G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Maiatza ailegatu da , nire hilerik gogokoena. Maite dut maiatza. Maite dut bere izena, bere izana, bere eguzkia. Bere euria ere bai, apur bat gutxiago. Bereziki gogoan dut orain dela pare bat urteko maiatza. Worcestershire konderriko hiritxo batean. Eguraldia ez bikaina, baina epela behintzat bai. Azken lan bat entregatzeke, ahozko aurkezpen bi, alemaniarra eskola batzuk eta gainerako denbora niretzako: living it up! ingelesek dioten moduan, hau da, gogoz bizitzen. Askotan errepasatzen ditut gomuta horiek, on egiten didate: azken egunak lagun minekin, paketeetan ailegatutako ...


Alea jacta est. Eginda dago. Ez dago atzera bueltarik. Autoescuela Venecian eman dut izena: matrikula eta 13 klase praktikoak ordaindu ditut. Horregatik diot ez dagoela atzera bueltarik. Burua jan didate agian, edo abiaduraren droga probatu nahi dudala izango da, baina gauza da laster (laster? hori nahiko nuke nik!) beste gidari bat egongo dela errepideetan. Gidari txarra, penagarria: ni neu. Ostegunean gertatu zen dena. Goizean izena eman, ordaindu eta bazkalorduan enteratu nintzen autoeskolen inguruan antolatutako iruzur horretaz. Entzungo zenuten: azterketak saltzen zituzten...


Gaurko honetan Vladimir Nabokoven antifreudismoaz hitz egin nahiko nuke. Ez ba. Broma da. Nire azken mezuak apur bat kulturetak gelditu zaizkit eta ez nuke nahi inork pentsatzea liburutegi arratoitxo bat naizenik. Gainera azken bolada honetan nire ama ordenagailu baten aurrean kokatzen hasi da lehenengoz, zertarako eta nire bloga irakurtzeko! Eta ama baten aurrean itxura zaindu behar da, badakizue. Horregatik gaur gauza askoz interesgarri bati buruz hitz egingo dizuet, amak ikus dezan zein alaba interesgarri eta partyzalea duen. Larunbatean festa bat antolatu genuen etxean. ...


Ez dut esan nahi Sylvia Plath-en zorigaizto osoa bere senarraren errua zenik. Txikitatik zen neurotiko hutsa, hogei urterekin saiatu zuen lehenengo aldiz bere buruaz beste egiten, senarra ezagutu baino lehen. Hughes-ek ziurrenik maite izan zuen, baina bere emaztearen jelosiak suspergarri moduan funtzionatu zuen bere adulterozaletasunarengan. Batzuetan gertatzen da, gure beldurrak gauzatu egiten dira gure indar osoz horiek sahiestu edo horiei atentzio gehiegi ematen badiegu. Autoburutzen den profezia edo horrelako zerbait. Hughes-en poema bat erreskatatu dut, nire gogokoena. Cam...


Sylvia Plathek eta biok gauza bat dugu komunean. Biak urriaren 27an jaio ginen. Apur bat kolgatuta nabil pertsonai honekin agian horregatik. Eta ondo diot, pertsonaia interesatzen zait bere obra baino gehiago. Idazle goiztiarra izan zen Plath, eskola garaietatik sariak irabazten eta lanak argitaratzen zebilen. Baina laster egin zuen topo errealitatearekin: emakumea zen. Eta gainera emakume bezala bizi nahi zuen (emakume bezala bizitzea zer zen argi zegoen 50eko hamarkadan) baina bere grina literarioari uko egitea ezinezkoa zitzaion. Bere egunkarian apuntatu zuen: “Erabaki bat...


Apur bat kezkatuta nabil egunotan. Bloga urrun dudan jende askorekin komunikatzeko era bakarra bihurtzen ari da, telefonoaren gainetik, mezu elektronikoen gainetik. Paristik edo Ulmetik irakurtzen omen dute nik hemen idazten dudana. Gasteiztik edo Gipuzkoatik ere bai. Eta nire kezkaren sorburua hauxe da: idazten dudana ez da beti egia. Beno, ez da ia inoiz egia, ez behintzat egi osoa. Esan dezagun errealitatean inspiratzen naizela nire mezuak idazteko. Baina nire berri blog honen bidez dutenak halako ikuspegi deformatua jasotzen ari dira. Batzuk kezkatuta dabiltza nire bizitza ...


Nobela bat idaztea ez da gauza erreza. Nobela txar bat idaztea ere zaila dela esango nuke. Baina badago nobela bat (ona zein txarra) idaztea baino zailagoa den gauza bat: nobela bat idazten ari den pertsona batekin bizitzea, alegia. Batetik oso dudatsua, inseguroa da nobela bat idazten ari dena. Dena bertan behera uzteko kapaza da edozein momentutan. Artxiboa ezabatzeko, eskuizkribua erretzeko kapaza. Eta han egon behar duzu zuk “ez egin txorakeriarik, utzi idatzitakoa deskantsua hartzen eta bihar begi berriekin ikusiko duzu” esanez. Bestetik inspirazioaren eskuetan dago ...


Udaberria ailegatu da eta beste mezu batean aurreikusi nuen bezala jendea gimnasioetan pilatzen ari da. Gasteizen ziurrenik ez, kapa gris horren pean zaila delako udaberria ailegatu dela sinistea. Are zailago gona motzak eta maukarik gabeko kamisetak janzteko garaia iritsiko dela sinistea. Bere txitxiak salbu gordeta dituztela pentsatzen dute gasteiztar gehienek. Baina hemen, Martitzen, jendea kezkatuta dabil eta antzematen da. Eguzkiak egunero gogorarazten dio populazioari txitxi horiek laster geratuko direla denen begi-bistan eta horregatik gimnasioen kolapso hori. Ni ere...


DOHAINA Oso egun zoriontsua. Lainoa goizetik goiz altxatu zen, lorategian egin nuen lan. Kolibriak atxaparren gainean luzez geratu ziren. Ez zegoen Lurrean nik desiratu nezakeen gauzarik. Argi nuen ez zuela merezi inori inbidia izateak. Antzinako edozein gaitz, ahaztu egin nuen. Behin gizon bera izanda nintzela pentsatzeak ez ninduen gogaitu. Gorputzean minik ez. Nagiak astindu nituenean itsaso urdina eta belak ikusi nituen. Czeslaw Milosz


Atzo Habana Blues filma ikustera joan nintzen. Gustatu zitzaidan, negar egin nuen ase geratu arte, aspaldiko partez. Baina ez da hori gaur izango nire mintzagaia. Zinemarako bidean Enriqueta Benito ikusi nuen, UAko idazkari nagusia eta lehendakaritzarako hautagaia. Bere standean, bapo-bapo, Araba Euskaditik askatzeko sinadurak biltzen. Horrek ez zidan atentzioa eman ordea. Ez behintzat Benitoren irudi aldaketa bezain beste. Alava como Navarra lelo hori aspalditik darabiltzate (Leirek ziurrenik gogoratuko du, ezta, maitea?) beraz ohituta gaudela esan beharko. Memoriak ...