G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Goiz eguzkitsuaren ondoren , arratsaldean eguraldia nahasten hasi da. Nire buruarekin guduka nabil, malenkoniari utzi behar diodan espazioa negoziatzen. Zentimetro bat ere ez! diot nik. Ez izan hain zorrotza, egun batengatik… dio nire beste niak. Trumoiak hasi dira. Orain euria. Zergatik sufritzen dudan galdetzen badidate eta zugatik sufritzen dudala badiot, ez naiz zehatza, ez naiz zintzoa. Zu ez zara nire sufrimenduaren sorburua, baizik eta bokalea. Nire bizitzako frustrazio txikienak ere zure izena ahoskatzen du. Auskalo zergatik. Orain txingorra, eta jendea korrika. ...


(Orain dela ehun eta sei urte, abuztuko hau bezalako edo antzeko egun batean, Londresen, Alfred Hitchcock mundura etorri zen. Hona hemen nire omenaldi psikotikoa.) Zortzi urte nuen lehenengo aldiz Hitccock-en filma bat ikusi nuenean. Gau horretan neuk ere Manderley-ra itzultzen nintzela egin nuen amets. Hurrengo goizean, erabaki sendoa hartu nuen, nire etorkizuna argigarriki ikusi eta gero: nik ere egingo nituen pelikulak, ingeles lodi eta jenial horren moduan. Azken finean, ni ere lodia nintzen, eta ziurrenik, jeniala ere bai. Zortzi urte nuen artean, baina zalantzaren...


Aukeratu behar da, errobotak ez garenok behintzat aukeratu behar dugu: gaua ala eguna, that’s the question. Eta nik gaua hoberizten dut jai garai hauetan. Kontzertuak, txosnak, jende-multzoa… gau-txorientzako gauzak. Baina gaur lagun batek atera nau ohetik, bazkaltzeko-edo. Apetiturik gabe joan naiz hitzordura, begi-zulo inportanteekin, hiru parranda kontsekutiboen ostean. Eta bat-batean agertu zait aspaldian ahaztutako hura, argitzen den misterio baten moduan: umetxoak eta bere globoak, txarangak, blusa deskolgatuak, zezenetara doazen gizon bibotedunak, tonboletako pelutxe-hart...


Bueltan naiz. Baina ez naiz. Zaila da guztiz bueltatzea. Batez ere orain Gasteiz ez delako Gasteiz. Festa-giroa ukitzen da. Entzuten da. Edaten da. Bere apatia naturala aste batez bederen ahaztuta. Atzo Bebo Valdés-en kontzertua izan genuen (doan!) Enparantza Berrian. Son kubatarra ez da ondo uztartzen hotz siberiarrarekin, baina horretarako dago garagardoa. Kontzertua bukatuta garagardo gehiagoren bila jo behar, eta Virgen Blanca enparantzako taberna batetik ateratzerakoan… hara hor hiru edo lau gizon Zeledonen soka prestatzen, San Miguel dorrean zintzilik bat, bestea San ...


Erabakia hartua dago. Kostatu egingo zait baina ez zaitut nirekin eramango. Etxean geldituko zara, zure maletatxo beltz eta erosoan. Nire zain. Badakit bi urte eman ditugula bata bestearen alboan, banandu gabe, momentu onak eta kaxkarrak igarotzen: inspirazio boladak, birusak, windows krisiak, internet konexio azkarrak eta motelak. Baina atsedena behar dut oraingoan. (Even lovers need a holiday far away from each other, gogoan duzu mp3 formatuan daramazun abesti hori ? Ba horixe behar dut nik.) Hogei egun izango dira, ez besterik. Lortu dezakegu. Faltan botako zaitut (nola ...


Zuhur jokatzen ari da Britainia Handiko gobernua. Informazioa gutxika ematen, shock egoera ekidinez: bi hildako, hogei hildako… auskalo noiz arte. Eta bitarteen gorpuen irudirik ez. Ikusten da, bai, eskuak odoletan edo aurpegia erreta duen jendea, baina gorpurik ez. Eta normaltasuna omen da gaur nagusi Londreseko kaleetan, atentatuen lekuetan bertan ere. Aspalditik prest omen zeuden britainiarrak horrelako atentatu batentzako eta protokolo zehatza zehaztuta zuten: kasu honetan nola jokatu argi zutela ematen du. Madrilen gertatutakoa erabat desberdina izan zen: koloretan iku...


Gaur udaldirako liburu-pilaketa egin dut. Nik, populazioaren gehiengoak bezala – irakurtzen duen populazioaren gehiengoak bezala, alegia– udan irakurtzen dut gehien. Nobelak hoberizten ditut garai honetan, kurtsoan zehar ipuin laburrak –metroko bidaietarako luzera egokia dutelako– biografiak eta bestelako lan ez literarioak irakurtzen ditudalarik. Beraz udaldirako nobela-pilaketa egin dudala gaur esango dut. Hiru liburu-dendetan eta liburutegi publikoan izan naiz. Liburutegi horretako apal baten aurrean, MEL eta MER artean, hain zuzen, gogora ekarri dut ustekabean aspaldiko uda ...


Kontradikzioz beterik dago nire bizitza. Benetan, ez dakit zergatik baina kontradikzioak erakartzen ditut. Ahalmen hori dut. Txikitatik. Maite naute, miretsi egiten naute kontradikzioek. Ostegunean, adibidez, Chuecan ibili nintzen garagardotan, bertako giro paregabea disfrutatzen, ortzadar banderen pean I will survive eta antzeko abestiak dantzatzen. Ostiral goizean, bizitzako ironia horiek direla medio, Ana Botella txit agurgarriari bi musu ematea beste erremediorik ez zitzaidan gelditu. Zorionez ez zuen orduan ez madaririk ez sagarrarik aipatu, baina ni beldurrez gerturat...


Postara jo dut denbora justuarekin, korrika eta arnasestuka. Ilara luzea zegoen. Kaka zaharra. Nire gutunazal potoloari helduta gizon baten atzean gelditu naiz, txintxo-txintxo, nire txandaren zain, oinarekin erritmo azkarra jarraitzen. Nire gutunazal potoloa ukitzen hasi eta zerbait arraroa antzeman dut, irregularitate bat edo. Gutunazal barruan printzipioz folioak zeunden, ez besterik. Baina, argi zegoen zerbait zegoela barruan, zerbait luzea eta mehea. Memoria astintzen saiatu naiz: nik neuk itxi dut gutunazala postarako bidea hartu baino lehen, eta folioak besterik ez zeunde...


Nire aurreko post-a dela eta mezu ugari jasotzen ari naiz: opor zoriontsuak opatzen dizkidate, Menorcan beltzaran jar nadin, Mediterraneoko ura goxo egotea espero dutela eta abarrak. Baina ez nago oporretan. Ez nago Menorcan. Aurreko mezuko argazkiak pasa den urtekoak dira. Baina aurten ez, ez nago oporretan. Aitzitik. Gasteizen nago, urteko asterik lanpetuenetariko bat igarotzen. Eta mezu horiek, intentzio onarekin bidaliak, asko izorratzen naute. Oporrak hartzen ditudanean, lasai, zuek izango zarete enteratzen lehenak.