G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

27

10

Datorren astelehenean, hilaren 27an, 27 urte beteko ditut. Tentuz ari naiz egun horretara gerturatzen, etsipenez ia. Jasaten ari naizen presioa ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Hogeita zazpiak giza bizitzaren gailurra omen dira, norberaren lorpenak puntu gorenera ailegatzen diren garaia. Horrela zioen bederen aspaldi irakurri nuen erreportaje batek, eta ordutik ezin izan dut burutik kendu. Sinplea zen erreportajearen ideia-gakoa. Hogeita zazpiak betetzerakoan, bat egiten omen dute gaztaroko kemen, indar eta energiak eta ia hiru hamarkadetako esperientziak eta bildutako jakinduriak. A...



Banuen susmoa, ETB1, ETB2, Canal Vasco eta ETBsat oso gaizki ikusten bainituen lehendik ere. ETB3ren emisioak hasi dira eta berdin nago. Irudiak guztiz pixelatuta (irudiren bat ikusten denean) eta soinua guztiz moztuta. Ez dago modurik. ETB1 eta 2ren kasuan, modu analogikoan jartzen nuen telebista seinale txukunago bat jaso nahi nuenean (eta hura ere, nahiko eskasa). Orain, ETB3rekin ez dago aukera hori. Gaur Sautrelaren denboraldi berria hasiko da, eta nik CSI ikusi beharko dut.


Lagun bat Stevie Wonder-en kontzertu bat entzutera joan zen Londresera. Asteburu atsegin, are erromantikoa espero zuen lagunak, baina, telefonoz aitortu didanez, gauzak ez dira oso ondo atera. Eta dena Stevie Wonder-en errua izan da. Kontzertua espero zuen lagunak, eta mitin batekin egin zuen topo. Obamaren aldeko mitin bat, hain zuzen. Momentu batean koroak eta guzti eskatu zizkion publikoari gure Stevie maiteak: Ba-a-rack-O-o-o-ba-ma... Jendeak, gainera, nahiko ondo erantzun zuen. Ba-a-rack-O-o-o-ba-ma...Hor kitto esan zuen nire lagunaren mutilak, ezin zuela proselitismo ariketa hura gehi...


Txirrinak jo zuen. -         Nor da? -         Elekrizista. Ireki egin nion, beste pisu batera zihoala pentsatuz (askotan nahasten da jendea). Baina ez, gure atean jo zuen elektrizistak handik minutu batera. -         Egun on, non duzue lanpara? -         Ze lanpara? -         Hondatuta dagoena. Egia zen aspalditik argirik ematen ez zuen lanpara bat genuela. Zerbait egin nahi genuen hare...


Udan, Gasteizko jaietan, sakelako telefonoa lapurtu zidaten. Norbaitek poltsan eskua sartu eta arrivederci. Momentuan pozik gelditu nintzen, diru-zorroak eta batez ere etxeko giltzek bide bera jarraitu ez zutelako (bakarrik nengoen etxean egun horietan). Gero, Telefónicari beste urtebeterako saldu nionez nire arima, segapoto berri bat lortzea ez zitzaidan oso garesti atera. Horraino, gaitz-erdi. Galduta nuen, ordea, betiko galduta gainera, nire telefono-agenda. Ehunka zenbaki, ehunka pertsonekin lotzen ninduten kode magikoak. Urte askotan eta pazientzia handiz bildu eta ordenaturiko zenbak...


Krisiak krisi, lanik ez zait falta kurtso honetan. Unibertsitateko klaseak, bukatzen ari naizen ipuin-liburua, Deia, Argia, Aizu eta hala eskatzen didaten (ia) medio guztientzat idazten ditudan kolaborazioak… Gustura egiten ditut horiek guztiak, eta ez didazue horregatik kexatzen entzungo. Baina badago beste betebehar bat guztiz miserable egiten nauena batzuetan, eta oraindik ez dut blog honetan pena hori arindu. Eta bada garaia. Tesiaz ari naiz. Ez diot denbora askorik dedikatzen, baina beti dago hor, nire kontzientzian, pisutsu. Kurtso honetan tesia inskribatzea tokatzen zait 3. aldiz. Le...


Paul Newman (1925-2008)


Lantxo apal batekin estreinatu naiz itzulpengintzan. Dagoeneko liburu-dendetan omen da Leonardo Da Vinci, Asmatzailea, Jon Bilbaoren Leonardo da Vinci, el inventor jatorrizko testuaren bertsio euskalduna. Izena aski esplizitua delakoan, argitu behar den gauza bakarra da irakurle gaztetxoei zuzendutako lana dela. Esperientziaren ostean nire sentipena da jainkoak ez nauela hautatu itzulpengintzaren bidezidorra jarrai dezadan. Eskerrak bidezidor ugari dauzkadala oraindik esploratzeke.


Ondo egon dira oporrak, ondoegi, aukeran, martxa behar bezala hartzeko orain. Denbora gehiegi xahutzen dut Facebook madarikatuarekin. Labea hondatuta daukat, eta Fagorreko zerbitzu teknikoak ez du deitzen. Nire word programako euskara zuzentzailea txoratu egin da, eta espazio guztiak marra gorriz betetzen dizkit. Nire begiak ere ez dabiltza fin: miopiak gora egin dit (4,25 begi bakoitzean) eta orain gainera astigmatismoa ere aurkitu didate (dioptria bat eskuineko begian). Hauexek dira neure penak. Ikusten duzuenez, ezin gehiegi kexatu. Ongi etorri berriro ere txoko honetara.