Etiopea zutabegile

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-09-16 00:30
11

Datorren igandetik aurrera asteroko kolaborazioa egingo dut Arabako egunkari batean. Kontra-portadan izango naiz igandero, argazki eta guzti, horrek suposatzen didan arazotxoarekin .

Aurretik horrelako lanik egin ez dudan arren, lasai asko nago. Blogaren filosofia jarraituko dut erabat, hau da, burutik pasatzen zaidan lehenengo gauza idaztea. Euskaraz egingo dut, salbuespenak salbuespen, egunkari erdaldun batean.

Lasai asko nago bloga eta zutabearen arteko desberdintasun bakarra luzeran ikusten dudalako: 1950 karaktere zutabearen kasuan. Aspertu edo esateko gehiagorik ez dudan arte blogaren kasuan. Zutabearen limiteak agian testuak apurtxo bat orraztera behartuko nau, hitz bat edo beste moztera. Arazo hori ez da interneten ematen.

Beraz etiopea Martitz utziko du, igandeetan bederen, egunkari hura erosten duten patateroei ilusio handiz 1950 karaktere eskaintzeko.

Anonymous

Anonymous 2005-09-16 00:38 #1

Hello there!...on my travels i found your blog,not bad at all... If you are interested, go see my Adware related site. nothing fantastic but it's all i got!..lol

Xabito

Xabito 2005-09-16 08:11 #2

Bada zorionak eta zorte on zure zutabean. Ia ez dudan ahazten domeketan egunkari erdaldun hori sarriago erostea. >
Trebakuntza polita blogaren kontua, ezta? >
Esandakoa, zorionak.

Patxi

Patxi 2005-09-16 09:42 #3

Nere heroia, Katixe. >
Zorionak! >
Zure zutabeak ekarriko dituzu hona argitaratu ondoren, ezta?

Julen

Julen 2005-09-16 11:17 #4

Zorionak Katixe! >
Patxik dion bezala, ea hona ekartzen dituzun zutabeak.

telezaborra

telezaborra 2005-09-16 20:30 #5

Zorionak Katixe!! >
Eta gainera igandeetan, ez zara kexatuko.

Ricardo Gómez

Ricardo Gómez 2005-09-16 22:57 #6

This post has been removed by the author.

Ricardo Gómez

Ricardo Gómez 2005-09-16 22:59 #7

Zorionak, Katixe, eta aurrera zutabearekin!! >
Miresten zaituztet aldian-aldian eta epe zorrotzak beteaz idazteko kapaz zaretenok. Ni ez naizelako. >
Zorionak berriz.

Anonymous

Anonymous 2005-09-17 17:12 #8

Beste txapel bat vasco-ESPAÑOLAZOen arramairuan...oraingo honek capitaleko usain urbanitaduna. Maketoen efekto boomeranga, bainan ifertzinaz. Marciana bat Adis-Abebban.

Anonymous

Anonymous 2005-09-21 11:45 #9

AUPA KATIXE!!!Nire errubixa gustukoena .Zure argazkia ikusi dut .Idazle ona eta gainera polita.ZORIONAK.

Roberto Iza Valdes

Roberto Iza Valdes 2005-11-04 09:36 #10

This post has been removed by the author.

2006-01-27 14:59 #11

Zorionak bai Katixe! Atsegin handiz irakurrikoet zure zutabetxoa igandetan. Egunkaria erosi,hori bai, eztet egingo,EAJ-k araban hedabidea hedatzeko egiten duen enegarren proiektu horrek be eztidalako poz berezirik eragiten. >Argazkiari dagokionez,behintzat horrek emanen dit zu ezagutzeko aukera, ta Alde zaharretik noiz edo noiz ikusten bazaitut agian garagardotxo batea gonbidatzeko ausardia nahikoa aterakoet. Esandakoa,zorionak ta ondo segi!Zorionak bai Katixe! Atsegin handiz irakurrikoet zure zutabetxoa igandetan. Egunkaria erosi,hori bai, eztet egingo,EAJ-k araban hedabidea hedatzeko egiten duen enegarren proiektu horrek be eztidalako poz berezirik eragiten. >Argazkiari dagokionez,behintzat horrek emanen dit zu ezagutzeko aukera, ta Alde zaharretik noiz edo noiz ikusten bazaitut agian garagardotxo batea gonbidatzeko ausardia nahikoa aterakoet. Esandakoa,zorionak ta ondo segi!

Utzi iruzkina: