Gau-txorien damua

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-08-07 18:39
5

Aukeratu behar da, errobotak ez garenok behintzat aukeratu behar dugu: gaua ala eguna, that’s the question. Eta nik gaua hoberizten dut jai garai hauetan. Kontzertuak, txosnak, jende-multzoa… gau-txorientzako gauzak.

Baina gaur lagun batek atera nau ohetik, bazkaltzeko-edo. Apetiturik gabe joan naiz hitzordura, begi-zulo inportanteekin, hiru parranda kontsekutiboen ostean. Eta bat-batean agertu zait aspaldian ahaztutako hura, argitzen den misterio baten moduan: umetxoak eta bere globoak, txarangak, blusa deskolgatuak, zezenetara doazen gizon bibotedunak, tonboletako pelutxe-hartzak. Festaren beste aldea, alegia.

Nire begi-zuloak gauean disimulatzea erraza da. Eguzkitara, ordea, irudi nahiko dekadentea nuela sentitu dut lagunarengana jotzen nuen bitartean. Haurtzaroko festak gogoratu ditut, goizeko hamarretan esnatzen nintzenean, neskaz jantzirik barraketara joateko.

Orain aukeratu behar, eta gaua hoberizten jarraitzen dut. Iluntasunak eskaintzen digun askatasuna, eta disimulua.

Anonymous

Anonymous 2005-08-07 22:25 #1

Vous êtes une vrai femme fatale! >

Sinatua: C'est qui a lu "Expiación"

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-08-07 22:35 #2

Moi? Mais pour quoi? >
Lolita bat naizenik ere ez didate onartzen batzuek.

usaia

usaia 2005-08-14 23:04 #3

Iaz Aihotz plazara joatea gustatzen zitzaidan eta gauean kontzertuak ikusi ondoren ohera joaten nintzen. Bakarrik egon arren ondo pasa nuen Gasteizko jaietan.

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-08-15 00:30 #4

Esker mile, Manex! >
Eta zorionak, Usaia, zure bakardadea disfrutatzen jakiteagatik. Niri batzuetan kostatzen zait.

2006-01-27 14:59 #5

gaurik ez gautxori barik. Resaka hitzik barik iganderik ez!!a! tA AIZTU BARIK, jAIA BAI, BORROKA ERE BAI! >bESTALDE, ZORIONAK DEKOZUN WEBLOGATIK, ITZELA DA, PILLOA GUSTETAN JATA. mUXUX, AIOgaurik ez gautxori barik. Resaka hitzik barik iganderik ez!!a! tA AIZTU BARIK, jAIA BAI, BORROKA ERE BAI! >bESTALDE, ZORIONAK DEKOZUN WEBLOGATIK, ITZELA DA, PILLOA GUSTETAN JATA. mUXUX, AIO

Utzi iruzkina: