Nostalgia eta eskatologia

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-05-24 15:20
6

Orain dela gutxi afari bat izan nuen eskolako kide ohiekin. Hamar urte ziren haietako batzuk ikusten ez nituela. Ilusio handirik ez, baina kuriositatea banuen.

Jatetxe batean genuen hitzordua. Musuak. Barreak. Orainaldiaz hitz egin genuen hasieran – ze ikasketa, ze lan, ze nobio – eta berehala mintzagai logikora pasatu ginen: iragana, OHOko garaiak. Azterketen lapurretak, txangoak, futbol partidak.

Elkarrizketa nostagiko horren erdian hau bota zidan neska batek, gomuta horietako bat guztiekin konpartituz:

- Zutaz oso ondo gogoratzen dudana da beti irakurtzen zenuela hiru liburu aldi berean. Bata ohe ondoan zenuen, bestea autoan eta hirugarren bat komunean.

Hasieran txantxetan zegoela pentsatu nuen, nire liburu-zaletasunaz barre egiten. Baina ez: memoria piztu eta arrazoia zuela konturatu nintzen. Hiru liburu izan ohi nituela hasita: bata ohe ondoan, lokartu aurretik irakurtzeko, bestea amaren autoan, eskolarako bidean irakurtzeko, eta hirugarrena komunean. Normalean gehien gustatzen zitzaidana, gainera. Momo edo La Isla del Tesoro komunean irakurriak ditut, nire txoko faboritoa. Han sartzen nintzen, behar fisiologikoen aitzakiapean eta denboraz ahaztu. Familiakoek atean jotzen zuten, telefonoz deitzen ninduten. Ez zitzaidan inporta.

Ezin dut gogoratu noiz galdu nuen ohitura. Baina hamar urte badira. Orain ez dut hori ezta oporretan praktikatzen. Ez zait otu ere egiten. Gaizki pentsatuko dute nire albokoek komunean liburu mardul batekin sartu eta hiru ordu laurdenetan irteten ez banaiz? Ziurrenik bai.

Patxi

Patxi 2005-05-25 22:47 #1

Portatilarekin errexago, gaur egun? >
Izan behar du bere xarma. Tazan exerita, portatila belaun gainean... kli-kitiklaka-klaka-kli-kli... >
Ez zait iruditzen inoiz probatuko dedanik, baina irudiak sekulako plastikotasuna du.

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-05-26 17:03 #2

Nik uste pelikularen batean ikusi dudala halakorik. Dena den, ez dakit, apur bat deserosoa iruditzen zait. Asko berotzen dira izterrak eta.

Patxi

Patxi 2005-05-26 20:05 #3

jajajaja! >
Berotu egiten dira izterrak beraz?

jon

jon 2005-05-29 19:35 #4

Jarri babespen bat hanka gainean, zulatutako soporte moduan, eta froga ezazu, CPUa ondo haizeratuta izanik, nola Sortu eta Sartu honi, aldi berean ekingo diozu, eta....asmakizuna "eskatologiaren sorkunkeria"aren performance bilakatu? >beroa aldentzeko moduan, noski!
je je

itsas_begiak

itsas_begiak 2005-05-31 12:28 #5

Irakurketa konpultsiboaren inguruko anekdotak ugariak dira zalantza barik,hor duzue besteak beste,Quevedo jaun espainiar txit agurgarri zein higuingarria,zeinek bazeukan mahai borobil rotatorio bat etxean,nun laupabost liburu ezberdin zituen irekiak eta txandaka pasatzen zen batetik bestera errito nahiko absurdo batean murgilduta. >Dena den,egin duzun komentarioaren karietara,neu ere izan ninan beste egunean holako afari malenkoniatsu bat.27 urte ditut eta denbora ezta debalde pasatu,nere ingurura begiratzerakoan mahaikideen begietan islatzen baitzen bizitza berak burututako txikizioa.
Garai baten errebeldia,ametsen ilusioa eta sentiberatasun mugaezina zirenak, gaur egun konformismoa,desenkantoa eta nolabaiteko isolamendu sentimentalean bihurtu dira.Gehienek beren mikrokosmos partikularra eraiki dute eta bertan babesa bilatzen dute,dagoeneko Itakara ailegatuak balira bezala.Fakultateko lehenengo urteak nola ahantzi ba? >Bertan bizitakoak oroimenean geratzen dira betirako,artean gaztetasunak ematen duen ausardi dizdiratsuak gidatuta edozertarako prest ikusten baikenuen geure burua.Gaur egun ordea,tristeziaz ikusiet batzuen amildegi existentziala:militante nekaezinak zirenak jarrera sasi-intelektualetan bilatu dute aterbe, aktibismo mota oro mexpresatuz ustezko razionalidade baten izenean,zeintzuk eta bere bizitza parametro nahiko ilojikoetan eraiki duten hoiexek.
Bestalde,begien ninietan dizdira sortarazten ziguten klasekide neska gehienak be dexente aldatu dira.Amaierarik gabeko gauetan nirekin ametsak eta ilusioak konpartidu zituzten pertsona hoiek joanak dira,orain fidelidadean eta segurtasunaren itzalean izkutatu egin baitira,bizitza berari beldurra baliote bezala.Bere edertasunagatik kanpus osoan lurrikara sortzen zuen neska (oroitzen Mikel Markezen kanta?zure begiek mintzen nautee diona? halaxe sentitzen nintzen ni bere aurrean),bere garaian bikotekidea izan nuena,urteak zirela ez nuela ikusten eta afaldu ostean kontu kontari ibili giñen.Bere bizitzako gorabeherak kontatzen ari zitzaidala Alejandra Pizarnik poetisa argentinarraren bertso hura etorri zait burura: "(...)Ya no baila la luz en tu sonrisa..." >Hala ere,bapatean zera esan zidan: ze guapoa zauden,zure edertasuna ezta batere zimeldu,eta momentu batez garai haietara bueltatu zen nire gogoa,une batez errealitateak sorturiko harresiak ahantziaz,nire egoa hegalean zihoalarik garai zoriontsuago batzuetara.
Etxerako bidean nindoala berriz ere askotan egin didaten salaketan sakontzen zebilen nere garunak, inmaduro itzela naizena dioena alegia,bizitzan oraindikan bere lekua aurkitu eztuen gizaki atormentatua... >Eta erantzun gisa Nietzsche zaharraren hitzak atera zaizkit arrapaladan:
“Bailemos como trovadores >entre santos y prostitutas
entre Dios y el Mundo"

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-05-31 19:15 #6

Jo, nik ez nuen nire mezuan hain melankoliko agertu nahi. Dena den, soilik 27 urte eta hain akabatuta daude zure garai bateko kideak? Beldurra ematen du pentsatzeak nola egongo diren hogei urte barru. >Arrazoia duzu, ordea, zaila da nagusi egitea. Instrukziorik gabe uzten gaituztenez munduan albokoei kopiatzera mugatzen gara askotan, eta hor ikusten dira bizitza moderatuki miserable horiek: lan erdi-gorrotagarri batekin, bikote erdi-gorrotagarri batekin, pentsamendu geroz eta ahulagoarekin.
Eta horri maduro "izatea" esaten diote?

Utzi iruzkina: