Aisialdia Martitzen
Larunbat arratsaldea Martitzen. Ekaineko egun eguzkitsu eta luzea. Aisialdi alternatiba anitz arratsalde honetan. Kapitalean gaude, azken finean.
Batetik Carlinhos Brown-ek inauteriak zer diren irakatsiko digu Castellanan behera, Telefonica-Movistar katezismoa eskuan.
Bestetik… ama eta aita eta espiritu santu baten aldeko agerraldi kristau-popularra eta aberrazio antinatural baten aurkako desfilea, dena batera, emango da nire etxe inguruko kaleetan.
Bidegurutze batean ikusten dut nire buruan. Zaila da erabakitzea, zer egin ekaineko arratsalde honetan Martitzen?
Iruzkinak
G.J 2005-06-20 16:48 #1
<p>Ekitaldi bi >ez da<br />alternatiba anitz</p>
Anonymous 2005-06-21 00:11 #2
<p>Ez, tamalez ez. Goñiko jauntxoa berriro ere?</p>
Anonymous 2005-06-27 11:47 #3
<p>Goñiko jauntxoa nor zara?Erakutzi zure kredentzialak.</p>
Utzi iruzkina: