G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Beti suertatu zait harrigarria bilbotarrek duten bere hiriarenganako harrotasuna. Zenbat gustatzen zaien bilbotarrei Bilbo! Zein azkar botatzen duten “¡que somos de Bilbao!” animoso hura! Normala da noski baten herria maitatzea, estimua izatea bata jaio eta ibiltzen ikasi duen txokoari. Baina bilbotarrena esajeratua da. Hiri desberdinetako jendea ezagutzen dut nik, eta inork ez du bilbotarrek bezain ondo hitz egiten beren hiriari buruz. Ez zaio inori bilbotarrei bezain beste begirada pizten haien hiriari buruz mintzatzeko orduan. Bilbori buruzko lana, Bilbon, Bilboko idazle ba...


Orain dela gutxi afari bat izan nuen eskolako kide ohiekin. Hamar urte ziren haietako batzuk ikusten ez nituela. Ilusio handirik ez, baina kuriositatea banuen. Jatetxe batean genuen hitzordua. Musuak. Barreak. Orainaldiaz hitz egin genuen hasieran – ze ikasketa, ze lan, ze nobio – eta berehala mintzagai logikora pasatu ginen: iragana, OHOko garaiak. Azterketen lapurretak, txangoak, futbol partidak. Elkarrizketa nostagiko horren erdian hau bota zidan neska batek, gomuta horietako bat guztiekin konpartituz: - Zutaz oso ondo gogoratzen dudana da beti irakurtzen zenuela hiru libu...


Beheko hura Garazi da, nire laguna. Aspalditik ezagutzen dut. Beti izan da bera ni baino askoz altuago. Hamabi urte genituenean batera zulatu genuen belarria Postas kaleko farmazia batean. Hamabostekin performance pornografiko bat antolatu genuen tren baten aurrean, Ribadeo izeneko herri galiziarrean. Hamasei urterekin lapurretan ibili ginen Nottingham hiriko denda hortera guztietan. Hamazortzirekin garagardo beltza edan ohi genuen O’Connor’s tabernan, ostiral gau gehienetan. Hogei urterekin elkarri ahoan musu ematen genion Zapako tabernetan, inguruko gasteiztar modutsuak...


Egunotan ordu ugari pasatzen ditut etxean, ordenagailu honi itsatsita. Apenas irteten naiz autoeskolara joateko edo garagardo bat terraza batean edateko (bigarren honetarako batez ere). Eta horrela izango da udara arte, uste dut. Zaila gero ezer bizi gabe idazten hastea. Irakurtzen duzunaz edota zure burutazio partikular/solipsistetaz hitz egin dezakezu, baina hori beti da grisa. Badaude idazleak ezer bizi gabe idazten dutenak, existentzia oso bat liburutegi baten barruan igaro ostean. Juan Manuel de Prada izango litzateke honen paradigma, ez duzue uste? Baina zorionez inte...


Aspaldian instalatuta nuen nire ordenagailuan baina, alperrontzia izaki, detaile bat falta zitzaidala eta, ez nuen probatuta. Orain detaile guztiak itxi ditut - hau da, kaskoak eta mikrofonoa erosi dut (5 euro!) - eta skyperatuta nago zeharo. Dagoeneko jakingo duzue zein den programa miresgarri hau: telefonoz doan hitz egiteko programa, baina internet bidez! Telefonoz hitz egiten gustatzen bazaizue hauxe da zuen programa . Telefonica/Euskaltel/Wanadoo-ri zuen soldata erdia emateaz nazkatuta bazaudete hau da soluzioa. Lasai teknologi-baldar horiek: nik instalatu badut (bost...


André Breton -i gustatzen zitzaizkion ekintza surrealisten artean zinema aretoetan pelikula erdibidean zegoenean sartzearena nabarmena da. Horrela egiten zuen: sesioa bostetan hasten bazen, bost eta erdietan sartzen zen bera aretoan, hamar minutu igarotzen zituen filmari begira eta irten egiten zen. Beste zine-areto batetara jotzen zuen berehala, beste pelikula baten zati zintzilikatua ikustera, hamar edo hamabost minutuz. Segituan beste zine-aretora joaten zen. Horrela, arratsalde osoa igaro arte. Filma zati inkoherente horiek ehuntzea ekintza surrealista garbia zen berarentz...


Inbentario anitzak egin daitezke Gran Viatik paseoan. Gaur adibidez eskaleek darabiltzaten karteletan fijatzea otu zait (kartoi puska batean beren eskaeraren zergatia azaltzen duten horietakoak) eta oso gauza kuriosoak ikusi ditut. Gizon gaztea, errubioa, maleta baten gainean eserita eta eskuan kartoia: Para whisky, cerveza, vino o lo que surja. Txakur txiki bat magalean duen gizon biboteduna, bere aurrean kartela: Gucci tiene hambre, yo también. Zapatak garbitzeko bere burua eskaintzen duen agurea. Zapatos limpios = hombre elegante Goizean emakumea eta arrats...


Garai batean modan egon zen: The Wandering Books deitzen zioten, Liburu Ibiltariak, alegia, eta zera egiten zuten: liburu bat hartu, zenbaki bat eskaini eta ohartxo batekin leku publiko batean abandonatu. Ohartxoak halako zerbait zioen: Kaixo, liburu ibiltari bat naiz, eskuz esku nabil. Har nazazu, irakur nazazu eta gero libre utz nazazu berriro, beste batek nitaz disfruta dezan. Liburu hau zuk baino lehen nork irakurri duen jakin nahi baduzu sartu webgune honetan eta idatzi kode hau. Nik behin topatu nuen bat. Liburu bidaiari horietako bat, esan nahi dut. Udan, Bartzelonarak...


Aurreko egunean , LaBi-ko Estravagario delako programa hori ikusten. Ez dakit zer gertatzen zaidan programa horrekin: txarra da, aspergarria, grisa, aurkezlea ere pesimoa, eta hala ere masokismoak jota edo hari begira gelditzen naiz sarritan. Baina aurreko egunekoa gehiegi izan zen. Hiru tipo zueden mahaian, aurkezlearekin batera: Ray Loriga malditoa - erre eta erre, Bukowski zitatzen-, ezagutzen ez nuen beste nobelista gaztea - oso urduri, izerditan - eta neska bat, txakur batekin. Bai, txakur handi, zaldien antzeko arraza horretako txakur batekin. Platoan. Horrekin bakarrik g...


Estatistikan sinestea horoskopoan sinistea bezain idiota da. Hori dio nire ahizpak, Soziologian lizentziatzear dagoena. Ahizparengan fidatzen naiz, baina uste dut badagoela salbuespena: Wislawa Szymborska -ren poema hau, hain zuzen. Estatistikari ekarpena Ehun pertsonen artean dena hobekien dakitenak: berrogeita hamabi pauso oro dudatsu direnak: gainerako guztiak kasik, laguntzeko prest daudenak gauza asko luzatzen ez bada: berrogeita bederatzi, askoz jota, onak beti, besterik egin ezin dutelako: lau, akaso bost, inbidiarik gabe miresteko kapazak: hamazo...