Potretak!

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-05-26 17:00
5

Ipuintxo bat argitaratu behar didate udaletxeko aldizkari batean. Argazki bat ere publikatu nahi dute ipuintxoaren ondoan. Urduri nago kontu horrekin, argazkiaren kontuarekin. Argazkilariak Planeta Gorrira etorri nahi ez duenez nik bidali behar diot e-mailez potretaren bat. Nik aukeratu behar dut, digitalizatuta ditudan argazki guztien artean bakar bat.

Ez naiz bat ere fotogenikoa. Oso gaizki ikusten dut nire burua argazkietan – batzuek ondo nagoela esaten dute eta hau kezkagarriagoa da, argazki horretan agertzen naizen bezala ikusten bainaute – eta nahiago dut tontakeriaren bat egiten agertzea – mihia atera, begizeihar atera – horrela aitzakia izateko: gaizki nago, bai, baina nahita, tontakeriatan nenbilelako…

Aldizkari honetan pentsatzen jarri eta argazkien %98a zokoratu behar izan dut nire fotogenia faltagatik. Gelditu zaidan %2ari begira gelditu naiz. Oso argazki desberdinak dira: batean tontoarena egiten nago, bestean kar-kar kolosal baten erdian, bestean hondartza batean, eguzkiaren erruz begiak ezin irekiz, keinu infantilarekin, laugarren batean serio nago, besoak gurutzaturik, kamerari begira.

Argazki horietako bakoitzak oso era desberdinean hitz egiten du nire buruaz. Eta orain aukeratu behar dut. Ze irudi helarazi nahi dut: umore onekoa naiz ala intelektual serio eta sasi-maistra? Hobe da hondartza batean agertzea – naturarekin kontaktuan bizi naizenaren seinale – edo etxe barruan, liburuz inguratua? Apur bat infantila ote ala pailazo hutsa, ingurukoak etengabe barrezka dituena? Guztietan dago niretasun apur bat. Zaila beraz batekin konformatzea.

Baina hori egin behar, irudi bat aukeratu eta bidali, nire ipuina dagoen orrian gelditzen direnek ikus dezaten, eta gero, ipuina irakurri ala ez erabaki dezaten.

Ze puntutaraino du garrantzia idazlearen irudi fisikoak? Garai batean bat ere ez. Gaur egun ordea ez dago libururik autorearen argazkiarekin agertzen ez dena. Autoreak berak aukeratuko du argazkia? Editoreak esango dio “aukeratu hau, oso xarmangarri zaude eta gizonen artean izugarri salduko da”? Edo agenteak hartuko du bere gain lan hura? “Hauxe, hauxe: serio zaude, baina lagunkoi, eta hori da zutaz espero dena.”

Nire kasuan, udaletxeko aldizkari xume bat besterik ez denez, nire esku dago argazkia aukeratzea. Errespontsabilitatea nirea, beraz. Nire irudiaren erantzulea neu naiz. Eta ez zait gustatzen.

i. andikosolo

i. andikosolo 2005-05-26 17:15 #1

Badago euskal poeta bat, hagitz aplauditua (Gil Berak lerrakeen maneran), beti ezker eskua oketsean duela atera dena erretratuetan. Zeruertzera begira lez dago, almendra begiekin, eta ezker eskua oketsean, Rodinen pentsalariaren gisan. Arras irrigarria. Halakorik ez egin, mesedez.

Anonymous

Anonymous 2005-05-26 18:58 #2

Zu bezalako neska polita ondo aterako da ziur,ez larritu.

Patxi

Patxi 2005-05-26 20:15 #3

Nik hala aterako zintuzket: Goitik beherako plano batean, irakurleak "txiki hori" sentitu dezan, errex irensteko moduko norbait. >
Nobel-a irabazten dezunean aterako dizkizute behetik gorakoak, nahi adina. >
Gero alboko argia erabiliko nuke. Aurpegi erdia ilunean. Irakurleak beste erdia zein izango dan jakiteko egarriz uzteko. Misterio geruza batean biltzeko idazlea... >
Fotogeniarena, lana argazkilari on baten eskutan utziz konpontzen da. Zu sorpresaz hartzea lortzen duen baten eskutan. >
Gustora aterako nizuke nik, 512ko tarjeta bat. >

itsas_begiak

itsas_begiak 2005-05-31 12:33 #4

Irakurketa konpultsiboaren inguruko anekdotak ugariak dira zalantza barik,hor duzue besteak beste,Quevedo jaun espainiar txit agurgarri zein higuingarria,zeinek bazeukan mahai borobil rotatorio bat etxean,nun laupabost liburu ezberdin zituen irekiak eta txandaka pasatzen zen batetik bestera errito nahiko absurdo batean murgilduta. >Dena den,egin duzun komentarioaren karietara,neu ere izan ninan beste egunean holako afari malenkoniatsu bat.27 urte ditut eta denbora ezta debalde pasatu,nere ingurura begiratzerakoan mahaikideen begietan islatzen baitzen bizitza berak burututako txikizioa.
Garai baten errebeldia,ametsen ilusioa eta sentiberatasun mugaezina zirenak, gaur egun konformismoa,desenkantoa eta nolabaiteko isolamendu sentimentalean bihurtu dira.Gehienek beren mikrokosmos partikularra eraiki dute eta bertan babesa bilatzen dute,dagoeneko Itakara ailegatuak balira bezala.Fakultateko lehenengo urteak nola ahantzi ba? >Bertan bizitakoak oroimenean geratzen dira betirako,artean gaztetasunak ematen duen ausardi dizdiratsuak gidatuta edozertarako prest ikusten baikenuen geure burua.Gaur egun ordea,tristeziaz ikusiet batzuen amildegi existentziala:militante nekaezinak zirenak jarrera sasi-intelektualetan bilatu dute aterbe, aktibismo mota oro mexpresatuz ustezko razionalidade baten izenean,zeintzuk eta bere bizitza parametro nahiko ilojikoetan eraiki duten hoiexek.
Bestalde,begien ninietan dizdira sortarazten ziguten klasekide neska gehienak be dexente aldatu dira.Amaierarik gabeko gauetan nirekin ametsak eta ilusioak konpartidu zituzten pertsona hoiek joanak dira,orain fidelidadean eta segurtasunaren itzalean izkutatu egin baitira,bizitza berari beldurra baliote bezala.Bere edertasunagatik kanpus osoan lurrikara sortzen zuen neska (oroitzen Mikel Markezen kanta?zure begiek mintzen nautee diona? halaxe sentitzen nintzen ni bere aurrean),bere garaian bikotekidea izan nuena,urteak zirela ez nuela ikusten eta afaldu ostean kontu kontari ibili giñen.Bere bizitzako gorabeherak kontatzen ari zitzaidala Alejandra Pizarnik poetisa argentinarraren bertso hura etorri zait burura: "(...)Ya no baila la luz en tu sonrisa..." >Hala ere,bapatean zera esan zidan: ze guapoa zauden,zure edertasuna ezta batere zimeldu,eta momentu batez garai haietara bueltatu zen nire gogoa,une batez errealitateak sorturiko harresiak ahantziaz,nire egoa hegalean zihoalarik garai zoriontsuago batzuetara.
Etxerako bidean nindoala berriz ere askotan egin didaten salaketan sakontzen zebilen nere garunak, inmaduro itzela naizena dioena alegia,bizitzan oraindikan bere lekua aurkitu eztuen gizaki atormentatua... >Eta erantzun gisa Nietzsche zaharraren hitzak atera zaizkit arrapaladan:
“Bailemos como trovadores >entre santos y prostitutas
entre Dios y el Mundo"

Patxi

Patxi 2005-05-31 19:33 #5

Joe itsas-begiak. Ze radiografia polita. Zu bezelako inmaduroak nahi ditut nik nere aldamenean.

Utzi iruzkina: