G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Telebistaren historiaren urrezko orriak zabaldu, eta hor agertuko zaigu 1960ko Nixon-Kennedy debatea. Telebistaz emititutako lehenengoa izateaz gain, hastapenetan zegoen telebistaren boterea berretsi zuen tête-à-tête horrek . Nixon bizarra gaizki eginda agertu omen zen platoan. Kennedyren begi urdinak estatubatuar askoren bihotzetara ailegatu ziren (badu meritua gero, zuri-beltzezko telebistan). Gerora egindako ikerketek agerian utzi zutenez, debatea irratiz jarraitu zutenen artean boto intentzioa ez zen gehiegi aldatu: Nixoni botoa ematea erabakita zutenak, bere horretan mantendu ziren, et...


Garai batean, zozketetan parte hartzeko ohitura nuen. Zine-sarrerak, kamisetak, gauza txikiak. Euskaldunon Egunkariaren zozketa horretan ere hartu nuen parte, 1999aren amaieran. Diziplina desberdinetako “Urteko Onenak” aukeratu eta Pariserako bidaia bat irabazteko aukera eskaintzen zuen kazetak. Eta hara, niri tokatu zitzaidan: asteburu bat Parisen! Orduko mutil-lagunarekin joan nintzen, 2000ko otsailean. TGVa eta hotela musu-truk genuen. Gure poltsikotik ordaindu beharrekoa zen, ordea, Hendaiarainoko trena eta jatekoak. Eta gure poltsikoak makal zebiltzan garai hartan. Metroa hartu barik i...


Bizitza beti beste nonbaiten dago, eta haren bila jo zuen Mariasun Landak, nora eta Parisa, noiz eta 1968 urte berezi horretan.2008ko otsailaren 27an, berriz, Txurdinagako Irakurle Tartean izango dugu Mariasun bera, Festa Aldameneko Gelan bere liburu autobiografikoaz berba egiteko.Beti bezala, gonbidatuta zaude. Iluntzeko 8etan izango da, Txurdinagako AEKn, Arbidea, 21.Zatoz!


No time for love esaten dute, San Balentin egunaren aste berean. Bihar da eguna, ezta? Ba bihar bertan Bilboko FNACen izango naiz, iluntzeko 7etan "El Hermano de las Moscas" aurkezten.Bertan ikusiko al gara, apurtxo batez elkar maitatzeko?


Idazle esoteriko batzuentzat, esperientzia erlijiosoa da ia. Ahots bat entzuten omen dute, burura etortzen zaiena zuzenean, eta burutik eskura, eta eskutik paperera. Haiek bitartekoak baino ez dira. Medium hutsak. Zerutik datorren ahotsa eta obraren artekoa. Beste batzuentzat (gehienontzat, pentsatzen dut) ez da hain erraza. Hitzak ez dira entzuten. Areago, ezkutatu egiten dira eta isil-isilik geratzen, eta haien bila jo behar du idazleak, kostata, izerditan, ehiztaria basoan nola. Niri, adibidez, izugarri kostatzen zait hitzak entzutea. Bila ibiltzen naiz, bai, baina hitzak azkarrago iza...


Badira hiru aste edo Google Analytics aplikazioa erabiltzen dudala blog honetan, zuek guztiak ondo kontrolatuta izateko. Horren gaiztoa naiz, bai. Horregatik, badakit blog honek egunero jasotzen dituela 3-4 bisita Madrildik. Bederatzigarren postua betetzen du Espainiako hiriburuak nire hirien zerrenda pertsonalean, euskal hiriburuak, Eibar, Zamudio eta Temperen ostean. (Tempe Arizonan omen dago: Cheers, Tempe! And thanks for the visits!). Tira, harira. Madrilen izango naiz datorren astelehenean, nirea ez den baina bere garaian dezente sufriarazi zidan liburu baten aurkezpenean. Honekin ...


La Pollaren kantu mitiko hura parafraseatuz: idazlea zen, orain blogaria baino ez da. Hank Moodyz ari naiz, telebistako pertsonai bati buruz. Barkatuko didazue gustu falta, baina kariñoa hartu diot existitzen ez den gizon horri eta hona ekartzea bururatu zait. Idazlea zen, bai, eta arrakasta ere bazuen. Hollywoodeko deia jaso zuen arte. Orduan,  akabo. Orduan, God hates us all izeneko bere nobela A crazy little thing called love pelikula bihurtu zen. Tom eta Katie delako batzuek protagonizatuta. Eta Hanken gainbehera geldiezina izan da ordutik. Ezin du idatzi. Gorroto duen hiri batea...


Emakumea udan ezkonduko da. “Zorionak” esan dio bidaia-agentziako langileak, “eta? nora joateko asmoa?” Emakumeak ez dauka argi: ideia bila etorri da agentziara. Katalogo bat atera du gizonak. Asia hartu du abiapuntutzat. Tailandia edo India. Zeren bila dabiltza gutxi gora-behera? Hondartza, mendia, oihana? Emakumeak argi ez duela errepikatzen du, sorbaldak goratuz. Tira, ba hor duzue Vietnam…, Txina oso ondo dagoen destinoa da. “Txina? Baina ze eguraldi egiten du Txinan?” Agentziako gizonak hasperen egin eta eskaintza azaltzen jarraitu du. Zeelanda Berria izan daiteke beste aukera bat. “Ba...


Nintendo sixty-fooooooour.... my dream!


Komiki bat oparitu didate. - Komiki bat? -galdetu dut harrituta, ez bainaiz berez zalea, eta oparitu didanak badaki. - Ez da komiki bat, nobela grafikoa baizik. Pretentsio literarioa, sakontasuna eta publiko helduago bat bilatzen duen komiki mota omen da nobela grafikoa. Tira, pentsatu dut. Eta irakurtzen hasi naiz. Hasi eta bukatu. Azkar eta gustura. Persepolis da nobela grafiko hori, Marjane Satrapi iraniarraren autobiografia grafikoki nobelatua. Tomoa osatzen duten lau liburuxketan istorio gazi-gozo eta askotan bortitz bat aurkezten zaigu. Satrapik berak hamar urte zituenean haste...