Depilazioa eta estresa

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-06-29 17:14
3

Postara jo dut denbora justuarekin, korrika eta arnasestuka. Ilara luzea zegoen. Kaka zaharra. Nire gutunazal potoloari helduta gizon baten atzean gelditu naiz, txintxo-txintxo, nire txandaren zain, oinarekin erritmo azkarra jarraitzen.

Nire gutunazal potoloa ukitzen hasi eta zerbait arraroa antzeman dut, irregularitate bat edo. Gutunazal barruan printzipioz folioak zeunden, ez besterik. Baina, argi zegoen zerbait zegoela barruan, zerbait luzea eta mehea. Memoria astintzen saiatu naiz: nik neuk itxi dut gutunazala postarako bidea hartu baino lehen, eta folioak besterik ez zeunden. Tolestu al da folioren bat? Ez, gogorra da objektu misteriotsua, papera baino gehiago. Oraindik aurretik hiru-lau pertsona ditudala aprobetxatuz gutunazala ireki behar dudala erabaki dut. Izorratzen nau, gero zaila izango baita hura berriz ixtea. Baina ezin dut objektu misteriotsuak postaz bidaltzen hasi. Ez behintzat objektu hura zein den jakin gabe.

Beraz gutunazala ireki dut. Ez da erraza izan, ez nuen apurtu nahi. Mutur bat irekita nahikoa izango zelakoan ezkerreko muturra aukeratu, apurtxo bat ireki eta gutunazala inarrosi dut. Zerbait beltza ikusi dut, folioen artean trabatuta. Gogorrago agitatu dut, apur bat gehiago zabalduz irekidura. Eta orduan klink batekin objektu misteriotsuak postako zorua jo du.

Pintza bat zen, ile zitaletaz libratzeko erabiltzen diren horietakoak. Pintza beltza. Lurretik jaso dut barrez lehertzen. Nola ailegatu dira nire gutunazalera? Ideiarik ez. Azkar prestatu dut paketea, eta azkar itxi, azkar atera etxetik eta azkar ailegatu postara.

Oraindik barre algaran nagoela nire txanda ailegatu da. Esku batean nire gutunazala irekia dut, bestean pintzak. Eta nik barreari ezin eutsiz, gertatutakoa postako langileari kontatu nahian. Baina ez diot ezer esan, serio zegoen, pintzekin begitartea depilatu behar nion beldurrez-edo. Gutunazalean zelo-papera jarriko ote zidan galdetu diot, mesedez.

Postatik atera naiz poliki, erlaxatuta, gure buruaz barre egiteak ematen digun lasaitasunez. Pintza oraindik eskuan.


Anonymous

Anonymous 2005-06-30 12:11 #1

<p>Hori gertatzen da hainbeste gauza desberdinak egiteagatik.Eta Konponketa oso erreza da sinplifikatzea.Eta beste aldean depilatzeagatik.Zergatik depilatu behar duzue emakumeek?Gainera zuk errubia izanda ez duzu izango ia,ia ezer kentzeko.</p>

GJ

GJ 2005-07-01 21:25 #2

<p> itsabegi....ze lanpeturik..jaiz jai</p>

2006-01-27 14:59 #3

<p>Garai hauek oso aproposak dira estresa pairatzeko.Nire kasuan, lana, Uniko azterketak, bero jasanezina eta pertsonal mailan asaldatzen nauten kezka kupidagabeak nahasten zaizkit garunean nere adimen kognitiboa nolabait lausotuz. >Dena den,aurten ere oasis txiki bat datorkit berehala, izan ere, astelehenetik aurrera UEUko udako ikastaroak hasten baitira urtero lez.Hemendik animatu nahi zaituztet ikastaroetan izena ematera, zenbaitzuetan oraindikan plaza libreak baitaude (argibide gehiago jaso nahi izatekotan: www.ueu.org).Garai hauek oso aproposak dira estresa pairatzeko.Nire kasuan, lana, Uniko azterketak, bero jasanezina eta pertsonal mailan asaldatzen nauten kezka kupidagabeak nahasten zaizkit garunean nere adimen kognitiboa nolabait lausotuz. >Dena den,aurten ere oasis txiki bat datorkit berehala, izan ere, astelehenetik aurrera UEUko udako ikastaroak hasten baitira urtero lez.Hemendik animatu nahi zaituztet ikastaroetan izena ematera, zenbaitzuetan oraindikan plaza libreak baitaude (argibide gehiago jaso nahi izatekotan: www.ueu.org).</p>


Utzi iruzkina: