G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Hiruzpalau egun eman ditut deskonektatuta, blog eta antzeko inbento infernalen arrastorik gabe, eta on egin didate benetan. Batez ere, pasa den astean estresatuta samar ibili nintzelako ostiraleko mahai-ingurua zela eta. Blogak eta literatura, joño, joño. Nik, Julen Gabiriak bezala, ez dut uste mahai horretara inguratu ginenok blog literarioen jabe garenik. Hori esan nion Edu Zelaietari, gonbitea luzatu zidanean, eta horrela hasi nuen ere nire diskurtsotxoa. Nik, Julen Gabiriak ez bezala, oraindik ez dakit ezetz esaten (akaso mahai-inguru batera gonbidatzen ninduten lehenengo a...


Institutuan nengoenean guztiok irrikaz itxaroten genuen San Valentin eguna, garai horretan norbaitek “Maitasun-Postontzi” bat kokatzen baitzuen sarrera aldean. Postontzi horretan edonork utz zezakeen maitasun mezu bat bere bihotzeko azukre koskorrarentzat: gelakidea, saskibaloi jokalaria, matematika irakaslea (maitasuna itsua eta zentzugabekoa omen). Isilpean eramandako sufrimendua desestaltzeko garaia zen, edota errotuta bezain ankilosatuta zegoen maitasuna harrotzeko momentua. Neronek ere miresle arraro bat nuen, San Valentin gutun arraroak bidaltzen zizkidana. BUPeko bigarren mailan nint...


Azken hilabeteotan publizitatearen historiaren inguruan dexente irakurtzea eta ikertzea tokatu zait. Cheret eta Toulouse-Lautrec maisuen kartelak, 50. hamarkadako irrati kuinak (yo soy aquel negrito…), lehenengo telebista spot inozo samarrak eta horrelakoak. Oro har ariketa interesgarri bezain aberasgarria izan da, garai eta toki zehatz baten isla, erakusleihoa baita publizitatea. Errealitatearen isla? Ez, hobe litzateke esatea gizarte horren estereotipo, mito eta ilusio kolektiboen isla dela. Asko ikas daiteke beraz garai bateko egoeraz garai hartako publizitatea pistatzat hartuta. B...


Ke-gortinen garaia pasa da. Orain telebista guztietan modan dagoena elur-gortinak dira. Elurra aipatu dut baina haize, euri, txinparta ere erabilgarriak dira. Fenomeno metereologiko orok balio du nahaste joko horretan. Eta ez muturreko horiek: tsunami, tornado, ekaitz perfektuak. Eguneroko horiek ere bai. Informatiboetako zuzendariek zuzenean igogailuetatik datozen elkarrizketak harrapatu eta beren espazioetarako lehengai pribilegiatu bihurtu dituzte. Eta gaur zertaz hitz egingo dugu? Estatutuari buruz eta eguraldiaz. Eta bihar? Batasunaz eta eguraldiaz. Eta hurrengoan? Auzitegi Nazionalaz ...


Skolastika izeneko elkarte kulturalak bere ekitaldien promozioa eskatzen dit, eta tartean neu ere ekintza horietako batean protagonista naizenez, promozio altruistak ez ezik, banitateak ere eramaten nau agenda hau argitaratzera. OTSAILAK 2, ASTRID WEISSENBORN-GARCÍA Alemaniar artegileak sortutako “Gestos Femeninos”  ESKULTURA erakusketa inauguratuko dugu. Harria, metala, egurra erabiltzeaz gain, feldroaren erabilpen espresiboa azpimarratu nahi dugu. Haurdunaldia, erditzea, hilekoaren gora-behera, emakumeen kontrako indarkeria, eta baita “Homenaje a la mujer limpiadora” lan umoret...


Urteurren, mendeurren, milurteko-urren eta dena delakoekin badago arazo bat, eta arazo hori da goraipatu eta omendu nahi den horrekin nazkatu ohi garela. Omendua laudatu beharrean gaizki esaka hasten garela. Gertatu zen Cervantes eta bere Quijotearekin pasa den urtean, eta ziurrenik gertatuko da aurten Mozartekin. Pena da: hildako miresgarri hauen obra ezagutarazi, zabaldu eta distira ateratzeko aukera paregabea behar lukeena topiko setatien zerrenda bihurtu ohi da, ezer berririk eransten ez duena, ez bada aipaturiko nazka eta nekadura. Mozart bezala, Juan Crisóstomo de Arriaga ere urtarri...


A ze mudantza erreza! Eta dena garraio enpresarik konpetenteena kontratatzeagatik. Eskerrik asko Luistxo, Maite, Mikel eta www.blogak.com posible egitearen alde lan egin duzuen guzti horiek. Garai latzak datoz. Bigarren lauhilekoa hastear, proiektu gehiegi mahai gainean. Hala ere ez nago prest blogen mundutik askatzeko eta hona joko dut denbora tartetxo bat dudanean. Gauez, ziurrenik. Gauez eta azpikeriaz. Zuek ere hemendik gustora ibiliko zaretelakoan, laster arte.


Ez da ohikoena . Ohikoena jendea altxatzen ikustea da. Palomita ontziari ostiko bat ematea, albokoari galdetzea: Gustatu zaizu? Ulertu duzu bukaera hori? Baina hil da ala dena amets bat zen? Baina atzo ez ohiko gauza gertatu zen. Pelikula bukatu, kreditoek bere desfilea hasi eta jendea (aretoan geunden berrehun lagunok) ez zen mugitu. Inork ez zion albokoari ezer galdetu. Nik dakidala batek ere ez zion coca-colari azkeneko zurrupada bat eman. Pantaila beltz, dozenaka izen bata bestearen atzean eta abesti bat: He was a friend of mine . Zenbaiten malko hunkituak ere entzut...


Gasteiz hazten ari da , bere tentakuluak zabaltzen. Hori irakurri dut behintzat egunkari batean. Zortzi auzotan hamar mila pertsona baino gehiago pilatzen dira. Hori diote datu objektiboek, eta sinistu beharko. Hori diote datu objektiboek, baina nire sentsazio subjektiboa oso bestelakoa da. Nire aburuz Gasteizek populazioa galtzen du, edo galdu izan du azken urtetan, atzera bueltarik gabe. Eta hori esaten dut gabon garaietan antzinako lagun eta ezagun askorekin egin dudalako topo. Gabonetan ikusi ditut, bisitan etorri direlako, beren bizilekua Gasteiztik urrun dagoelako. Batzue...


Andrew Fischer delako batek (estatubatuarra, jakina) bere kopeta enkantean atera zuen orain dela ez asko, hilabetez edozein publizitaterako bere begien gaineko espazio pribilegiatu hura eskainiz. Logotipo bat, markaren izena, slogana, marrazkitxo txotxolo bat, manifestu konsumistak… edozer gauza tatuatuko zuen. Gauza bat izan ezik: 666 zenbakiak (aurreiritzi erlijosoak omen). Hilabete pasa, tatuaia ezabatu eta berriro hasi, berriro kobratu. Horrela ari da unibertsitaterako dirua biltzen. E-bayn hasi zuen bere txorakeria publiprostitutu honek. 24.000 dolar eskaintzera ailega...