G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Bi aste pasa dira Obaba estreinatu zenetik eta orain filmaz hitz egitea modaz pasatako gai batez aritzea bezala iruditzen zait (gure garai posmoderno petralen gauzak). Hala ere, Patxi Gaztelumendiri agindutakoari jarraituz, hona hemen filmari buruz esateko dudana. Lehenik eta behin huts egin didala. Desengainatuta atera nintzela zinematik. Orohar film asimetriko samarra iruditu zitzaidan, zati batzuk benetan onak (maistraren pasartea kasu) eta beste batzuk tonuz kanpokoak (Lukas psikopatarena). Pelikula biguna iruditu zitzaidan, errealismo magikoa ukitzen sa...


Ailegatu dira. Ikusi ditut. Zuk ere erraz errekonozituko dituzu. Taldeka ibiltzen dira, San Francisco aldapan gora. Beren arropek, begirada adiek, ile hori eta begi urdinek salatzen dituzte. Haien artean gaztelania zatarraz egiten dute. Atzamarrarekin eraikin eta elizak seinalatzen dituzte. Batzuek mapak darabiltzate. Besteek argazki-makinak. Ezin disimulatu: erasmus berriak dira. Erasmus jaunari esker Gasteiza etorri diren ikasle europarrak. Finlandia, Alemania, Frantziatik datoz. Beldurtuta. Emozioz beterik. Esploratzaileak dira. Alde zaharrak zer eskaini behar dienaren bila. ...


Amaran utzi nau autobusak, eta oinez egin dut Kursaalerako bidea. Maleta handi batekin eta nire ordenagailua sorbaldatik zintzilik, gogoz jotzen du eguzkiak gainera. Alfonbra gorria topatu dudanerako ez dut oso itxura glamourosoa, egia esanda. Kursaaleko kafetegian indarrak berreskuratzen saiatzen naiz. Kafea izotzarekin: 2,60 euro. Zer espero nuen? Donostian nago. Ondoko mahaian TVEko kamara bat eta bi kazetari. Prentsaurreko batetik omen datoz, eta zuzendari bat larrutzen ari dira. “Ze bordea tipoa, ezta?” “Bai, bai, ez dakit nola agoantatu dugun.” Nortaz ari dira? Kuriositatea...


Datorren igandetik aurrera asteroko kolaborazioa egingo dut Arabako egunkari batean. Kontra-portadan izango naiz igandero, argazki eta guzti, horrek suposatzen didan arazotxoarekin . Aurretik horrelako lanik egin ez dudan arren, lasai asko nago. Blogaren filosofia jarraituko dut erabat, hau da, burutik pasatzen zaidan lehenengo gauza idaztea. Euskaraz egingo dut, salbuespenak salbuespen, egunkari erdaldun batean. Lasai asko nago bloga eta zutabearen arteko desberdintasun bakarra luzeran ikusten dudalako: 1950 karaktere zutabearen kasuan. Aspertu edo esateko gehiagorik ez...


Badago Madrilen zineman espezializaturiko liburu-denda bat . Ocho y Medio du izena, Felliniren pelikularen omenez (eta ez baten batek uste duen moduan Nueve Semanas y Medioren omenez) eta bertoko nagusiak borde samarrak diren arren pila bat liburu aurkitu daitezke haien apaletan. Aurrekoan hara jo nuen, ezer erosteko asmorik gabe (beno, asmoa bai, baina dirurik ez). Asko zaintzen dute liburu-denda horren erakusleihoa, eta egun hartan ere gauza txukuna prestatua zuten: Montxo Armendarizen azken filmaren inguruko dekorazioa, Obabaren estreinaldi hurbila aprobetxatuz. ...


Berlin, 1972 Jerusalem, 2004 Hondarribia, 2005.


Orain dela urtebete-edo, MNCARS museoan egon nintzen ROY LICHTENSTEIN: ALL ABOUT ART erakusketa ikusten. Pop artearen ordez, beste gauza bat gertatu zitzaidan deigarria hartan. Eztabaida bat. Gizon eta emakume gazte baten eztabaida sutsua. Museoak ez dira normalean eztabaidarako leku, artearen tenplu sakratua izaki, baina bi hauek, ezin eutsiz han ziren, Roy Lichtensteinen koadro baten aurrean purrustadaka. Arteak eta bizitzak bat egiten duten momentu magiko horietako bat izan zen, izan ere, nik lehenengoz ikusi nituenean koadro honen aurrean zeunden. Haiek ez z...


Atzo lagun bat gonbidatu nuen etxean bazkaltzera. Astelehenean hasi zen berriro lanean, ia hilabete oporretan igaro ostean. Burumakur etorri zitzaidan, bere lanaz kexaka, bere nagusiak madarikatzen eta uste dut ez zituela behar bezala apreziatu eskaini nizkion tortelliniak. Aste honetan ikusten dudan jende gehiena berdin dabil, burumakur eta estresatuta. Norbaitek oporrak betiko zirela sinestarazi izan balie bezala. Opor-ondoko sindromeaz kutsatuta dago nire autoeskolako irakaslea ere bai. M-30n geundenean antzeman dut bere keinu estresatua, bere ultzera-aurpegia. Gero, Gran ...


Martitzen bueltan eta hasi dira albiste txarrak. Obrak direla eta berriro erori zaigu telefono linea. Telefonican sentitzen dutela baina ziber batera joan beharko naizela diote. Kasu egin diet, baina horrela ezin da idatzti. Tiempo disponible: 12:05, 12:04, 12:03, 12:02... Ez, arraio, horrela ezin da. Itxaron beharko. Bitartean madarikatu Telefónica nire partez.


Garai batean (lotsarik gabe aitortuko dut) Photoplay makinara adiktoa nintzen. Benetan engantxatuta nengoen. Institutuko frantses klaseetara joan beharrean taberna batean ematen nituen orduak, Photoplayra itsatsita. Mon dieu, horiek garaiak horiek! Suposatzen dut guztiok ezagutzen duzuela inbentoa. Ehun pezeten truke mahai-jokoak bertsio digitalean eskaintzen zuen makina diaboliko bat zen, taberna guztietan zutena. Niri gehien gustatzen zitzaidan jokoa (berrogeiren bat izango zituen aukeran) Trivial Pursuit zen. Benetakoa, txartel, gaztatxo eta dena delakoekin jokatzen ...