Meine liebe Freundin

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-05-19 01:24
5

Beheko hura Garazi da, nire laguna. Aspalditik ezagutzen dut. Beti izan da bera ni baino askoz altuago.

Hamabi urte genituenean batera zulatu genuen belarria Postas kaleko farmazia batean.
Hamabostekin performance pornografiko bat antolatu genuen tren baten aurrean, Ribadeo izeneko herri galiziarrean.
Hamasei urterekin lapurretan ibili ginen Nottingham hiriko denda hortera guztietan.
Hamazortzirekin garagardo beltza edan ohi genuen O’Connor’s tabernan, ostiral gau gehienetan.
Hogei urterekin elkarri ahoan musu ematen genion Zapako tabernetan, inguruko gasteiztar modutsuak eskandalizatzeko.

Ismael Serranoren kontzertuetara eramaten nau. Bere umorea geniala da. Moskun izena aldatu zioten, eta gustatu zitzaion. Akordeoia jotzen du. Askotan eztabaidatzen dugu. Tren bat galdu genuen Londresen. Batera abestu dugu Euskaldunan, Moskun, institutuko pasilloetan. Beti daukagu betetzen ez dugun aholkua elkarri emateko. Izen bereko mutilekin atera izan gara. Baina bera normalean ni baino mutil arraroagoekin ateratzen da.

Eta gaur, bere urtebetetzea izan arren, ezin diot musu eman Alemanian dagoelako, eta ni Martitzen. Suzedaneo birtual honekin konformatu beharko. Muak.
Zorionak, Gaz!

Patxi

Patxi 2005-05-19 10:18 #1

Nik beti amestu izan det horrelako koadrila bat. >
Alemaniatik eta Martitzetik bueltan, Siberia-Gasteizen alkartzen zeratenean, deituko didazue larunbata gauren batean? Ilargiagatik edo, aztoratuta sentitzen zeratenean?

Anonymous

Anonymous 2005-05-19 16:28 #2

Nik ere ,zu bezalako lagun ona ,nahi dut .

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-05-19 19:02 #3

Patxi: >
Ilargiagatik edo kubatengatik... bale, deituko zaitugu, ziur nire laguna gustatzen zaizula.

K.

K. 2005-05-19 22:38 #4

gerezien sasoian gauden, >(kasi kasi)
zorionak Garazi!!!!

JB

JB 2005-05-20 23:02 #5

Katixa, nire ustez, ailegatu naiz maila batetara eskubidea daukala zeure links-etan agertzeko ez? Pentsatu bi aldiz maitia, eta, gogoratu asko maite zaitudala.

Utzi iruzkina: