Etxe berria!

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-01-30 17:58
9

A ze mudantza erreza!

Eta dena garraio enpresarik konpetenteena kontratatzeagatik. Eskerrik asko Luistxo, Maite, Mikel eta www.blogak.com posible egitearen alde lan egin duzuen guzti horiek.

Garai latzak datoz. Bigarren lauhilekoa hastear, proiektu gehiegi mahai gainean. Hala ere ez nago prest blogen mundutik askatzeko eta hona joko dut denbora tartetxo bat dudanean. Gauez, ziurrenik. Gauez eta azpikeriaz.

Zuek ere hemendik gustora ibiliko zaretelakoan, laster arte.

Patxi Petrirena

Patxi Petrirena 2006-01-30 18:24 #1

Erraza, bai. Etxe berria, auzotegi berria, eta auzo berriak. Ikusiko dugu elkar halakoren batean, zaborra ateratzean edo.

Josu

Josu 2006-01-30 19:17 #2

Eta baita auzokide berriak. Neretzako lehen etxea izango da, asteburu batez etxe probisional batean ibili ondoren.
Auzokide berria izanik, ongi etorri baino, zer esan beharko nuke? Edozein kasutan, auzokide berriak gara! Gustura pasako naiz noizean behin hemendik.

Josu

Josu 2006-01-30 19:49 #3

Efektibamente, Katixa Agirre zara! Iruditzen zitzaidan zu izan zinatekeela, Katixa entzuten nuen lehen aldia zan eta. Zure bloga (blogger-ekoa) ikusi nuen, atzo edo herenegun.

Nola?
Ugutzen blogetik abiatuta. Eta Ugutzen blogera zelan? Ibonbonbon-en blogetik. Ni bere klasean nago.

Ni ikusentzune, 1. mailan. Zu? Fakultatekide garala esan dozu ta jakinmina piztu zait...

katixa

katixa 2006-01-30 19:58 #4

Ba ni lehenengo mailan ere, Publizitaterako Sarrera irakasten. Agian egunen batean aurrez aurre egongo gara, eta faboritismoz tratatuko zaitut.

ondo ibili

balaklaba

balaklaba 2006-01-30 20:23 #5

Gauez eta azpikeriaz!

Blog kriminala! iupi! Gustaten jata!

ze nibela

komentarioentzat.

Josu

Josu 2006-01-30 20:28 #6

Orduan laister ezagutuko dugu elkar, 2. lauhilekoan dakat Publizitaterako Sarrera. Nere paperean Txema Larrea agertzen da irakasle moduan. Ez dakit, biotako zein izango den, 1. lauhilekoan akatsak ere bazeuden eta.

Arraro samar egiten zait irakasle bat aldez aurretik blog batean ezagutzea, esperientzia berria. Ez itzazu, arren, nere mezuak peloteo huts moduan hartu!! Baña ze ondo, irakasle bat faboritismoz tratatuko nauela esaten. Orain bai, blogei gustua hartu deidala!

Laister arte.

Patxi

Patxi 2006-01-31 01:07 #7

Katixa!

Gauez eta azpikeriaz! Munduko izenbururik politenak bururatzen zaizkizu.

Eguzkiloreak inportatu dituzu, baina profila ez! Ez dit inporta ekartzen ez badezu, beste bat asmatzen dezun bitartean. Ba al dago etxe honetan horretarako txokorik?

Ni txintxo txintxoa banaiz ere, badaukat nere barrenean nere delinkuente bokaziotxoa eta, gustora bisitatuko det zure perbersio-etxea, nola ez ba.

Muxu gaixto bat.

Ricardo

Ricardo 2006-01-31 18:02 #8

Kaixo, Katixa:

Ze ondo mudantza batek buruhausterik ematen ez duenean. Hori bai, ikusten dut lehengo gameluarekin jarraitzen duzula. Gauza batzuk ez dira aldatzen...

Suerte ona opa dizut zeure proiektu guztietan.

Josu

Josu 2006-01-31 22:19 #9

Patxiren zalantza argitzeko...

Nik ez dot profila egiteko erramintarik aurkitu hemen, baña soluziñua jarri diot. Mezu baten idatzi dot, mezua ezkutuan sartu, bestiekin batera ez agertzeko, eta esteketan mezu horren helbidia jarri dot.

Ez dakit ulertzen zaidan...

Utzi iruzkina: