G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Blogari lanetan lehenengoz sartu nintzenean ezer gutxi nekien weblogei buruz: zerbait entzun nuen, erreportaje bat irakurri edo auskalo. Gauza da erreza ikusi nuela interneten etxetxo bat eraikitzearena, eta edozer gauza idazteko askatasuna sentitu. Horregatik ekin nion. Artean ez nuen beste blogik irakurtzen. Ezta bat ere. Hori beranduago etorri zen. Ezarian-ezarian. Orain nire must-read partikularrak ditut. Euskal blogosferak badu abantaila hori gainera: erraza da zedarritzen, mugatzen, euskaraz idazten diren 10-15 bitakora interesgarriak guztiz kontrolatuta ditut, gutxi g...


“Jakin al daiteke ze arraio gertatzen den Parisen? Harrituta naukate jasotzen ditudan mezu guztiek: nigatik kezkatuta daudela, arazorik izan ote dudan, kalean ze giro sentitzen dudan...” Iñakik idatzi zigun atzo goiko mezu hori. Gu ere harrituta utzi gintuen, zeharo, eta azkar erantzun genion, Parisen ze giro eta abar kontatzeko, telebistan kontatzen zigutena eta astebetez entzun izan duguna erreproduzitzen. Gakoa da Iñaki Parisen bizi dela. Montmartre auzoan. Egunkari gutxi irakurriko ditu Iñakik, bale, baina hala ere…nola da posible ezer ez entzutea? Kiosko baten aurre...


Gaur badirudi perfektuak izan behar dugula ohean ere , idazten du Kirmen Uribek bere poemetako batean, superlatiboen diktadura petrala salatuz. Ederrena, altuena, indartsuena, azkarrena, gazteena. Fernando Alonso bezalaxe. Perfektuak behar dugu izan. Bestela gizarte honen bazterretara kondenatuta gaude. Baina dena ez da Fernando Alonsoren errua. Nik errua amerikarrei botatzeko errazkerian eroriko naiz. Edota erdibana. Erruaren erdia Alonsorena eta beste erdia estatubatuarrena, zer moduz horrela? Estatubatuarrak eta beren loser paranoia. Gurera ere ailegatu da paranoia...


Egunero zahartzen gara , baina urtebetze egunean bakarrik ematen digu mundu guztiak horren berri. Batzuek zorionak esaten didate, besteek ezin dute sinistu jaiotzen ikusi nindutenetik hona hainbeste denbora igaro denik, gaiztoenek sinistu ezin dutena oraindik gida-bainemik ez dudala da. Zaila zait jada 24 urte dudala imajinatzea, nerabezaro eta heldutasunaren arteko tarte lauso hori aspaldi atzean gelditu zela. Ispiluan nire buruari begira nago eta 12 urteko neskatxa bat ikusten jarraitzen dut. Nire urteak digeritzen, 24 lau bonboien laguntzarekin. ...


Etiopeari buruz publikoki aitor daitekeena ez da broma, ezta esagerazioa ere. Benetan pertsonalitate hirukoitz mamitsu baten jabe naiz. Goizetan irakaslea naiz. Arratsaldetan ikaslea. Maitalea asteburuetan. Tartean blogaria izateko denbora pilatuko dut? Hopefully I will! Irakasle/Blogari ekintzak erabat bateragarriak suertatu daitezke, egia esanda. Bulego bat dut, niretzako bakarrik, eta bertan bi ordenagailu: PC eta iMac bat. Hara, beste pertsonalitatearen banatze bat. Zenbateraino jasango dut eskizofrenia hau? Tira, argi gera dadila: maiztasun profesionalaz ez bada ere ...


2006ko urtarrilaren 1etik aurrera lantokietan ezingo da erre. Ministerioak dixit. Erretzaileek “urte berria, bizitza berria” leloari ekiteko arrazoi gehiago izan ditzaten aukeratu omen dute data hori. Berria plazaratu denetik erretzaileak dardarka dabiltza. Ez-erretzaileak ere: ea nork agoantatzen duen orain lankide tabako-zale horien umore txarra, abstinentzia-sindromearekin daudenean, batez ere zure nagusia erretzailea frustratu horien artean badago. Gauza okertzeko legeak ez du zigarro kontsumitzaileentzako areto edo gela bereziak sortzera behartzen eta ez dirudi enpresa...


Hasieran metrosexuala etorri zen. Kremak eta kolonia maskulinoak saltzeko premia handia omen zegoen artean. Gero teknosexuala ailegatu zitzaigun: tendentziaren jarraitzaileei ipod eta antzeko makina infernalak erostaraziz. Retrosexuala metrosexualaren aurkakotzat aurkeztu ziguten aurrerago. Azkeneko marketontakeria gaur bertan irakurri dut, Qué ezinezkoan : orain in dagoena übersexuala izatea omen da. Nietzscheren Übermann bezala baino kutreago, bai. Dekalogo batekin eta guzti dator übersexualaren gida berri hau: gizon hauek estiloa dute baina bere maskulini...


Egunotan nire blog honetan eskua sartzen ibili naiz. Diseinu kontuetan nire bat-bateko interesak idazteko dudan gogo eskasa estali baino ez du nahiko, agian, baina hori beste batean tratatuko dudan gaia da. Hau bezalako orrien laguntzaz, non makina bat diseinu original topa daitezkeen, eta Patxi Traperoren abildade fantastikoaz bakarrik lortu dut begi-bistan duzuen emaitza. Nire esker ona Patxirentzat. Eta animoak beste blogarientzat, CSI eta horrelako lengoaietan iaioak ez direnentzat. Nik lortu badut... Eta hau kasualitatea. Beste Patxi bat gaur bertan kexatzen ze...


Karrera egiten nenbilela HTMLk Hyper Text Mark-up Language esan nahi zuela ikasi nuen. Karrera bukatu eta doktorego kurtsoetan XMLren berri izan nuen: Extensible mark-up language omen zen hori. Urte batzuk pasa dira eta bi gauzak ondo baino hobeto gogoratzeko kapaza naiz. Harro egon beharko nintzateke. Unibertsitateko sistema pedagogikoa laudatu-edo. Gauza da ez dakidala zertarako balio zaizkidan ditxosozko HTML edo XML horiek. Irakasleak ez ziren hain urrunera ailegatu. Ingelesezko hitz potolo horiekin botatzearekin bapo gelditu ziren. Horrelako analfabetismoa sustatze...


Badago pertsona guztion bizitzan halabeharrez eta tupustean ailegatzen den momentua. Berdin da hura ekiditeko egiten ditugun ahaleginak, esfortzu guztiak aintzat hartu gabe momentum terribilis hura ailegatuko baita. Lagunak ezkontzen zaizkizun uneaz ari naiz. Zure lagunekin geldituko zara gau batez, lasai asko afaltzeko, garagardotan ibiltzeko, eta bat-batean, abisurik gabe, batek ditxosozko aldarrikapena botako du: “Neskak, ezetz asmatu: ezkonduko naiz!” Garagardoa, noski, kontrako eztarrira. “Ezkondu? Baina zergatik?” “Haurdun al zaude?” "Eta norekin?" Hori ez da zure...