Madrileko Liburu Azoka Revisited

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-05-31 18:33
6

Aurreko urteetan ere izanda naiz eta badakit nola dioan gauza . Jende pila eta stand pila. Sargoria. Gurasoak ume txikitxoekin, Los Lunis-en oholtzaren bila. Izozkiak eta garagardoak saltzen dituzten txiringitoek euro eskukadak lortzen.

Hobe da umorez hartzea. Edo mozkor joatea. Liburuak behintzat ehuneko hamarraren deskontuarekin lortzen dira.

Estatistika apur bat orain.

Jende gehien kontzentratzen zituen standak, pasa den urtean: Borboi bastardoaren etxola eta Pedro J. Ramírezena. Harrituta zaudete? Ba dozenaka pertsona ikusi nituen ilara zintzoan, bakoitza bere liburuarekin, bi idazle txit agurgarri horien sinadura jasotzeko zain. Bestelako standak, noski, erdi-hutsik. Edo erabat hutsik.

Aurten, antzekoa. Ilara luzeenak konbokatu zituztenak hauek ziren: Boris Izagirre eta Baltasar Garzón. Bi horienak dira aurtengo liburu-izarrak. Antzekoa, esan dut? Agian okerrera egin du. Ez dakit.

Argigarriak dira bederen bisita hauek. Literaturaren egoeraren erradiografia bat. Gordina.

Azoka honen alde Andrés Neuman idazlea ezagutzeko aukera eman didala esan behar dut, eta bere liburu berri dedikatua esku artean, irakurtzen ari naiz:

En su entrega veloz, las emociones son erráticas. Más avaro, el cinismo jamás da un paso en falso.
A. Neuman. El Equilibrista . Acantilado, 2005.
Horixe, ba.

Anonymous

Anonymous 2005-05-31 19:27 #1

Datorren urtean espero dut zure liburua azokan ikustea eta gustora egingo dut hilada zure autografoa lortzeko edo datorrena ez bada hurrengoan.Amalur

Patxi

Patxi 2005-05-31 19:28 #2

Esaldi polita bai. >
Zinismoa hotza, emozioak beroak. >
Eta Martize inguruan, gustora asko, epel epel. Hona iristen zaiguna behintzat. >
Ezezagun bati idatzitako dedikatoriarena, mitomania hutsa iruditzen zait. Ilara luze batean, 500 laguni ri-ra, ¿cómo se llama? ¿Laura? disparo! El siguiente! >
Jenderik apenas biltzen dan stand hoietan desberdina izango da. Idazlea bisitatu, harekin hitzegin, irakurri dezuna gogoratuta idazlearen begietan igertzen saiatu honen izakeraren zantzu txikiren bat...

itsas_begiak

itsas_begiak 2005-05-31 21:22 #3

Ahaztu baino lehen,barkamena eskatu nahi diot blog honen egileari,katixari alegia,modu nahiko kaotikoan sartu naizelako txoko hontan,ez kokapen zehatzak ezta harek mahairaturiko gaien ildoak beharko zukeen jarraipen logikoa errespetatu ez baititut. >Bide batez ere,idatzi nizun mezua faktore aunitzen uztarketaren ondorioa izan zela komentatu nahi dizut,hala nola,yahooko talde horretakoa,herrikideak izatea,ta googlearen ezuztekoa...
Baita ere,zertarako ukatu,oso ondo idazten duzula ikusteak be bultzatu ninduen horretara,ta blog propio bat egiteko laguntza eskatzera.Dena den,lasai,ulertzeet okupatuta zaudela,nik ondo baitakit zer den hori (lana,ikasketak ta bestelakoak...). >Asike lasai,ta agintzen dizut hemendik aurrera formalago ibiliko naizela zure txoko interesgarri honetan jeje
Orain baniak nere urtebetetzea ospatzera,27 urte bete nituela duela egun gutxi ta. Hurrenarte,ondo izan denak !

Xabito

Xabito 2005-06-01 17:24 #4

Ene Itsas_begiak! indarrez sartu zara gero! Bueno, esango diguzu non dagoen zure bloga, abian jartzen duzunean, ezta?

Anonymous

Anonymous 2005-06-07 09:43 #5

Itsas_begiak ez izan parasitoa eta egin zure bloga.

2006-01-27 14:59 #6

jaja,lasai katixa,ezta zure azalpenaren errua izan,hura aitzakia gisa erabiliet modu oso subjetibo batez klasekide ohiekin izan nuen bilkura deskribatzeko. >Ez zan nere asmoa hain analisi gordina egitea,soilik momentuan burutik pasatzen zitzaizkidan gogoetak mahairatzea nahi nuen.
Gainera,antropologikoki ikertzea merezi duen fenomenoa ere badago tartean,izan ere,aspaldian errana dute filosofo ugarik arrazoimena ez, borondatea dela gizakion ahalmen nagusia: ez dugula nahi sakon pentsatzen dugunaren arabera, baizik eta biziki nahi dugunaren arabera pentsatzen dugula. Zalantza izpirik gabe momentu horretan hainbeste maite izan nuen neska hura albo batera utzi izana zen bultzatzen ninduena >errealitatearen deskribapen hain krudela egitera.Nere bizitza harekin konpartitzeko erabakia hartu izan banu gaur egun ze motatako errealitatean murgilduta biziko nintzateke pentsatzeak astindu baininduen gau osoan zehar.
Izan ere,jakin baitakit,kea besterik ez garela izango iraganaren mapetan. Silvioren gitarrak irakatsi zigun noizbait, galdutako atzo urrun haietan: etorkizunak izango duen historiaurrea gara. >Hosto berrien kolorearekin, olatu berriekin edota noizbait eroriko diren beste izar batzuekin egiten dugu amets.Eta biharko suak erretzen ditu gaurko ametsak.
Bizitakoak nostalgiaz gogoratzen ditugu, eta akaso negarra ere irristatuko zaigu maite izan ditugun paradisu galduen hileta gisa.Litezkeen gauzarik ederrenak ez direla irakurriko dugu gero marinel zaharraren ezpainetan, eta ez diren gauzak ere badirela. Bihar ere egunkari zaharrei su eman eta orriak ziegetako barroteen artetik patiora botako dituzte gatibuek(gogoratzen zara ezta? iluntasun bortitzenean ere maitatzeko aukera badagoela ikasi genuela elkarrekin). >Bihar ere mila zatitan puskaturiko ametsak erreskatatzen ahaleginduko gara,nahiz jakin alferrik dela.
Horregatik,daramatzat egun batzuk zutaz oroitzen Aitzi.Barkatuko didazu hemen horren testigantza uztea,dena den,ziur nago eztuzula irakurriko,zure Eusko Jaurlaritzako lanpostu panpox horrek apenas denborarik ez baitizu uzten ezertako,bere garaian hainbestetan mesprexatu genituen teknokrata bihotzgabe hoien artean galduta,munduari argia erantsi beharrean hura are gehiago iluntzen saiatzen diren hoietakoak.Dena den,ez pentsa harrizkoa naizenik,gau gupidagabe zenbaitetan ixiltasun nerabean izozten dira nere amets askok zure begi-ninietan iltzatuta.Eta esnatzen naizenian ohartzen naiz bizitzan ez dagoela xamurtasunarentzako leku handiegirik,hala ere badakit beti izango dudala zuretzako leku bat nere oroimenean. >Tamalez,bihar ere malko usainez esnatuko da gure herriajaja,lasai katixa,ezta zure azalpenaren errua izan,hura aitzakia gisa erabiliet modu oso subjetibo batez klasekide ohiekin izan nuen bilkura deskribatzeko. >Ez zan nere asmoa hain analisi gordina egitea,soilik momentuan burutik pasatzen zitzaizkidan gogoetak mahairatzea nahi nuen.
Gainera,antropologikoki ikertzea merezi duen fenomenoa ere badago tartean,izan ere,aspaldian errana dute filosofo ugarik arrazoimena ez, borondatea dela gizakion ahalmen nagusia: ez dugula nahi sakon pentsatzen dugunaren arabera, baizik eta biziki nahi dugunaren arabera pentsatzen dugula. Zalantza izpirik gabe momentu horretan hainbeste maite izan nuen neska hura albo batera utzi izana zen bultzatzen ninduena >errealitatearen deskribapen hain krudela egitera.Nere bizitza harekin konpartitzeko erabakia hartu izan banu gaur egun ze motatako errealitatean murgilduta biziko nintzateke pentsatzeak astindu baininduen gau osoan zehar.
Izan ere,jakin baitakit,kea besterik ez garela izango iraganaren mapetan. Silvioren gitarrak irakatsi zigun noizbait, galdutako atzo urrun haietan: etorkizunak izango duen historiaurrea gara. >Hosto berrien kolorearekin, olatu berriekin edota noizbait eroriko diren beste izar batzuekin egiten dugu amets.Eta biharko suak erretzen ditu gaurko ametsak.
Bizitakoak nostalgiaz gogoratzen ditugu, eta akaso negarra ere irristatuko zaigu maite izan ditugun paradisu galduen hileta gisa.Litezkeen gauzarik ederrenak ez direla irakurriko dugu gero marinel zaharraren ezpainetan, eta ez diren gauzak ere badirela. Bihar ere egunkari zaharrei su eman eta orriak ziegetako barroteen artetik patiora botako dituzte gatibuek(gogoratzen zara ezta? iluntasun bortitzenean ere maitatzeko aukera badagoela ikasi genuela elkarrekin). >Bihar ere mila zatitan puskaturiko ametsak erreskatatzen ahaleginduko gara,nahiz jakin alferrik dela.
Horregatik,daramatzat egun batzuk zutaz oroitzen Aitzi.Barkatuko didazu hemen horren testigantza uztea,dena den,ziur nago eztuzula irakurriko,zure Eusko Jaurlaritzako lanpostu panpox horrek apenas denborarik ez baitizu uzten ezertako,bere garaian hainbestetan mesprexatu genituen teknokrata bihotzgabe hoien artean galduta,munduari argia erantsi beharrean hura are gehiago iluntzen saiatzen diren hoietakoak.Dena den,ez pentsa harrizkoa naizenik,gau gupidagabe zenbaitetan ixiltasun nerabean izozten dira nere amets askok zure begi-ninietan iltzatuta.Eta esnatzen naizenian ohartzen naiz bizitzan ez dagoela xamurtasunarentzako leku handiegirik,hala ere badakit beti izango dudala zuretzako leku bat nere oroimenean. >Tamalez,bihar ere malko usainez esnatuko da gure herria

Utzi iruzkina: