The wandering books
Garai batean modan egon zen: The Wandering Books deitzen zioten, Liburu Ibiltariak, alegia, eta zera egiten zuten: liburu bat hartu, zenbaki bat eskaini eta ohartxo batekin leku publiko batean abandonatu. Ohartxoak halako zerbait zioen:
Kaixo, liburu ibiltari bat naiz, eskuz esku nabil. Har nazazu, irakur nazazu eta gero libre utz nazazu berriro, beste batek nitaz disfruta dezan. Liburu hau zuk baino lehen nork irakurri duen jakin nahi baduzu sartu webgune honetan eta idatzi kode hau.
Nik behin topatu nuen bat. Liburu bidaiari horietako bat, esan nahi dut. Udan, Bartzelonarako bidean. Autobusean nioan lagun batekin eta atsedena hartu zuen txoferrak Zaragozako zerbitzu area batean. Alfajarín deritzaten leku bat. Makina batean ura erostera joan eta botilaren ordez liburu bat topatu genuen laguna eta biok. Oso leku estrainioa batek liburua ahazteko, beraz gure kuriositatea piztu eta liburua ireki genuen. Barruan aipatu dudan ohartxoa. Grazia egin zitzaigun, detaile polita.
- Ziur hau seinale bat dela, liburu honek zorte ona ekarriko digu… - komentatu zuen nire lagunak. Bartzelonan zain genuena dastatu genuen momentu batez.
Bera geldituko zela liburuarekin iritzi genuen, Maruja Torres-en artikulu liburu bat zen, nik aspaldian irakurrita nuena. Berak motxilan sartu eta gure bidaia jarraitu genuen, animatuta.
Bartzelonan oso ondo pasa genuen, nahiz eta bero errekor guztiak apurtu 2003ko uztail horretan. Nire lagunak ordea atsegin handiagoz gogoratuko du uda hura nik baino. Uztail sargoritsu horretan gaur egun bere mutila dena ezagutu baitzuen. Oso mutil jatorra, biolin-jolea, azentu alemanarekin gazteleraz nahiko ondo hitz egiten ikasi duena. Bartzelonan maitemindu eta haien maitasuna hainbat hiritan ari dira paseatzen harrez geroztik. Harrez geroztik nire lagunak oso lan ona lortu du Parisen eta oro har zorte onekoa dela uste dugu gehienok.
Orain dela gutxi galdetu nion liburuagatik. Irakurri ote zuen eta gero bueltatu, ohartxoak agintzen zuen moduan. Eta ezetz, oraindik zuela etxean, ondo gordeta. Liburu ibiltarien mugimendua hasi zuenen filosofiaren kontra ezin indar handiagoz egin. Liburu ibiltaria baino, liburu elbarria.
Ez zidan esplikazio gehiagorik eman baina argi dago zer gertatzen den. Nire lagunak jarraitzen du sinisten liburu horrek zorte ona ekarri ziola, eta beldur da bere zoriona liburu horrekin joango ote den. Imajinatu liburua leku publiko batean uzten duela – bus geltokiko komuna, parkeko bankua, pub bateko barra – eta bere zorteak bat-batean alde egiten duela, agertu zen bezain era inprobisatuan.
Ez, ezin arrisku hura hartu. Ulertzen dut nire laguna.
Iruzkinak
Anonymous 2005-05-08 22:55 #1

Hemendik aurrera liburu mirasgarri baten bila ibiliko naiz ni ere .

Patxi 2005-05-15 01:00 #2

Ba nik ere, ulertu, oso ondo ulertzen det zure laguna. Eta pena ematen dit. >
Liburu horrek zortea ekarri ziola uste badu, gauzak gaizki juten hasten zaionean, beste zerbait aurkituko du, bere zoritxarren errudun bihurtuko duena, liburua baino indartsuagoa dena nunbait. Etxean gorde ezin duen zerbait, auskalo zer, edozer. >
Eta pentsatuko du, bere zoritxarrak goitik, auskalo nundik datozkiola. Ez dagoela bere gain arazo hoiei aurre egitea. Eta ez da saiatuko aldatzen, edo saiatuko da, baina sinismenik gabe. >
Siniskeriak oso kaltegarri direla sinisten det nik itsu-itsu. >
Eta kontu hau oso serioa dala iritzita ere, nahiago det umore puntu bat jarri. >
nere lankide batek "pin" jakin bat eramaten du partida garrantzitsu bat dagoen bakoitzean. Zortea ematen dio. >
Athletic-ekoa da. >
Betiseko bati lapurtu beharko dio, bularrean josita daraman pin-a! >
Beste batean, emozionatuta etorri zan, nere herriko masajista batek planetek guregan duten eraginaz esandakoekin zeharo sinistuta. >
Galdetu egin nion, 400 bidaiari dituen hegazkin bat erortzen danean, ea danak horoskopo bera al duten edo. Tsunamikoekin ere aber. >
Irriparretxoa egin zuen. Galtzailearena. Ilusioa zapuztu nion. Baina ez nuen konbentzitu. Berdin berdin pentsatzen jarraitzen du. >
Eta zuk Katixa? >
Zure laguna ulertu bai, baina zuk? sinisten al dezu siniskerietan? >
Alde batera ala bestera erantzunda ere, erantzuna gustatuko zait.

2006-01-27 14:59 #3

Izugarri gustatze zait liburu ibiltarien ideia hoi! Garai baten bezela modan jartzea gustatuko litzaidake, neroni hasiko nintzateke... baño interneteko kodeen kontua ez dakit nola jartze dan, beraz, besten batek hartu beharko iniziatiba.Edo liburuan bertan komentarioak uzten jutea ez litzake idea txarra... nei ilusio haundia ingo liake! >Ze idea polittak dazkaen batzuk.Izugarri gustatze zait liburu ibiltarien ideia hoi! Garai baten bezela modan jartzea gustatuko litzaidake, neroni hasiko nintzateke... baño interneteko kodeen kontua ez dakit nola jartze dan, beraz, besten batek hartu beharko iniziatiba.Edo liburuan bertan komentarioak uzten jutea ez litzake idea txarra... nei ilusio haundia ingo liake! >Ze idea polittak dazkaen batzuk.

Utzi iruzkina: