Ez nago oporretan

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-06-28 16:11
3

Nire aurreko post-a dela eta mezu ugari jasotzen ari naiz: opor zoriontsuak opatzen dizkidate, Menorcan beltzaran jar nadin, Mediterraneoko ura goxo egotea espero dutela eta abarrak.

Baina ez nago oporretan. Ez nago Menorcan. Aurreko mezuko argazkiak pasa den urtekoak dira. Baina aurten ez, ez nago oporretan.

Aitzitik.

Gasteizen nago, urteko asterik lanpetuenetariko bat igarotzen. Eta mezu horiek, intentzio onarekin bidaliak, asko izorratzen naute.

Oporrak hartzen ditudanean, lasai, zuek izango zarete enteratzen lehenak.

palots peric

palots peric 2005-06-29 08:21 #1


<ol>
<li>..txerrikeritxoren bat egiten baduzu noizbait, esango duzu baita, ala?</li>
</ol>

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-06-29 14:15 #2

<p>Ezta pentsatu ere.</p>

palots peric

palots peric 2005-06-30 01:02 #3

<p>Henry Millerek zioen bezala: "zure poesia gaur siestako larru jotzearen ondoren irakurriko du nere Junek, bere begirada munduz harainditik arraz ekartzeko itzuli baliatuko zaio, gehiago nahiko ezpalu badaezpada ere".</p>


Utzi iruzkina: