Aukeratzekotan...
Blogari lanetan lehenengoz sartu nintzenean ezer gutxi nekien weblogei buruz: zerbait entzun nuen, erreportaje bat irakurri edo auskalo. Gauza da erreza ikusi nuela interneten etxetxo bat eraikitzearena, eta edozer gauza idazteko askatasuna sentitu. Horregatik ekin nion. Artean ez nuen beste blogik irakurtzen. Ezta bat ere. Hori beranduago etorri zen. Ezarian-ezarian. Orain nire must-read partikularrak ditut. Euskal blogosferak badu abantaila hori gainera: erraza da zedarritzen, mugatzen, euskaraz idazten diren 10-15 bitakora interesgarriak guztiz kontrolatuta ditut, gutxi gora-behera badakit zer erregulartasunarekin idazten duen bere egileak, ze nolako gaiak tratatuko dituen, komentarioei erantzungo dion ala ez.
Orain egunero irakurtzen ditut blogak. Goizero, posta elektronikoa errepasatzea dudan bezala, blogen orraztea ere egiten dut, ia errito bihurtuta.
Behin irakurri nion Rosa Monterori berak beti egiten ziela idazleei galdera bera: ekintza bakarra aukeratzera behartzen bazaituzte, zer egingo zenuke? Idaztea ala irakurtzea? Hobe esanda, ze ekintza baztertuko zenuke: idatea ala irakurtzea? Berak esaten zuenez, idazleen %90ak nahiago zuen irakurtzen jarraitzea, idazteari uztearena hain mingarria izango ez litzatekeelakoan. Kasu honetan harrigarriena beste %10ak erantzundakoa da: nola uler daiteke idazlearen bizitza irakurri gabe?
Baina Monteroren galdera blogen kasuetara birlandatuz, zer topatuko genuke? Nire buruari egin diot galdera hori eta blogak irakurtzearekin konformatuko nintzatekeelako uste dut. Errazago da, erosoago, anonimotasunaren segurantza dago -gaiztakeria eta irainetaz libre zaude, hortaz- eta behin hasita, zaila da desengatxatzea.
Eta zuek, blogen irakurle eta idazle zaretenok, zer aukeratuko zenukete?
* Egia da, Gaztelumendik komentatzen duen moduan, blogen irakurle garenok ere gure iruzkinak utzi ohi ditugula besteen blogetan, agian horrexegatik iruditzen zait errazagao blogak irakurtzen jarraitu eta nire blog propioa abandonatzea, badakidalako blogak irakurtzeak idazketa dakarrela, hau da, ekarpenerako aukera hori izango dudala irakurle moduan ere bai.
Iruzkinak
Xabito 2005-11-15 15:50 #1

Epa Katixa! >
Ni Jozulinen antzera, baina segurtasun handirekin ezin dut ezer baieztatu. Urte asko eman dut, 25 hain zuzen ere, ezer edo ia ezer idatzi barik (beharrezko idazketaz gain, esan gura dut). Orain aldiz, urtebeteren ostean eta blogaren laguntzaz, ia behar fisikoa bihurtu zait idaztea. >
Asike... zer esango dizut ba? Beharbada zirt edo zarteko aukera baten aurrean utziko nioke lehenengo blogean idazteari, baina dagoeneko idazteari berari ez. Ez dakit azaldu dudan, gaur baldar nabil-eta. >
Mundu kuriosoa blogintzarena. >
Bazoaz(te) Bilbora 27an?

Sare 2005-11-15 23:22 #2

Ez naiz idazle ezta irakurle. Batzutan idazten dut, batzutan irakurtzen dut. Batek nahi baino gutxiago beti ere. >Halere, esan dezaket, blogen istorio honetan irakurle bezela hasi nintzela, zuk eskubiko zerrenda hortan duzun artista baten bloga hain zuzen ere.
Blog-reader bezela engantxatu nintzen beragatik. Eta pixkanaka mundu txiki hontan kuxkuxeatu ostean, txoko miresgarriak aurkitu ditut. Zuk diozun bezela, eguneroko lan bilakatu zait zuen bitakorak irakurri beharra. >Benetan diot, kasu hontan, irakurtzeak idazteak baino bastante gehiago engantxatu nauela.
Agur bat.

katiax 2005-11-16 19:36 #3

Hipotetikoki ari nintzen hitz egiten, Patxi. Momentuz abandonatzeko asmorik ez, nahiz eta honetarako denboraz eskas ibili. >
(by the way, peloteo usai apurra dario zure komentarioak, azkenean zu ere erori zara, jejejeje)

Patxi 2005-11-16 22:54 #4

Neri bloga idazteak gauza baterako balio dit: bizitzen ditudanen kronika bat izateko. Hain baitaukat memoria exkaxa! >
Beraz, idatziko ez banu... Gauza asko derrigorrez ahaztu, eta gogoratzen ez dituzun hoiek, bizi izan dituzu? >
(Hasier Etxeberriak antzeko zerbait esaten du Sautrelako larunbat honetarako iragarkian, mezu hau idazten ari nintzala konturatu naiz) >
Bestalde, neri idazteak nere inguruari arreta gehiagoz begiratzen eta sakonago bizitzen laguntzen dit. Alde horretatik, irakurtzea besteek bizi izandakoa jasotzea da, eta idaztea, norberak bizi izandakoa ematea. >
Opariak jaso, ala eman? >
Nik beti nahiago izan det opariak egitea, jasotzea baino. >
Beraz nik, aukeratzekotan, irakurri baino, idatzi. >

gaztelumendi 2005-11-17 00:50 #5

peloteoa? >
Bai? Ez da hori izan nire asmoa, baizik eta zuri lagatzeko susmo hori kentzea, ez besterik. >
Eta badakit, zuk zeuk ere, egunero zerbait kontatzeko beharra sentitzen duzula. Zure testuetan ikusten da hori.... eta horri peloteoa baderitzozu... >
ba, aurrera b0lie!

Katixa Agirre 2005-11-17 10:02 #6

Trapero, argi neukan zure erantzuna hori izango zela ;-) >
Gaztelumendi, bromatan esan dut peloteoarena, baina agian peloteoaren inguruko gure definizioak homologatu beharko genituzke.

patxi lurra 2005-11-17 18:25 #7

Neu idazlea baino irakurlea naz, eta berbalaria baino entzulea. Izaeragaz batera doian gauza bat izango da. >
Blogen abantaila izugarria da irakurleek uzten ditugula komentaridxoak. Eta hori paperezko idazleek ez deukien abantaila da. >
Eta beste abantaila bat da, edo hobe esanda aurrerapena, zelan josten goiazen euskal sare hau. Bestela ikusezinak izango ginan. >
Gora Sartaguda!

2006-01-27 14:59 #8

Eup! >Ba ni ezingo nintzateke bizi irakurri gabe; idatzi gabe, aldiz, urteak eman ditut. Gainera, irakurri gabe idatziz gero... insoporteibol bihurtuko ginateke.Eup! >Ba ni ezingo nintzateke bizi irakurri gabe; idatzi gabe, aldiz, urteak eman ditut. Gainera, irakurri gabe idatziz gero... insoporteibol bihurtuko ginateke.

2006-01-27 14:59 #9

Nik nahiko nuke maiztasunez idatzi (eta maitasunez ere :p), baina nahiz eta behin eta berriro hortan saiatu, onartu beharra daukat, nahiko idazle baldarra naiz. >Irakurle trebetzat ere ez daukat nere burua, baina beti dut libururen bat eskutartean. Hori bai, hilabeteak eman ditzaket edozein libururekin (santa teresaren bizitza sei ilabetetan irakurri nuen).
Irakurtzea gauza espeziala da... bakardadearen aurkako medizina ezinobea. Nire Dostoievski maitearen pertsonaiak, urtetan lagun mintzat izan ditut. >Blogak ere komunikabide bereziak dira. Gustoko dut zure bloga jarraitzea, denbora luzean zurekin hitzegin gabe egon naiteke, baina hala ere, badut zure berri ;). Ondo egonNik nahiko nuke maiztasunez idatzi (eta maitasunez ere :p), baina nahiz eta behin eta berriro hortan saiatu, onartu beharra daukat, nahiko idazle baldarra naiz. >Irakurle trebetzat ere ez daukat nere burua, baina beti dut libururen bat eskutartean. Hori bai, hilabeteak eman ditzaket edozein libururekin (santa teresaren bizitza sei ilabetetan irakurri nuen).
Irakurtzea gauza espeziala da... bakardadearen aurkako medizina ezinobea. Nire Dostoievski maitearen pertsonaiak, urtetan lagun mintzat izan ditut. >Blogak ere komunikabide bereziak dira. Gustoko dut zure bloga jarraitzea, denbora luzean zurekin hitzegin gabe egon naiteke, baina hala ere, badut zure berri ;). Ondo egon

2006-01-27 14:59 #10

Atzo, irratian sintonia jarri eta post hau irakurri genuen, gogoetarako dei bat. Idatzi eta irakurri. Irakurriz idatzi. >
Eta uste dut, blogintzak ezer badu irakurle idazleak direla. Alegia, blogetan idazten dugunok, irakurleek erantzun dezaten -idatzi- sortzen ditugula gure artikuluak. >
Literaturan ez bezala, irakurlea sujeto aktibo bilakatzen da blogintzan. Bere iritziak ematen dio bizitza eta balorea blogari berari. >Irakurleen idatziak, urrea bezala baloratzen dira, ditugu.
>Horregatik, galdera paperaren eremutik datorren arren, gogoeta egiteko aski ona da. Gu behintzat harrapatu gintuen. Horregatik erantzuten dugu -idazten-, irakurle aktibo izan gura dugulako.Atzo, irratian sintonia jarri eta post hau irakurri genuen, gogoetarako dei bat. Idatzi eta irakurri. Irakurriz idatzi. >
Eta uste dut, blogintzak ezer badu irakurle idazleak direla. Alegia, blogetan idazten dugunok, irakurleek erantzun dezaten -idatzi- sortzen ditugula gure artikuluak. >
Literaturan ez bezala, irakurlea sujeto aktibo bilakatzen da blogintzan. Bere iritziak ematen dio bizitza eta balorea blogari berari. >Irakurleen idatziak, urrea bezala baloratzen dira, ditugu.
>Horregatik, galdera paperaren eremutik datorren arren, gogoeta egiteko aski ona da. Gu behintzat harrapatu gintuen. Horregatik erantzuten dugu -idazten-, irakurle aktibo izan gura dugulako.

2006-01-27 14:59 #11

Baina zer diozu Katixe? >Abandonatzea, inola ere ez. Guk, zure irakurle izaten jarraitu gura dugu. Martitzera joan etorriko bidaiak egiteko prest dago irakurle asko. Martitzera jo, irakurri, idatzi, gogoeta egin eta itzuli.
>Euskaldunok Martitzeko planeta hau, beharrezkoa dugu dagoeneko.
>Ahaztu, lagatzearena. Ahaztu, mesedez.

Baina zer diozu Katixe? >Abandonatzea, inola ere ez. Guk, zure irakurle izaten jarraitu gura dugu. Martitzera joan etorriko bidaiak egiteko prest dago irakurle asko. Martitzera jo, irakurri, idatzi, gogoeta egin eta itzuli.
>Euskaldunok Martitzeko planeta hau, beharrezkoa dugu dagoeneko.
>Ahaztu, lagatzearena. Ahaztu, mesedez.

Utzi iruzkina: