Zer du Bilbok?

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-05-25 15:05
14

Beti suertatu zait harrigarria bilbotarrek duten bere hiriarenganako harrotasuna. Zenbat gustatzen zaien bilbotarrei Bilbo! Zein azkar botatzen duten “¡que somos de Bilbao!” animoso hura!

Normala da noski baten herria maitatzea, estimua izatea bata jaio eta ibiltzen ikasi duen txokoari. Baina bilbotarrena esajeratua da. Hiri desberdinetako jendea ezagutzen dut nik, eta inork ez du bilbotarrek bezain ondo hitz egiten beren hiriari buruz. Ez zaio inori bilbotarrei bezain beste begirada pizten haien hiriari buruz mintzatzeko orduan.

Bilbori buruzko lana, Bilbon, Bilboko idazle batekin. Zer gehiago eska daiteke?

Hau Julen Gabiria idazleak esaten du, Urtzi Urrutikoetxearen azkeneko lana aurkeztuz. Bilbofilia aitortua dario.

Nire galdera erraza da: zer du Bilbok? Hiru urtez egunero jo dut Bilbora, orain ere askotan joaten naiz, eta ez dut bertan ezer berezirik topatu. Hiri normal-normala, nahiko grisa, euritsua, zubi herdoildu eta autoz beteta. Zer eskapatu zait? Non dago Bilboko altxor ezkutua? Bertan jaio behar hura apreziatzeko?

Ez dago sarkasmorik aurreko galderan. Ezta inor ofenditzeko nahia ere. Benetan jakin nahiko nuke non dagoen Bilborenganako neurrigabeko maitasunaren arrazoia.

Xabito

Xabito 2005-05-25 15:37 #1

Gaur bertan honi buruz idatzi dut nire blogean, antzeko inpresio bat izan dudalako, ezberdintasunak ezberdintasun, ze nire idatziari ere Bilbofilia badariola ezin dut ukatu. >
Bilbofilia. Horixe zen berba. Nik Bilbozentrismoa esan dut, baina askoz adierazgarriagoa da zurea. >
Koinzidentzien eguna, nonbait.

Xabito

Xabito 2005-05-25 15:42 #2

Katixa, bide batez, ahal baduzu txikitu ipini duzun argazkiaren tamaina, eskumako menua estaltzen du eta. >
Aurrekoan ez dizut esan, baina neuk behintzat zure galderari erantzuteko formularik ez daukat. Beharbada Julenek azalduko digu zein den batzuontzako Bilbok duen xarmaren iturria. >
Ondo bizi

Julen

Julen 2005-05-25 22:53 #3

Aupa Katixa! >
Ba bai, arrazoia: Bilbofilia izan daiteke nirea, bai. Hitz polita asmatu duzuna, gainera! >
Bilbo ikaragarri gustatzen zait, hori egia da. Arrazoiei buruz, almohadarekin kontsultatuko dut eta ea bihar erantzuten dizudan, orain logurez nago eta (dena esan beharra zer den gero!). >
Baina zehaztapen txiki bat: "Bilbori buruzko lana, Bilbon, Bilboko idazle batekin. Zer gehiago eska daiteke?" esaldi hori hartu duzu, eta horri buruzko azalpena eman beharko dut. Kontua da guk, hilean behin, hitzaldi bat antolatzen dugula Santutxun. Beti eramaten dugu idazle bat, idatzi berri duen liburu bati buruz hizketan aritzeko. Hiru urtez ari gara horrela, hilero-hilero. Eta beti Bilbon, jakina; baina gaur arte ez dugu idazle bilbotarrik ekarri, zer diren gauzak. Bada, lehenengoa ekarri (Urtzi Urrutikoetxea), eta, hain zuzen ere, Bilbori buruzko liburu bati buruz berba egitera etorri zaigu. >
Horregatik jarri nuen esaldi hori, ez uste dudalako hitzaldia Bilbon egiteak, idazlea bilbotarra izateak eta liburua Bilbori buruzkoa izateak plus bat ematen diola ekitaldiari edo literaturari. Ez, ez. >
Nolabait ere, hitzaldia Santutxun izanda eta idazlea ere santutxuarra izanda, hori ospatzeko jarri nuen (eta nire blogeko irakurle bilbotarrak erakartzeko amu gisa, bide batez). >
Hori ba. Nire burua zurituta. >
Muxu bat, Katixa. Ea bihar asmatzen dudan arrazoiren bat Bilborekin maiteminduta nagoela azaltzeko. >
Amaitzeko, Bilbo ondoen islatzen duen poema. Bilbori buruz inoiz idatzi den gauzarik ederrena, Bilborekin maitemintzeko balio dezakeena akaso.

Julen

Julen 2005-05-25 22:57 #4

Aiba! >
Ez da ondo irten. Tira, loturak eramaten gintuen Bernardo Atxagaren "Herdoilaren tristeziarekin batera" poemara, Ruperrek ere abesten duena "Hautsi da anphora" zoragarrian. >
Ondo lo egin! Banoa almohadari galdetzera...

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-05-26 09:42 #5

Harrituta nago! Nik uste nuen hasiko zinetela esaten: baina nola atrebitzen? Ez al duzu ikusten Bilboko distira? Itsu izan behar Bilboko altxorra ez ikusteko! Gasteiztar hauek... hobe daude Castillan. >
Eta keba, oso zibilizatu ibili zarete, Xabito eta Julen. >
Beraz nahiko irrazionala da Bibofilia hura, ezta? Esaten nuenez, kanpokoek ezin dugu ulertu.

Anonymous

Anonymous 2005-05-28 16:38 #6

Erraza da ulertzea. Umetan Bilbo gris, zikin eta euritsua ezagutu genuenok badakigu bazeukala nolabaiteko xarma berezi bat. Ez geneukan Kontxako badiarik, ez Gasteizko kale zabalik, ez Zeledonik ez entzierrorik ez arrantza-portu xarmanagarririk... Burdina eta kea geneukan, baina gustura bizi ginen gure Bilbo zahar hartan. >
Itxuraz hain zatarra zen hura nola maita genezakeen azaldu behar genion munduari. Horregatik sortu genuen bilbotar farola, kanpotarrei ideiak argitzeko ;-)

Anonymous

Anonymous 2005-05-30 12:13 #7

Urtzik dino (anonymous izenpetu behar dudanez!): >Athletic-a, Begoñako Ama, txikiteroak eta bilbainismoa (bilbotarkeria nahi baduzu euskaraz, baina "tasuna" barik "keria"rekin) topikoak direla uste dut.
Hau da, egon badago Bilbori buruzko harrokeria patetiko samar hori, ez dut ukatuko, baina gehienoi irrigarri samarra egiten zaigula uste dut. Hizkuntzaz oso erdalduna da, nahiz eta inoiz abertzale antzekoa izan (EAJkoa, zehazten hasita) eta teorian euskararen aldekoa, erdaraz euskarazko berba batzuk erabiltzen dituztenetakoa. Bilbainismo horren barruan bertsio modernoago baina era berean antieuskaldun bat ere egon liteke, ustez kosmopolitagoa baina azken finean espainola baino espainolagoa. >Baina ez dut uste besteok daukagun Bilborekiko harrotasunak (ez "keria") horrekin zer ikusirik daukanik, bale, topikoren bat onartuko dugu noizbehinka, baina oso desberdina da eta sarri-askotan aurrekoen kontrakoa. Baina oso eremu euskaldunetako eredu horietatik ere agian urrun dago, nahiz eta askotan eremu horretako jendeak (edo eremu horretatik alde egindakoek) osatzen duten gure Bilboko fauna: Bizkaia eta Gipuzkoako eskualderik euskaldun eta abertzaleenetakoak dira, eta horiek eta ikastoletan hazitako bestelako euskaldunek osatzen dute fauna hau, euskalduna, asfalto-asfaltokoa, baserri mundutik oso urruna (eta herrietako euskaldun asko, kalean bizi arren, hurbilago zaudete baserritik, nekazaritza edo naturatik). Nik hor kokatuko nuke, aurrekoak aipatu duen legez, gogaitu samar ere bagaudela kanpotik datozen euskaldun horiez ("etxeko supazterrean jasotako euskaraz") eta, besteek baino ahalegin handiagoak eginda, ikastolan zein AEKn euskara batua baino ez dakitenez beren sumatutako mesprezuaz, Bilboren gainean beti kutsaduraz berba egiteaz, hiri hau ze erdalduna den diotenez, 50.000 euskaldun bizi garela hemen kontuan izan barik, euskarak bizi behar badu Bilbon bizi behar duela konturatzen ez direnez, eta Euskal Herria ekonomikoki zer edo zer bada, asko zor diola Bilbo eta bere inguruari.
Edozelan ere, barkatuko didazu ñoñostiarkeria beti askoz harroagoa iruditu zaidala esaten badiotsut, handiusteagoa, akonplejatuagoa agian (eta ez nabil futbolaz bakarrik, baina horretaz ere bai), afrantsesatuagoa. Duda barik, askoz postal hobea osatzen du Donostiak, mila bider ederragoa da, eta horren aldean Bilbo itsusi eta zikin horrek bere zaleak baditu, arauetatik libreago ibiltzeko hainbat jenderentzat (exilio arrosa esaten zioten gayek?). >Betiko bilbotarrek bezainbat, kanpotik etorritako euskaldun gehienek sentitu dute Bilborekiko liluratxo hori, ikasle jendeak batez ere.
Baina ez nuke esango horrenbesteko harrotzerik dagoenik, are gehiago, nik historikoki horren aurkakoa bizi izan dut: fama zuk esandakoa zen, baina azken 25 urteak oso gogorrak izan dira, jende pilo bat joan da kalegorrira inguru hauetan eta harro egoteko baino depresioak jota ibiltzeko sasoiak izan diren irudipena gelditu zait niri. Hortik irtenda, baliteke azken urteotan bilbofilia hori atzera piztu izana, baina esandakoa, hainbat urtez burumakur ibili ostean.

Anonymous

Anonymous 2005-05-31 10:08 #8

Zenbaterako ematen duen Bilbo, eh? sentimendu ilunenak pizten ditu.

Palots Peric

Palots Peric 2005-06-13 00:04 #9

Bilbainoen harrotasuna baserritartasun ergel, inculto askotan zoro eta eskuarkiro asozial batetik atera eta Danteren inpernuko zuloko piso apalenetik gora egindako baten harrotasuna da. Azkar esanik, erdaldun eta española izateak dakarren poza, euskalduna izateak exigitzen duen kartzelatik landara. Eta beste era batez agertuz, basko gehienei bere buruen iguinak daramatzaten paradoja bat iruditzen zait: zikinetik irten nahi, eta zikinean bukatu. >
Madriden egun egiten ari dena bihar ikasiko dute Bilbaon, eta ihaurriko dute etzi -ezta duda izpirik- konbeni den bezala, Pais Vasco oso xamarrean; hortaz ongi hartuko dute kontua bachoquietako lerdo guzi hoiek.

Anonymous

Anonymous 2005-10-15 01:19 #10

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous

Anonymous 2005-10-15 01:43 #11

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous

Anonymous 2005-10-15 02:21 #12

This post has been removed by a blog administrator.

2006-01-27 14:59 #13

Athletic-a, Begoñako Ama, txikiteroak eta bilbainismoa (bilbotarkeria nahi baduzu euskaraz, baina "tasuna" barik "keria"ren) topikoak direla uste dut. >Hau da, egon badago Bilbori buruzko harrokeria patetiko samar hori, ez dut ukatuko, baina gehienoi irrigarri samarra egiten zaigula uste dut, hizkuntzaz oso erdalduna da, nahiz eta inoiz abertzale antzekoa izan (EAJkoa) eta teorian euskararen aldekoa, erdaraz euskarazko berba batzuk erabiltzen dituztenetakoa. Bilbainismo horren barruan bertsio modernoago baina era berean antieuskaldun bat ere egon liteke, ustez kosmopolitagoa baina azken finean espainola baino espainolagoa.
Baina ez dut uste besteok daukagun Bilborekiko harrotasunak (ez "keria) horrekin zer ikusirik daukanik, bale, topikoren bat onartuko dugu noizbehinka, baina oso desberdina da eta sarri-askotan aurrekoen kontrakoa, baina oso eremu euskaldunetako eredu horietatik ere agian urrun dago, nahiz eta askotan eremu horretako jendeak (edo eremu horretatik alde egindakoek) osatzen duten gure Bilboko fauna: Bizkaia eta Gipuzkoako eskualderik euskaldun eta abertzaleenetakoak dira, eta horiek eta ikastoletan hazitako bestelako euskaldunek osatzen dute fauna hau, euskalduna, asfalto-asfaltokoa, baserri mundutik oso urruna (eta herrietako euskaldun asko, kalean bizi arren, hurbilago zaudete baserritik, nekazaritza edo naturatik). Nik hor kokatuko nuke. >Edozelan ere, barkatuko didazu ñoñostiarkeria beti askoz harroagoa iruditu zaidala esaten badiotsut, handiusteagoa, akonplejatuagoa agian (eta ez nabil futbolaz bakarrik, baina horretaz ere bai), afrantsesatuagoa. Duda barik, askoz postal hobea osatzen du Donostiak, mila bider ederragoa da, eta horren aldean Bilbo itsusi eta zikin horrek bere zaleak baditu, arauetatik libreago ibiltzeko hainbat jenderentzat (exilio arrosa esaten zioten gayek?).
Betiko bilbotarrek beste kanpotik etorritako euskaldun gehienek sentitu dute Bilborekiko liluratxo hori, ikasle jendeak batez ere. >Baina ez nuke esango horrenbesteko harrotzerik dagoenik, are gehiago, nik historikoki horren aurkakoa bizi izan dut, fama zuk esandakoa zen, baina azken 25 urteak oso gogorrak izan dira, jende pilo bat joan da kalegorrira inguru hauetan eta harro egoteko baino depresioak jota ibiltzeko sasoiak izan diren irudipena gelditu zait niri. Hortik irtenda, baliteke azken urteotan bilbofilia hori atzera piztu izana, baina esandakoa, hainbat urtez burumakur ibili ostean.Athletic-a, Begoñako Ama, txikiteroak eta bilbainismoa (bilbotarkeria nahi baduzu euskaraz, baina "tasuna" barik "keria"ren) topikoak direla uste dut. >Hau da, egon badago Bilbori buruzko harrokeria patetiko samar hori, ez dut ukatuko, baina gehienoi irrigarri samarra egiten zaigula uste dut, hizkuntzaz oso erdalduna da, nahiz eta inoiz abertzale antzekoa izan (EAJkoa) eta teorian euskararen aldekoa, erdaraz euskarazko berba batzuk erabiltzen dituztenetakoa. Bilbainismo horren barruan bertsio modernoago baina era berean antieuskaldun bat ere egon liteke, ustez kosmopolitagoa baina azken finean espainola baino espainolagoa.
Baina ez dut uste besteok daukagun Bilborekiko harrotasunak (ez "keria) horrekin zer ikusirik daukanik, bale, topikoren bat onartuko dugu noizbehinka, baina oso desberdina da eta sarri-askotan aurrekoen kontrakoa, baina oso eremu euskaldunetako eredu horietatik ere agian urrun dago, nahiz eta askotan eremu horretako jendeak (edo eremu horretatik alde egindakoek) osatzen duten gure Bilboko fauna: Bizkaia eta Gipuzkoako eskualderik euskaldun eta abertzaleenetakoak dira, eta horiek eta ikastoletan hazitako bestelako euskaldunek osatzen dute fauna hau, euskalduna, asfalto-asfaltokoa, baserri mundutik oso urruna (eta herrietako euskaldun asko, kalean bizi arren, hurbilago zaudete baserritik, nekazaritza edo naturatik). Nik hor kokatuko nuke. >Edozelan ere, barkatuko didazu ñoñostiarkeria beti askoz harroagoa iruditu zaidala esaten badiotsut, handiusteagoa, akonplejatuagoa agian (eta ez nabil futbolaz bakarrik, baina horretaz ere bai), afrantsesatuagoa. Duda barik, askoz postal hobea osatzen du Donostiak, mila bider ederragoa da, eta horren aldean Bilbo itsusi eta zikin horrek bere zaleak baditu, arauetatik libreago ibiltzeko hainbat jenderentzat (exilio arrosa esaten zioten gayek?).
Betiko bilbotarrek beste kanpotik etorritako euskaldun gehienek sentitu dute Bilborekiko liluratxo hori, ikasle jendeak batez ere. >Baina ez nuke esango horrenbesteko harrotzerik dagoenik, are gehiago, nik historikoki horren aurkakoa bizi izan dut, fama zuk esandakoa zen, baina azken 25 urteak oso gogorrak izan dira, jende pilo bat joan da kalegorrira inguru hauetan eta harro egoteko baino depresioak jota ibiltzeko sasoiak izan diren irudipena gelditu zait niri. Hortik irtenda, baliteke azken urteotan bilbofilia hori atzera piztu izana, baina esandakoa, hainbat urtez burumakur ibili ostean.

2006-01-27 14:59 #14

Merci. >estudiantina Roberto Iza Valdes
>www.roberto-iza-valdes.comMerci. >estudiantina Roberto Iza Valdes
>www.roberto-iza-valdes.com

Utzi iruzkina: