Oso egun zoriontsua (eguzkia atera da)
DOHAINA
Oso egun zoriontsua.
Lainoa goizetik goiz altxatu zen, lorategian egin nuen lan.
Kolibriak atxaparren gainean luzez geratu ziren.
Ez zegoen Lurrean nik desiratu nezakeen gauzarik.
Argi nuen ez zuela merezi inori inbidia izateak.
Antzinako edozein gaitz, ahaztu egin nuen.
Behin gizon bera izanda nintzela pentsatzeak ez ninduen gogaitu.
Gorputzean minik ez.
Nagiak astindu nituenean itsaso urdina eta belak ikusi nituen.
Czeslaw Milosz
Iruzkinak
Utzi iruzkina: