Gizonak
Hasieran metrosexuala etorri zen. Kremak eta kolonia maskulinoak saltzeko premia handia omen zegoen artean. Gero teknosexuala ailegatu zitzaigun: tendentziaren jarraitzaileei ipod eta antzeko makina infernalak erostaraziz. Retrosexuala metrosexualaren aurkakotzat aurkeztu ziguten aurrerago.
Azkeneko marketontakeria gaur bertan irakurri dut, Qué ezinezkoan : orain in dagoena übersexuala izatea omen da. Nietzscheren Übermann bezala baino kutreago, bai.
Dekalogo batekin eta guzti dator übersexualaren gida berri hau: gizon hauek estiloa dute baina bere maskulinitatea galdu gabe, harroputzak dira baina ez metrosexualak adina, egoera zailetan lasaitasuna mantentzeko gai dira…
Maskulinitatearen krisiaz eta gizonek beren buruak definitzeko dituzten arazoetaz hitz egingo digute. Nik publizisten imajinazio eta errekurtso faltaz hitz egitea aproposago ikusten dut.
Guztiarekin, eta zalantzarik balego, nik gizonak, gizonak a secas , sexual izenondoa behar ez duten betiko gizonak nahiago. Uva izpiak hartu eta ipod batekin kalean ibiltzen ez diren arren.
Iruzkinak
Anonymous 2005-10-16 21:10 #1
<p>Nazien artean baziren übersexualak? >Ez dakit, bada<br />G.J.</p>
Utzi iruzkina: