Sendatuta nago

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-08-24 11:07
2

Garai batean (lotsarik gabe aitortuko dut) Photoplay makinara adiktoa nintzen. Benetan engantxatuta nengoen. Institutuko frantses klaseetara joan beharrean taberna batean ematen nituen orduak, Photoplayra itsatsita. Mon dieu, horiek garaiak horiek!

Suposatzen dut guztiok ezagutzen duzuela inbentoa. Ehun pezeten truke mahai-jokoak bertsio digitalean eskaintzen zuen makina diaboliko bat zen, taberna guztietan zutena.



Niri gehien gustatzen zitzaidan jokoa (berrogeiren bat izango zituen aukeran) Trivial Pursuit zen. Benetakoa, txartel, gaztatxo eta dena delakoekin jokatzen dena ere gustuko dut, baina ezin konparatu makina horrek eskaintzen zidan pozarekin. Galdera bat ongi erantzuten bazenuen haize-laukote euforikoak martxa triunfala jotzen zizun. Jokalari hoberenen artean gelditzen bazinen zure izena top-score batean idazteko aukera zenuen. Lehia izugarriak antolatzen ziren batzuetan: lehenengo postuan ALEX delako bat agertzen bazen nire makinan hara nioan ni ALEX bere lehenengo postutik botatzera. Baina ALEXek ikusten bazuen KATIXE batek lehenengo postua lortua zuela, lehiatu eta KATIXE JODETE edo holakoak jartzen zituen lehenengo postua lortzerakoan. Eta horrela ad infinitum .

Beno, gaur egun esan dezaket erabat sendatuta nagoela. Adikzio zaharraren zantzurik ere ez dela geratzen nire baitan. Eta nola egon naiteke hain ziur?

Bada, atzo taberna batean eman nuen gaua joko desberdinetara jolasten. Billarra, dardoak, garagardoak…, azkenean begirada Photoplay makinarantz zuzendu nuen. Ez zen birtopaketa erromantikoa izan. Indiferentziaz gerturatu nintzaion ni. Musika desafinatuz hartu ninduen berak. Eta hara sorpresa! Makina hondatuta egongo zen zeren eta pantailaren beheko partera begiratzerakoan zera ikusi nuen:

Crédito disponible: 1579

Hau da, 1579 jokaldi nituen doan nire makina desiratu ohiarekin. Adikto baten ametsa. Adikzioa sendatu nahi duenaren amesgaiztoa. Hasi nintzen jokatzen beraz (zer egin nezakeen?). Geografia galdera bat, kirolak, historia, literatura… Azkar bukatu nuen, hirugarren gelditu top-scorean eta aspertuta nengoela sentitu. Makinak zioen oraindik 1578 jokaldi nituela jokatzeke. Baina nik paso egin nuen. Dardoetara itzuli nintzen.

Ez dut froga gehiagorik behar. Sendatuta nago.


Julen

Julen 2005-08-24 16:19 #1

<p>Ni tribialera ez, baina makina berean "find it" delakora nengoen engantxatuta. Nirea ere pasa zen.</p>

2006-01-27 14:59 #2

<p>Sosek ematen al digute halako poza eta irrika? Ah dirua! deus ex machina!! baina...doanik ere engantxatu daiteke, diot...eta.... desengantxatu ere bai. Teletransport birtualetan datza? >Ziber-pentsaera unibertsaletan? hain xeheak izan arren pentsamendu haren uhinak.........Sosek ematen al digute halako poza eta irrika? Ah dirua! deus ex machina!! baina...doanik ere engantxatu daiteke, diot...eta.... desengantxatu ere bai. Teletransport birtualetan datza? >Ziber-pentsaera unibertsaletan? hain xeheak izan arren pentsamendu haren uhinak.........</p>


Utzi iruzkina: