Autoescuela Venecia
Alea jacta est. Eginda dago. Ez dago atzera bueltarik. Autoescuela Venecian eman dut izena: matrikula eta 13 klase praktikoak ordaindu ditut. Horregatik diot ez dagoela atzera bueltarik.
Burua jan didate agian, edo abiaduraren droga probatu nahi dudala izango da, baina gauza da laster (laster? hori nahiko nuke nik!) beste gidari bat egongo dela errepideetan. Gidari txarra, penagarria: ni neu.
Ostegunean gertatu zen dena. Goizean izena eman, ordaindu eta bazkalorduan enteratu nintzen autoeskolen inguruan antolatutako iruzur horretaz. Entzungo zenuten: azterketak saltzen zituzten eta sakelako telefonoen bitartez erantzunak eman. Eta esperantza piztu zitzaidan. Pentsatu nuen: agian Autoescuela Venecia delakoa iruzur honetan sartuta dago, polizia joan zaie bila, garitoa itxi dute eta niri nire dirua bueltatuko didate, ezer gerta izan ez balitz moduan.
Beraz arratsaldean inguratu nintzen, begirada bat botatzeko. Eta keba. Irekita eta jendez beteta zegoen, nire zain, legala oso (antzaz). Ale ba, klasera.
Hori beste kontu bat da, klase teorikoak. Nire plana klase horietara ez joatea zen. Baina iritziz aldatzen ari naiz. Klasean dagoen fauna dela eta. Material ugaria atera daiteke han.
Puerto Ricoko lau morroi daude, hiri-banda horien look guztiarekin, praka zabalak, gurutze formako belarritakoak, AEBtako bandera buruan. Hankak zabal-zabalik daude eserita eta irakasleari galdera bat egin nahi diotenean heeeeey, man! esaten dute.
Baita Bielorrusia edo Ukrainiako bi tipo, gazteleraz hitz bat ere ez dakitenak eta galdera bat egiten diotenean baietz esaten dutenak. “¿Cuál es la diferencia entre rebasar y circular?”. Eta haiek, buruarekin baietz. “La madre que me parió, ¿es que aquí naide escucha?” Baietz, baietz, oso konbentzituta. Oso zoriontsu direla ematen dute.
Berrogeita hamar urte inguruko emakumea ere badago, gela-hondoan kokatuta, espantu aurpegiarekin. Zer dela eta eman du orain izena autoeskola honetan? Hipotesiak eraikitzea ariketa ona da. Eta nola gaindituko dute azterketa teorikoa gazteleraz hitz bat ere ez dakiten Bielorrusia edo Ukrainiako bi errubioak? Beste galdera bat: zer gertatuko zaio aztertzaileari Puerto Ricoko morroiak ez baditu gainditzen?
Ezin eskola teorikoei huts egin galdera hauen erantzuna topatu arte.
Kontuz nirekin!
Iruzkinak
Anonymous 2005-05-05 15:23 #1

Horrela da katixe...Bizitza ikusteko modu berezi bat du.Ez dut gogoko irakurtzea, baina bai katixek daukan idazteko era: lasaia, simplea...Trebetasun handia dauka, horrela jarraitzen badu urrun ailegatuko da, hori espero dut noski.

Anonymous 2005-05-05 20:45 #2

animo Katixe la carretera nacional es tuya.

Anonymous 2005-10-15 01:22 #3

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous 2005-10-15 01:47 #4

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous 2005-10-15 02:25 #5

harro >Nice site
>I found here by searching harro
>Check out this
harro

Utzi iruzkina: