Sylvia Plath-en sakrifizioa
Sylvia Plathek eta biok gauza bat dugu komunean. Biak urriaren 27an jaio ginen. Apur bat kolgatuta nabil pertsonai honekin agian horregatik. Eta ondo diot, pertsonaia interesatzen zait bere obra baino gehiago.
Idazle goiztiarra izan zen Plath, eskola garaietatik sariak irabazten eta lanak argitaratzen zebilen. Baina laster egin zuen topo errealitatearekin: emakumea zen. Eta gainera emakume bezala bizi nahi zuen (emakume bezala bizitzea zer zen argi zegoen 50eko hamarkadan) baina bere grina literarioari uko egitea ezinezkoa zitzaion.
Bere egunkarian apuntatu zuen: “Erabaki bat hartu dut: ez naiz idazle edo artista batekin ezkonduko. Zein arriskutsua izan daitekeen antzematen dut, batez ere emakumea baldin bada argitaratzen lortzen duena.”
Jaramon gutxi egin zion bere aholku propioari. 1956. urtean Ted Hughes-ekin ezkondu zen, poeta famatua zegoeneko. Berehala onartu zuen Plath-ek Ted zela jenioa, eta bera, emaztea besterik ez. Bere eskuizkribuen errefusapena etsipenez eraman zituen. Behintzat bere senarra zuen, alboan, bientzako arrakastak lortzen.
Bere senarraren infidelitateak hasi bitartean, noski. Soilik Ted neska batekin hizketan ikusteak sutan jartzen zuen Sylvia. Pelikula ikusi duzuenok gogoratuko duzue eszena hori. Zer esanik ez benetako infidelitateak jazo zirenean. Hughes-ek beste emakume batekin alde egin zuenean.
Bere sakrifizio pertsonala, bere dedikazioa, bere anbizioen errepresioa, sukaldean pasatako orduak, dena… ezertarako. Maitasuna, ezeren truke. Saririk gabeko maitasun sakrifikatua.
Eta horra hor hausnarketa, apur bat naive, akaso.
Ez dugu ba maitasuna musu-truk ematen? Gure kontuak ateratzen ditugu, kalkuluak birpasatzen ditugu maitasuna ematera animatzen garenean? Zer pentsatzerik ematen du. Agian Plath-ek erantzuna aurkitu eta horregatik ireki zuen gasaren giltza.
Iruzkinak
Patxi 2005-04-21 01:20 #1
<p>Espero det, gasa inoiz irikitzen badezu, leihoak irikita egotea. ><br />Gauza ederra da maitasuna ezeren truke ematea. bueltan jasotzeko garantia gehiena, modalitate horrek ematen du,nere ustez.</p>
Anonymous 2005-04-21 21:34 #2
<p>Hay un sólo placer, el de estar vivo, y todo lo demas es miseria. (Cesare Pavese)</p>
Utzi iruzkina: