G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Bukatu dira oporrak, luzatu zaizkigu egunak, eta orain dela bi aste baino gehiago martxan jarritako lehiaketak hirugarren irabazle bat behar du. Azkar eta fin ibili dira blogeko irakurle-lehiakideak, eta horrek maila igotzera behartu nau. Gaurko pasartea ez dago klasikoa kontsideratu daitekeen liburu batetik aterata, bai ordea, oso gustura irakurri nuen ipuin-liburu batetik. Zein, baina? Ea nork asmatzen duen egilearen izena eta liburuaren izenburua..."Soineko urdi elektrikoz jantzitako azafatek bizkor batu dituzte gosariaren hondarrak. Laster esango diete hegazkina lurreratzekotan dela eta...


Azkar argitu da aurreko post-aren galdera. Zailago jarri beharko dut oraingoan, bada. Nondik atera ditut hurrengo lerroak? "Gainera, Txemak ere ez zuen hilekoa onartzen, sekula aitortuko ez badu ere, hilekoa nuen egunetan nire gorputzak atzera egiten zion, niri ere atzera egiten didan bezala, lotara segituan, potxola, aurpegi txarra duzu, tripako mina. Kontuz gero ilea bainuontzira sartzearekin, pelukeriako lan guztiak alferrik galduko ditut."


Horixe erantzun beharko du oparia jaso nahi duenak. Liburuaren izena eta egilea, besterik ez. Lehenengo hau nahiko erraza da, euskal klasiko bat kontsideratu daiteke. Ea ba..."Ez  da inoiz ere burugabe bat bezala sentitu orain arte. Alderantziz, arduratsuegia izateko konplexua izan du beti. Zenbat txantxa ez ote dion egin amak berak horregatik! Zer esango ote luke orain... Hala guztiz ere, gehien dolutzen duena maitasunik gabe entregatu izana da, tamalez ez baitu uste minutu batez ere maitatu zuenik.Ez daki zer egingo ote zukeen Maurice maitatu izan balu."Badakizu nondik hartu dudan pa...


Gauza jakina da euskal liburu arrunten bizitza arrunt laburra dela. Editore baikorrenek ere ez diete urtebete baino gehiagoko bizitza esperantzarik ematen."Sua Falta Zaigu" liburuxkak urtebete bete zuen pasa den astean. Tempus fugit, lagunok. Eutanasia garaia ote? Ez horixe. Liburuen bizitza artifizialki luzatzea ere badago. Eta horixe egingo dut nik, blog-irakurleei zenbait ale debalde banatuz.Zer egin dezakezu zurea lortzeko?Bihar argituko dizut.


"Mondragón-Arrasate es, en cierta manera, la perfección del soñado mundo del nacionalismo vasco, el piso piloto. Ese mundo donde se aúnan el ingenio de la raza, su capacidad creativa, su inmensa fortaleza de espíritu, con la creencia en la superioridad mítica. Allí, antes de que hubiera industria, crecían valerosos vascones que cazaban osos y se los comían junto con su familia en un entorno idílico que cantan hoy los subvencionados escritores en euskera."Arrasate, un mundo perfecto. Jorge M. Reverte.El País, 2008-3-8


Bizkarretik gerturatu eta bost tiro jo dizkiote autopistako langile bati. Nire mespretxurik handiena merezi dute.


Espainiako telebista-kateetan bi baino ez ditugu ikusten. ETBn bost edo sei (bat gainerakoak baino gehiago). Baina, egiatan, askoz gehiago dira. Parlamentutik kanpoko alderdiak dira gehienak, hau da, Espainiako kongresuan inoiz diputaturik lortuko ez dutenak. Subentziorik jaso ez, eta gastu guztiak beren poltsikoetatik ordaindu behar dituztenak. Horien artean, denetarik aurkitu daiteke. Batzuek anbiguotasunarekin jokatzen dute (fatxa hitza gaizki gelditzen delako boto-txartelean): Alianza Nacional, España 2000, Alternativa Española… hainbeste kostatzen zitzaien partidu bakar batean biltzea...


Nor da D’Hondt? Zergatik inposatu zigun bere legea? Eta, batez ere, zergatik eskatzen dizkiote kontuak D’Hondt delakoari, hauteskundeak hurbil dauden guztietan? Adi tipoaren curriculumari. D’Hondt-en erruz, IU ez da inoiz hutsaren hurrengoa baino gehiago izango Espainiako kongresuan (boz gehien lortzen dituen hirugarren alderdia izanik, seigarrena da ordezkari kopuruan). D’Hondt-en erruz, Soriako boto batek Madrileko bost botoren pisua dauka. D’Hondt-en erruz, PP %4,58 batez gain-ordezkatuta dago hemizikloan. D’Hondt-en erruz, Espainia maite ez duten alderdi erregionalista askok nazioa gobe...


Esaten dute posturak garrantzia duela. Ez dela gauza bera eserita, zutik edo ohean egitea. Egin, edozein tokitan egin daiteke, egiaz. Berdin hondartzan zein kartzelan (nik hondartzan nahiago). Gehienok aulkian eserita egiten dugu, ordea, salbuespenak salbuespen. Truman Capotek ohean etzanda idazten zuen, bere zetazko txabusina soinean. Nabokovek zutik ekiten zion idazteari, atril baten laguntzaz, bi orduz eta goizez beti. Ernest Hemingway eta Philip Roth, biak postura bertikalaren lagunak omen, idazmakina apalategi batean kokatuta lehenengoa, bizkar arazoak tarteko bigarrena. Baina lehen e...


Rosa Díez-en Nortasun Agiri Nazionala 2017ko otsailaren 17an iraungiko da. Gizarte osoaren esku jarri duen informazioa da hori, UPyD alderdi berriaren karteletan agertzen baita bere agiriaren erreprodukzio handi bat. NANaren alboan, leloa: Lo que nos une (Batzen gaituena). Leloak berdin balio du telefono konpainia baterako zein Ibilaldirako. «Partidu nazional bat gara eta Espainia hiritar aske eta berdinen nazio baten moduan ulertzen dugu». Hala diote UPyDko web orrian. Eta batasun eta berdintasun horren sinbolorik erakargarriena NANa iruditu zaie. Guztiok inposizioz sakelan eraman behar du...