"Sua Falta Zaigu" debalde

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2008-03-13 00:01
8

Gauza jakina da euskal liburu arrunten bizitza arrunt laburra dela. Editore baikorrenek ere ez diete urtebete baino gehiagoko bizitza esperantzarik ematen.

"Sua Falta Zaigu" liburuxkak urtebete bete zuen pasa den astean. Tempus fugit, lagunok. Eutanasia garaia ote? Ez horixe. Liburuen bizitza artifizialki luzatzea ere badago. Eta horixe egingo dut nik, blog-irakurleei zenbait ale debalde banatuz.

Zer egin dezakezu zurea lortzeko?
Bihar argituko dizut.

iruri

iruri 2008-03-13 00:14 #1

Nik badut jada ale bat, baina kuriositate dut... Zer egingo ote duzu?

Josu

Josu 2008-03-13 02:21 #2

Dedikatoria pertsonalizatua barne?

birasuegi

birasuegi 2008-03-13 10:45 #3

Ba nik aurreko astean erosi nuen liburua, eta aste santuan irakurtzeko intentzioa daukat, baina oparituko dituzunak dedikatuta badaude...lortzen saiatu beharko dut!

markos zapiain

markos zapiain 2008-03-13 11:32 #4

katixa, zergatik jolasten duzu hain modu friboloan gure sentimendurik sakonenekin?

Leire

Leire 2008-03-13 15:59 #5

Nik iaz erosi nuen liburua eta Kroaziako itsasoan irakurri nuen ferry batean baina sinaturik eta dedikatoria batekin badago saiatzen lortu beharko ezta?

Motza

Motza 2008-03-13 21:56 #6

Kaixo Istanbuletik. Zure liburua erosi eta irakurri dut jadanik. Agian ez dakizu izendatu zaituztela finalista artean liburu horregatik 111 Akademian. Hurrengo hilabete jakingo dugu nor den irabazlea. Zure lagun batzuk (bost zaudete) daude zerrenda horretan. Asko gozatu dut irakurri nuenean. Orain ikusten dut Bosforo zoragarria nire lehiotik.

Aitorrena

Aitorrena 2008-03-14 08:50 #7

111 Akademian finalista gelditu zareten zerrenda hau da:

- 31 BAIONETA. Aitziber Etxeberria (Erein)

- ANTZARAREN BIDEA. Jokin Muñoz (Alberdania)

- AULKI BAT ELURRETAN. Uxue Alberdi (Elkar)

- SUA FALTA ZAIGU. Katixa Agirre (Elkar)

- ZU BEZAIN AHUL. Karmele Jaio (Elkar)

Neuk erosi nuen bere garaian "Sua falta zaigu" baita irakurri ere baina
hemen ale bat lortzen saiatuko naiz. Eta dedikatua bada hobe.

Besarkada bat

eneko

eneko 2008-03-15 13:50 #8

Ez daukat ideiarik ez hurrengo post-ean egindako asmakizunaz, baina guzti hau marketing ekintza ona deritzot!. sua falta ez dadin!

Utzi iruzkina: