Ze giro Parisen?

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-11-07 10:40
2


“Jakin al daiteke ze arraio gertatzen den Parisen? Harrituta naukate jasotzen ditudan mezu guztiek: nigatik kezkatuta daudela, arazorik izan ote dudan, kalean ze giro sentitzen dudan...”

Iñakik idatzi zigun atzo goiko mezu hori. Gu ere harrituta utzi gintuen, zeharo, eta azkar erantzun genion, Parisen ze giro eta abar kontatzeko, telebistan kontatzen zigutena eta astebetez entzun izan duguna erreproduzitzen.

Gakoa da Iñaki Parisen bizi dela. Montmartre auzoan. Egunkari gutxi irakurriko ditu Iñakik, bale, baina hala ere…nola da posible ezer ez entzutea? Kiosko baten aurretik pasa eta titular deigarririk ez irakurtzea? Telebista-denda baten aurretik igaro eta pantaila guztietan su-irudiak ez ikustea? Bere lantokian -zeharka bada ere- ez du komentariorik entzun?

Gaur egun, hurbil eta urrun kontzeptuak informazio eskuragarritasunaren arabera neurtzen dira, eta ez kilometro edo latitudetan. Nik gehiago jakin dezaket New Yorki buruz –pila bat pelikula, pila bat liburu irakurri ostean–, Zugarramurdiri buruz baino. Iñakirentzat Pariseko anabasa Nigerreko gosetea bezain urruna, hautemanezina da.

Kezkagarriena ez da Iñakiren axolagabetasuna –nahikoa du gaixoak Wagnerren bost orduko operekin –, kezkagarriena litzateke frantziarren gehiengoak egoera berdin ikustea: haien herrikideak, beren hiri politen auzo pobreetan bizi diren auzokoak urrun ikustea, hiri handietako beste traba bat besterik ez, beste alde batera begiratzera behartzen duten ikuskizun horietako bat. Eta hala dela susmatzen dut: beltzaranen masa haserretu bezain hautemanezinak hartu ditu Frantziako kaleak. Eta axolagabekeria nagusi: autoa erretzen ez dizuten bitartean behintzat. Iñakik ez du autorik eta lasai asko dago.



Anonymous

Anonymous 2005-11-09 11:05 #1

<p>Jo Inki, balio zaizu... :)</p>

2006-01-27 14:59 #2

<p>Uste dut askotan komunikabideek atzerriko gaiekin entrenitzen gaituztela (tifoiak, lurrikarak eta holakoak), gurean gertatzen denaz ohartu ez gaitezen. Pentsa martxoaren 11ko atentatuekin; informazio fidagarriagoa topatu genezakeen atzerriko komunikabideetan. >Ez dakit jendeak nola bizi duen Frantziakoa, baina penagarria iruditzen zait zuk esaten duzun bezala baldin bada, alegia, ez diotela kaso gehiegirik egiten.<br />Eskerrik asko nire blogan utzi zenuen mezuagatik! >Portzierto, eskerrak "blogari" hitza erabiltzen dugun eta ez "blogero", jeje :DDDDDDDUste dut askotan komunikabideek atzerriko gaiekin entrenitzen gaituztela (tifoiak, lurrikarak eta holakoak), gurean gertatzen denaz ohartu ez gaitezen. Pentsa martxoaren 11ko atentatuekin; informazio fidagarriagoa topatu genezakeen atzerriko komunikabideetan. >Ez dakit jendeak nola bizi duen Frantziakoa, baina penagarria iruditzen zait zuk esaten duzun bezala baldin bada, alegia, ez diotela kaso gehiegirik egiten.<br />Eskerrik asko nire blogan utzi zenuen mezuagatik! >Portzierto, eskerrak "blogari" hitza erabiltzen dugun eta ez "blogero", jeje :DDDDDDD</p>


Utzi iruzkina: