabe. Ez dago epikotasunik horretan. Izerdia eta egarria besterik ez.

itsas_begiak

itsas_begiak 2005-06-23 20:40 #1

<p>Sargoria da Euskal Herrian. >Ondarretara jeitsi naiz esku artean dudan liburuari bistadizoa botatzera oinak freskatzen nituen bitartean.Jendartetik zure aurpegia ikusi dut nigana etortzen adiñak soilik ematen duen zoriontasun izoztuarekin agur esanez.Egoera politikoaz,Irantzu Abaden istripuaz...berba egin ondoren Olatz berriro ere isolamenduan dagoela nabarmendu didazu."Aire egokiturik ez euskaldunontzat espainiako ziegetan" bota didazu,ironiakin tristezia nolabait arinduko bazenu bezala.Zure begien dizdira etorri zait gogora berehala,Olatz.Kresal usainez datorkit gaur zure oroimena.Nire ninietan iltzatuta daukat zure irrifarra. Sarrionandiak errana da: "Gure presoak hor daude beti, denbora beren leihopetik iragaiten da itsasontzi geldo bat bezala, eta ez dute etsiko, ez bi, ez bost, ez hamaika urtetan, galarrenan eskifaiak etsitzen ez duen bezala, porturaino eusteko. Esamesak beren zeldetara iristen dira: espainiar gobernuak edo bankeroek fanatiko edo terrorista direla esaten dute, iraultzaileek emankor eta heroe direla. Baina gure presoek badakite ez direla ez terrorista ez heroe, giza tamainuko euskal neska mutilak direla soilik. Eta giza tamainuan duintasun asko kabitzen da."<br />Bihar ere Olatzen ama errepidera aterako da beste hainbestek bezalaxe maite dutenei sostengua ematera,samiña malko errebeldetan itotzeko ahaleginak eginez.Bihar ere egunkari zaharrei su eman eta orriak ziegetako barroteen artetik patiora botako dituzte gatibuek. Kupidarik ez matxinatuentzat.</p>

Anonymous

Anonymous 2005-06-27 10:14 #2

<p>Horrelakoa da bizitza askotan hain gogorra.</p>


Utzi iruzkina: