Estatistikak

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-05-03 22:26
1

Estatistikan sinestea horoskopoan sinistea bezain idiota da. Hori dio nire ahizpak, Soziologian lizentziatzear dagoena. Ahizparengan fidatzen naiz, baina uste dut badagoela salbuespena: Wislawa Szymborska -ren poema hau, hain zuzen.


Estatistikari ekarpena

Ehun pertsonen artean

dena hobekien dakitenak:
berrogeita hamabi

pauso oro dudatsu direnak:
gainerako guztiak kasik,

laguntzeko prest daudenak
gauza asko luzatzen ez bada:
berrogeita bederatzi, askoz jota,

onak beti,
besterik egin ezin dutelako:
lau, akaso bost,

inbidiarik gabe miresteko kapazak:
hamazortzi

beti estu eta larri dabiltzanak
edozer edo edozeinen erruz:
hirurogeita hamazazpi

banaka kalterik egingo ez luketenak
baina taldeka basati hutsak direnak:
erdia baino gehiago duda barik,

ankerrak
zirkunstantziek eskatuta:
hobe ez jakin,
ezta gutxi gora-behera ere.

jakin eta gero jakintsu direnak:
jakin baino lehen jakintsu direnak
baino ez askoz gehiago,

bizitzan gauzak baino ez nahi dituztenak:
berrogei,
erratuta egon nahiko nuke baina,

makurtuak, minduak eta
iluntasunean linternarik gabekoak:
laurogeita hiru
lehentxeago edo geroxeago

errukidunak:
laurogeita hemeretzi,

hikorrak:
ehunetik ehun.
Aldaketarik jasaten ez duen kopurua, momentuz.



2006-01-27 14:59 #1

<p>Estatistika zaleak, web counter bat ipiniz sufritzeko pronto daudenak... ><br /> >Nik ere maite ditut estatistikak. Maiatza zaleak adibidez, bi behintzat bagaude... .... ren artean.Estatistika zaleak, web counter bat ipiniz sufritzeko pronto daudenak... ><br /> >Nik ere maite ditut estatistikak. Maiatza zaleak adibidez, bi behintzat bagaude... .... ren artean.</p>


Utzi iruzkina: