Besteen mina dela eta

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-07-08 14:12
1


Zuhur jokatzen ari da Britainia Handiko gobernua. Informazioa gutxika ematen, shock egoera ekidinez: bi hildako, hogei hildako… auskalo noiz arte. Eta bitarteen gorpuen irudirik ez. Ikusten da, bai, eskuak odoletan edo aurpegia erreta duen jendea, baina gorpurik ez. Eta normaltasuna omen da gaur nagusi Londreseko kaleetan, atentatuen lekuetan bertan ere.

Aspalditik prest omen zeuden britainiarrak horrelako atentatu batentzako eta protokolo zehatza zehaztuta zuten: kasu honetan nola jokatu argi zutela ematen du.

Madrilen gertatutakoa erabat desberdina izan zen: koloretan ikusi genituen gorpuak, gorputz-adarrak, eta tren suntsituen artean aurpegi desitxuratuak. Berrehun hildako baino gehiagoz hitz egiten zen hasieran, zifra hori 192ra jaitsi zen gero. Zine-areto, antzoki eta kafetegi gehienak bizpahiru egun egon ziren itxita, zer esanik ez trenak eta metro linea batzuk. Normaltasunik ez, beraz.

Beste muturrean kokatzen dira Estatu Batuak, zeinen gobernuak zentsura totaleko politika daraman. Ikusten ez dena ez da existitzen: beren gerrak aseptikoak dira, garbiak eta txukunak.

Blari eta konpaniak aurrera eraman nahi duen "arintze" prozesu honetan asko lagundu du atentatu hauen naturak berak. Lurpean gertatu dira, tube estuan, eta nekez ailegatuko dira hara kamerak. Han pean lortu diren irudi bakarrak telefono batetik datoz. Autobuseko leherketak gauzak konplikatu ditu, baina laster oihalez inguratu dute eskenatokia.

Atentatuaren ondorioak apaltzen saiatzen ari dira. Atentatugileen arrakasta populazioaren paniko kopurutan neurtzen delakoan.

Baina populazioa lasaitzea zertarako? Ez al da egia edozein egunetan gutako edozeini antzeko bonba tokatu dakiokeela alboan? Eta zer egin behar da horren inguruan? Etsipenez hartu, zigor dibino baten antzera? Ez al da hobe terrorismoaren benetako aurpegia, bere odola eta mina ikustea horren inguruan gehiago jakiteko? Bere zantzu odoltsuetatik behera eginda bere erroetara ailegatu gaitezkeelako. Baina ekintza hauen erroetara ailegatzea ez da komeni akaso.

Hausnarketa hauen harira dator uda honetarako egiten dudan lehenengo gonbidapena. Susan Sontag -en Regarding the Pain of Others liburua gomendatu nahiko nuke. Liburu ausarta, Sontag-en guztiak bezala, munduko basakeria eta bere errepresentazioaren inguruko analisi argia, Espainiako gerra zibiletik, irailaren 11ra arte, bidean hainbat biolentzia motaren inguruko ikuspegi modernoarekin.

Gaztelaniara ere itzulita dago, Alfaguararen eskutik: Ante el dolor de los demás.

Interesgarria benetan.


Anonymous

Anonymous 2005-07-10 10:37 #1

<p>OOO, Katixa, autobusean bonba bat...! Zure aipua Garan azaldu eta gero, korrikan heldu naiz hona, "autobusean ere izan da, ordea!" esatera. Baina ikusi dut zuk ere aitatzen duzula hori. Beste zerbait, Madrideko bonbak Metroan izan ziren, baina Metrotako "benetako natura" hausten zuen batean, lurraren gaineko Metro tren batean. Nire ustez Londresko sarraskiaren nahia etzen Londresi gerla egitea, mendekua hartzea baizik. Hortan, nik ezin ikus nezake zerengatik 50ka hildakoez bakarrik ase litezkeen Al-Kaedakoak. Al-Kaedakoa banintz, Iraken, soldadu britaniarrek jorratutako eremuetan hildakoen izenak bildu eta hainbatekoa ematen ahaleginduko nintzaieke. >Beste gauza bat, Londresko hildakoak inozenteak omen ziren: bai "ekitez" eta ez "omisioz". Sistema demokratiko batek ezezkoa diotenak ere Gobernuaren izenean egiandakoa onartzera bultzatzen ditu, besteak beste ume txiki Agfaniarrek hildako balek ordaintzera. Honetxegatik Sistema demokratiko batek indar armatuak (hiltzeko boterea) beharrezkoak daduzka, eta horretxegatik Sontag bezalako bat, eta emakume gehienak, bizi erazi izan dituzte orain dela mende bat arte Sistema Demokratiko batetik kanpora. Indar militarra eta andre bat, ez dira funtsean bateragarriak. (Je).<br />Gehoago jakiteko Niklas Luhmann irakur (Irak ur, barka).</p>


Utzi iruzkina: